Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Panpa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Panparen kokapenaHego Amerikan.

Panpa[1] (ketxuaz:pampa, «ordokia»)Hego Amerikakoordoki zabala da, 750.000 kilometro koadroko eremua hartzen duenaArgentinako erdi-ekialdean,Uruguaiko zati handienean, etaBrasilgoHegoaldeko Rio Granden.

Izena

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

EspainiarrekXVI. mendean eskualderaAndeetatik behera heldu zirenean, ordokiaripampa izena eman zioten.Pampa edobambaketxuaz «ordoki» esan nahi duelako edo, hobeto esanda «mendien arteko ordokia». Bertakobiztanleei,metonimiaz, izen bera jarri zieten.

Kokapena

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Panpako zabaldiaLa Pampako probintzian

Azpi-eskualdeak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Historia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Panpa, Junin,Buenos Airesko probintzia

XVI. mendearen lehenengo erdialdean iritsi ziren espainiarrak lurralde honetara. Tribu nomadak bizi ziren han eta ehizean jarduten zuten, nagusiki.Kitxuak, antigoiak, pehueltxeak, manzaneroak etatehueltxeak ziren talderik garrantzitsuenak.Sebastian Cabotoren espediziokoak ziren Pampa esploratzen hasi ziren lehenengo konkistatzaileak, Francisco Cesarren agindupean (1528).1536. urtean, lehenengo abereak eraman zituztenPedro de Mendozak eta bere gizonek, eta ondoren zabaldi osora hedatu zen abere hazkuntza.

XVI. mendearen bukaeran osorik esploratu zuen PampaHernando Arias de Saavedrak. Espainiarren eta bertakoen arteko harremanen ondorioz, abere hazkuntzari ekin zioten hauek etagautxo izeneko abeltzainak sortu ziren. Halere, Pampako lurraldeko alde handi bat ezin izan zuen gobernuak menderatu, ez espainiarrak eta ez argentinarrak,XIX. mendearen bigarren erdialdea arte.

Lurralde honek nekazaritzarako eskaintzen zituen aukerak zirela eta, beren burujabetasuna mantentzen zuten indiar herriak menderatzeko helburua zuen lehenengo espedizioa (José Félix Aldaoren agindupean) antolatu zuten Mendozako eta Buenos Airesko gobernuek.Juan Manuel de Rosasen diktadura garaian (1835-1852 urteetan) bete zen helburu hori, gehienbat.1839. urtean Ramírez eta Ramos jeneralek rankel indiar herria garaitu ondoren, indiar guztiak menderatuak izan ziren.1879. urtean Argentinako gobernuaren eskuetara igaro zen Pampa.

Ekonomia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Nekazaritza (garia,artoa,luzerna,olioa,patata, fruituak) eta abere hazkuntza (ardi-azienda, behi-azienda) dira ekonomia jarduera nagusiak. Laboreak eta haragia esportatzen ditu, eta itsasbide eta burdinbide sare garrantzitsuak ditu.

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola

  1. Euskaltzaindia. (2012-05-25). 170. araua: Amerikako toponimia..
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Panpa&oldid=7214398"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2026 Movatter.jp