Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Panonia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Panoniaprobintziaren kokapenaErromatar Inperioan,120. urtean.
Panonia I. mendean

Panonia[1] (latinez:Pannonia)Erdialdeko Europako antzinako lurraldea da, iparralde eta ekialdetikDanubio ibaiak mugatzen duena. Gaur egungoHungariako mendebaldea,Austriako ekialdea,Kroaziako iparraldea,Serbiako ipar-mendebaldea,Esloveniako iparraldea,Eslovakiako mendebaldea, etaBosnia-Herzegovinako iparraldea hartzen zituen. Oso emankorra zen, eta larruak,artilea eta zura esportatzen zituen.

Historia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Daziarrak,iliriarrak,germaniarrak etazeltak bizi izan ziren han.Erromatarrek konkistatu zutenK.a. 35. urtean eta Illyricum probintziaren zati izan zen K.a. 35-9 urteetan. K.a. 9. urtean,Augustok Panonia probintzia sortu zuen.Trajano enperadoreak bitan banatu zuen lurraldea: Goi Panonia (hiriburuaSavaria) eta Behe Panonia (hiriburuaSirmium).V. mendeanhunoen,ostrogodoen etalonbardiarren mende egon zen, eta568. urteanabaroek hartu zuten.Karlomagnoren Inperioaren parte izan ondoan,Moravia Handiaren barnean egon zen, etamagyarren eskuetan gertatu zen azkenik. Mendebaldeko Panonian finkatu ziren esloveniarrak.

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindia. (2004/XII/16). 142. araua: Antzinateko eskualdeen euskarazko izenak. Bilbo.

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola


120koErromatar Inperioko probintziak
Akaia |Afrika Prokontsularra |Alpe Cottiae |Alpe Maritimoak |Alpe Poenninae |Arabia Petraea |Armenia |Asia |Asiria |Bitinia |Britania |Dalmazia |Dazia |Egipto |Epiro |Galazia |Galia Akitania |Galia Belgika |Lugdunensis |Narbonensis |Germania Beherea |Germania Garaia |Balear Hispania |Hispania Betika |Hispania Lusitania |Hispania Tarraconensis |Italia |Judea |Kapadozia |Komagene |Korsika eta Sardinia |Kreta eta Zirenaika |Likaonia |Lizia |Mauretania |Mazedonia |Mesia |Norika |Numidia |Osroene |Panfilia |Panonia |Pisidia |Ponto |Rhetia |Sizilia |Siria |Sofene |Trazia |Zilizia |Zipre
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Panonia&oldid=9439416"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2026 Movatter.jp