Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Pancho Villa (boxeolaria)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pancho Villa (boxeolaria)

Bizitza
JaiotzaIlog1901ekoabuztuaren 1a
Herrialdea Filipinak
HeriotzaSan Frantzisko1925ekouztailaren 14a (23 urte)
Hobiratze lekuaManila Iparraldeko Hilerria
Jarduerak
Jarduerakboxeolaria
Pisua51 kilogramo
Altuera154 zentimetro

Find a Grave: 42195071Edit the value on Wikidata

Francisco Guilledo (Ilog, 1901ekoabuztuaren 1aSan Frantzisko,Kalifornia, 1925ekouztailaren 14a),Pancho Villa izenez ezaguna,boxeolarifilipinarra izan zen.[1] Historiako borrokalari asiarrik onenetakotzat hartzen da.[2]

Ibilbidea

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Guilledok atentzioa eman zion Francis Churchill estatubatuarrari,Manila hirian borrokan hasi eta gutxira. Churchillek, gainera,Pancho Villa izengoitia jarri zion, entrenatzen hasi eta gutxira.

Villa 1919tik 1922ra borrokatu zen bere herrialdean, eta bi titulu lortu zituen aurkari handiagoen kontra. Ondoren, Churchillekin bateraEstatu Batuetara joan zen,Frankie Genaroren tankerako boxeolarien aurka.Brooklynen egindako borroka baten ostean fama handia eskuratu zuen. Laster, euli-pisuko titulua irabazi zuenJohnny Buffen aurka; eta Genaroren aurka galdu zuen 1923an, epaileen erabaki polemiko batekin. Hala ere, urte horretakoekainaren 18an, munduko titulua irabazi zuenJimmy Wilderen aurkaNew YorkekoPolo Groundsen.

Estatu Batuetan eta Filipinetan titulua hainbat aldiz defendatu zuen. 1925ekouztailaren 4an borroka galdu zuenJimmy McLarninen aurka, baina ez zegoen titulua jokoan. Porrotaren arrazoietako bat da hagin bat atera ziotela egun batzuk lehenago. Dentistarengana joan ondoren, infekzio bat diagnostikatu zioten, eta hiru hortz atera zizkioten. Atseden hartzeko eta hurrengo bisita egiteko gomendioa jaso arren, Villak ez zuen kasurik egin, jai batean hartu zuen parte, etaLudwigen anginarekin gaixotu zen. Ospitale batera bidali zuten arren, bere 24. urtebetetzea baino 15 egun lehenago hil zen.

Associated Press erakundeak XX. mendeko boxeolaririk onena dela esan zuen, euli-pisuaren kategorian, Miguel Cantorekin batera.[3]

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. Francisco "Pancho Villa" Guilledo. Find a Grave.
  2. Pancho Villa. IBHOF.com
  3. Pancho Villa. BoxRec.

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Pancho_Villa_(boxeolaria)&oldid=9532687"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp