Pamir[1]Erdialdeko Asiako mendikatea da, ipar-ekialdeanTian Shan, hego-ekialdeanKarakorum, ekialdeanKunlun eta hego-mendebaldeanHindu Kushmendikateekin biltzen delarik. Mundukomendi altuenetako batzuk dituzte,Himalaiakoak eta gero.TxinanKongling (txinera tradizionalez:葱嶺) edo "Tipula mendiak" izenaz ezagunak dira,
Pamir eskualdeko erdiguneaTajikistangoGorno-Badakhshanoblastean dago, baina iparraldeanKirgizistanera, mendebaldeanAfganistanera, ekialdeanTxinara eta hegoaldeanPakistanera ere hedatzen dira.
Bere kokapena estrategikoak auzi asko sortu ditu historian zehar, antzinean iparraldekoZetaren bidea hortik pasatzen zenetikXX. mendekoTxina etaSESBen arteko mugen liskarretara.
Mendikateakglaziar asko ere baditu, tartean 72km duenFedtxenko glaziarra, handiena eskualde polarretik kanpo.
Mendikatearen hiru mendi nagusiak honako hauek dira:
Independentzia mendigunea (6.940 m) 7 milako mugatik behera gelditzen da.
Aditu batzuen ustez,Kongur Tagh (7.649 m) mendigune honetako tontorrik altuena da, ekialdean dagoena,Xinjiang eskualdean (Txina). Gauza bera gertatzen daMuztagh Ata (7.509 m), batzuen ustez mendikate honetako punta dena,Kunlun mendietakoa.
Pamir Parke Nazioanala sortu zuten1992an. Bertan bizi dira animalia espezie ugari, besteak beste:Hartz arreak,elur-lehoinabarrak,otsoak,markhorrak, Marco Poloargaliak,Asiako erdialdeko kaioak etaindiar antzarak.[2]
2013an izendatu zutenGizateriaren ondaretzat.