Sheev Palpatine —Darth Sidious etaEnperadorea izenez ere ezaguna—Star Warseko fikziozko unibertsoko pertsonaia bat da, nagusikiIan McDiarmidek antzeztua.
Jatorrizkotrilogian, enperadorea, larruazal zurbileko txanodun agure bat etaInperio Galaktikoko lider bezala agertzen da, aurrekarizko trilogian Errepublika Galaktikok Kantziler Gorena izatera iristeko engainua eta manipulazio politikoa erabiltzen duenNaboo planetako lider karismatiko bat bezala agertzen den bitartean.
Enperadore bihurtu aurretik asmo oneko eta demokraziaren aldeko zerbitzari publikoa bazirudien ere, berez Darth Sidious da,Sithen jaun iluna, duela mila urte desagertutzat jotzen zenindarraren alde iluneko kultu bat praktikatzen zuen ordena bat. Sidious bezala,Klon Gerrak bultzatu zituen,Jediak ia erabat desagerrarazi zituen etaErrepublika Galaktikoa Inperio bihurtu zuen.Anakin Skywalker ere usteldu zuen bere ondoanDarth Vader bezala ari zedin. Sidiousen amaieraLuke Skywalker eta damututako Darth Vaderri esker iristen da.
Kultura herrikoian etaStar Wars V. Atala: Inperioaren Kontraerasoan lehen aldiz agertu zenetik, Darth Sidious, gaizkia, engainua, tirania eta demokraziaren subertsioaren ikur oso ezagun bihurtu da.
Star Wars VI.Atalean: Jedi Zaldunaren itzuleran benetako agerpena egiten du, galaxia kontrolatzen duen pertsonaren aurpegi nahiz gorputza ikusi daiteke lehen aldiz: agure zimurdun kaputxadun bat.
Gainera, bere tronu gela pelikularen eszenatokietatik garrantzitsuenetarikoa da, han gertazen baitira filmearen unerik garrantzitsuenak.