PalearktikoaPaleartikoa Lurrazaleko zortziekozona edo erreinu biogeografikoetatik bat da. Hitz hauekologia,botanika,zoologia etabiogeografian asko erabiltzen da.
PaleartikoakEuropa,Asiako iparraldea (Himalaiaren iparralderaino),Afrikako iparraldea (Sahararaino) etaArabiako erdi eta iparraldea hartzen ditu.
Ekozona honekklima hotzeko etaepeleko eskualdeak hartzen ditu, baina ezklima tropikalekoak. Eskualde batzuk idorrak dira, hala nolaGrezia,Sizilia etaEspainiako hegoaldea.
Baifauna eta baifloraren aldetik, paleartikoak etaneartikoak antzekotasun handiak dauzkate,Beringeko itsasarteak lotuta daudelako. Bi ekozona hauek batera izendatzekoHolartikoa hitza erabiltzen da.
Paleartikoan honakobioma hauek daude:tundra,taiga,koniferoen baso epelak,hostozabalen baso misto epelak,belardi, sabana eta sastrakadi epelak,baso eta sastrakadi mediterraneoak,mendiko belardi eta sastrakadiak,basamortuak eta sastrakadi xerikoak,ibarbasoak etahezeguneak.