Palau, izen ofizialaPalauko Errepublika[1] (palaueraz:Beluu er a Belau;ingelesez:Republic of Palau)Ozeano Barean kokatutakouharte-estatu burujabea da, 340 uharte inguruk osatua. 459 kilometro koadroko eremua du, eta 21.503 biztanle zituen2016an.[2] HiriburuaNgerulmud da, eta hiri handienaKoror.
PalauMikronesian dago,Papua Ginea Berritik 650 kilometro iparraldera,Filipinetatik 890 kilometro ekialdera,Guametik 1.330 kilometro hego-mendebaldera etaTokiotik 3.200 kilometro hegoaldera dago. 8 uharte nagusik eta 250 atoloi baino gehiagok osatua da; uharte nagusiakAngaur,Babeldaob,Koror etaPeleliu dira. Sumendi uharteak edokoralezkoak dira, eta erdia baino gehiago hutsik daude. Mendirik altuenaNgerchelchuus (242 metro) da, Babeldaob uhartean dagoena.
Babeldaob, Koror eta Peleliuuharri-gune berean daude. Angaur, aldiz, uharte ozeaniko bat da, hainbat kilometro hegoalderantz.Kayangelatoloia uharte hauen iparraldean kokatzen da. Uhartedi nagusitik 600 kilometroraHego-mendebaldeko uharteak daude (sei uharte);Hatohobei etaSonsorol estatuak osatzen dituzte.
Klima ekuatoriala dute, oso beroa eta hezea.Euria urte osoan egin dezake, guztira 3.800 milimetro, nahiz eta uztaila eta urria bitartean gehiago egiten duen.Tifoi eskualde nagusitik kanpo dago eta, hortaz, bakan izaten dira.
Lehenbiziko biztanleakK. a. 3. edoK. a. 3. milurtekoan iritsi ziren Palaura,Indonesia edoFilipinetatik ziur asko.[4] Irletako hilerriakOzeania osoko ehorzketa-zeremoniaren arrastorik zaharrenak dira.[5]Pigmeo populazio bat ere izan zen, duela 900 urte inguru desagertu zena.[4] Ehunka urtez, palauarrek gizarte matrilineala izan dute; praktika horrek aurrekariak dituJavan. Palauko usadioaren arabera, lurra, dirua eta tituluak emakumezkoen bidez oinordetzen ziren. Klanetako lurrak emakume tituludunen eta lehen alaben bitartez jaraunsten jarraitzen dute. Hala ere,Japoniak sartutako sentimendu patrilineala indarra hartzen ari da.
Zalantzan dago noiz gertatu zen lehendabiziko kontaktuaEuroparrekin. Ez dago argiRui Lopez de Villalobos itsasgizonak1543an irlak ikusi zituen edo ez. Erabateko frogarik ez dagoen arren, aditu batzuen ustez baliteke hegoaldeko uharteak ikusi izana. Nolanahi ere, europarrek aurkitu zutenOzeano Bareko azken uharteetakoa izan zen Palau.Guam,Marianak,Mikronesia etaMarshall Uharteak bezala, PalauEspainiako Ekialdeko Indietako zati izan zen, eta Filipinetatik gobernatu zuten,1898ko Espainia-Estatu Batuak Gerra arte. Desagigoaren ostean,Alemaniari saldu zizkion uharteak Espainiak.
1914-1944 bitartean Japoniaren mendeko lurraldea izan zen. Hiru hamarkada horietan, Japoniak kultura aldaketa ezarri zuen, eta merkatuko ekonomiak amaiera eman zion tribuen jabetzari. Japoniarrek han ezarri zuten beren itsas base handienaBigarren Mundu Gerran, etaEstatu Batuek base hura mendean hartu zutelarik,Nazio Batuen Erakundeak Estatu Batuen babespean jarri zuten Palau1947an. Bigarren Mundu Gerraren amaierarako Palauko bertako biztanleen kopurua 45.000tik 6.000ra murriztu zen.
1978an, Palauk uko egin zionMikronesiako Estatu Federatuetan sartzeari, hizkuntza eta kultura desberdintasunak zirela-eta.1979an konstituzio bat idatzi zen; konstituzio haren araberaarma nuklearrak edo hondakin erradioaktiboen biltegiak ezartzea debekatzen zen, atzerritarrei bertako lurrak erostea eragozten zitzaien, etab. Baina, Estatu Batuen presioen ondoren, konstituzioan hainbat aldaketa sartu ziren eta Estatu Batuekiko elkartasun askeko hitzarmena onartu zen1987an. Hurrengo urtean legez kanpo utzi zen konstituzioaren aldaketa baina, azkenean,1994an onartu zen Estatu Batuekiko hitzarmena. Palau Estatu Batuei elkarturiko estatu burujabe bihurtu zen horrela (Estatu Batuen esku dago Palauko defentsaren ardura). Burujabetasuna lortu ondoren eta2001. urtea arte,Kuniwo Nakamura izan zen Palauko agintaria.2000,2004,2012 eta2016an,Tommy Remengesau Jr. hautatu zuten lehendakari.
Gaur egungo konstituzioa1981ean sartu zen indarrean. Konstituzio horren arabera, herrialdea errepublika demokratikoa da; presidentea da estatuburua eta gobernuburua. Aginpide legegilea Senatuak eta Ordezkarien Ganberak osaturiko Nazio Biltzarraren esku dago.2006anhiriburuaKororretikMelekeok estatukoNgerulmud herrixkan eraikitako bulego berrietara lekualdatu zen.
Historikoki, biztanlerik gabekoChelbacheb edoRock Islandsuhartediak ez du estaturik osatu, eta ez da inongo estaturen barruan sartua, bainaKororrekin lotu ohi da.
21.503 biztanle zituen2016an.[2] Adineka, honela dago banaturik biztanleria: 0-14 urte bitartekoak %19,7 dira, 15-24 urte bitartekoak %16,6, 25-54 urte bitartekoak %45,9, 55-64 urte bitartekoak %9,7 eta 65 urtetik gorakoak %8,1. Bizi itxaropena 73,4 urtekoa da; 70,2 urtekoa gizonezkoena eta 76,8 urtekoa emakumezkoena (2017ko zenbatespenak).[6]
Oso hiztun gutxi dituzten azken bi hauek hizkuntza mikronesiarrak dira, eta uhartedi nagusitik aldenduta dauden uharte horietan mintzatzen dira. Arrazoi historikoengatikjaponierak zabalpen handia izan du, etatagaloa da uhartediko laugarren hizkuntza, inolako estatus ofizialik gabea; batez ere1990eko hamarkadatik aurrera Filipinetatik etorritakoen hizkuntza da.
PalaukoRock Islands, turismo erakargarrietako bat.
Ekonomiari dagokionez, ez da herrialde aurreratua, eta Estatu Batuen laguntza tekniko zein ekonomikoaren mende dago. Nekazaritza bertako beharrak asetzera bideratua da; fruta tropikalak lantzen dira batez ere. Arrantza ere egiten da, eta diru asko ateratzen du estatuak atzerriko itsasontziei arrantzarako baimenak saltzetik; dena dela, legez kanpoko arrantza oso zabalduta dago. Turismoa garrantzi handiko jarduera eta atzerriko dibisen iturria da, baina eragozpen handiei aurre egin behar izan die, uharteetara iristeko eragozpenak eta azpiegitura kaskarrak zirela-eta; azken urteetan aurrerapen handiak egin dira, Ozeano Bareko hegazkin bidezko komunikazioaren garapenari esker batez ere.