Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Pailazo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Porrotx pailazo ezaguna,Pirritx, Porrotx eta MariMotots taldeko kidea. Sudur gorria izaten da pailazoak identifikatzen erabiltzen duen osagarria.

Pailazo bat (italierazkopagliaccio hitzetik) estereotipatutako pertsonaia bat da,janzkera bitxiz, gehiegizkomakillajez etaileorde deigarriz irudikatua, eta maizsudur gorriarekin. Oro har,zirkuko artista batekin lotzen da, eta haren zeregina jendearibarre eragitea,txantxak gastatzea, piruetak egitea eta batzuetantrikimailu dibertigarriak egitea da, baina egunerokotasunariiseka egiten dion aktoresatirikoa ere bada.[1] Kultura batzuetan, pailazoaren janzkerak eta makillajeak hierarkia bat adierazten dute, arlote baten makillajetik aurpegi zuriraino. Artistak olio- edo ur-oinarriko makillajea erabil dezake. Era berean, gizarte batzuetan pailazoak beste esparru eta gai batzuekin erlazionatzen dira, batez eretelebistan, non pertsonaia gaizto gisa ere agertzen diren.

Etimologia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Euskarazpailazo hitza erabiltzen da,italierakopagliacciotik datorrena:pagliaklasto esan nahi du etapagliaccioa lastozko oheak estaltzeko erabiltzen zen oihal eskasekin jantzi ohi zen.[2]

Clown ere esaten zaio, jatorri ingeleseko hitza, «baserritarra, landakoa» esan nahi duena.[3]

Historia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Pailazoaren figuraAntzinaroan jada baen, K.a. 2400eanEgiptoko V. dinastian dokumentatu baita.[4] Orain dela 4.000 urteAntzinako Txinako agintariek pailazoak edobufoiak zituzten euren gortean.Yu Sze pailazoak K.a. 300.ean konbentiztu zuen enperadorea ez zezanTxinako Harresi Handia margo, ekimena oso garestia izango zatekeelako.[4] Pailazoek, eta agian bufoiek halaber, postu sozio-erlijioso bat betetzen zuten, maizpsikologiaren are, eta baliteke garai batean pailazoaren eta apaizaren figura nahasita agertzea, baita pertsona berarengan ere.[4]Peter Bergerren arabera, agian "eroak eta txantxagileak,erlijioa etamagia bezala, gizartean erro sakona duen behar bati erantzutea" zen.[5] Arrazoi hori dela eta, pailazo gisa trebatzea garrantzitsua izaten daarte-eszenikoetan, gai delikatuak tratatzeko ohitura izaten dutelako, baina baita ere pailazoak arrisku handiak har ditzakeelako bere eginbidean.[6]

Pailazo motak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Beste mota batzuk

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Pailazoen moten arteanrodeoetakoa dago, funtzio garrantzitsua baitute:zezenak distraitu eta erakarri behar dtituzte, animaliak behizaina zauri ez dezan. Haren janzkerak gerrikoan zintzilikatutako zapiak ditu inoiz. Beste mota bat kalekoa da, kale handi eta jendetsuetako elkarguneetan bakarrik egiten du bere lana, eta emanaldi laburra egiten du,malabarismoak normalean,semaforoaren gainak irauten duen tarte bera irauten duena, eta noizean behin automobiletako gidariek edo oinezkoek uzten dioten dirua biltzen du. Azkenik, pailazo doktorea ere badago; horrelako pailazoen funtzioaospitaleetan barrea eragitea da, pazienteei laguntzeko; izan ere, barre egiteakendorfinak sortzen ditu, eta horrek azkarrago sendatzen laguntzen du.[7]

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. Double, Oliver. (2014). Getting the joke : the inner workings of stand-up comedy. (Second edition. argitaraldia) ISBN978-1-4081-7770-9. PMC868919484. (Noiz kontsultatua: 2022-02-10).
  2. «payaso | Castellano - La Página del Idioma Español = El Castellano - Etimología - Lengua española» www.elcastellano.org (Noiz kontsultatua: 2022-02-10).
  3. (Ingelesez)«clown | Etymology, origin and meaning of clown by etymonline» www.etymonline.com (Noiz kontsultatua: 2022-02-10).
  4. abcBala, Michael. (2010). «The Clown: An Archetypal Self-Journey» Jung Journal: Culture & Psyche 4 (1): 50–71.  doi:10.1525/jung.2010.4.1.50. ISSN1934-2039. (Noiz kontsultatua: 2022-02-10).
  5. Berger, Peter L.. (1997). Redeeming laughter : the comic dimension of human experience. ISBN978-3-11-081066-0. PMC857467575. (Noiz kontsultatua: 2022-02-10).
  6. Callery, Dymphna. (2001). Through the body : a practical guide to physical theatre. Routledge ISBN1-85459-630-6. PMC46848328. (Noiz kontsultatua: 2022-02-10).
  7. (Ingelesez) Hospital clown images 'too scary'. 2008-01-15 (Noiz kontsultatua: 2022-02-10).

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Pailazo&oldid=9239230"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp