Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Pago Pago

Koordenatuak:14°16′46″S170°42′02″W / 14.279444°S 170.700556°W /-14.279444; -170.700556
Wikipedia, Entziklopedia askea
Pago Pago
Ameriketako Estatu Batuetako hiria
Administrazioa
Estatu burujabe Ameriketako Estatu Batuak
Ameriketako Estatu Batuetako Lurraldeak Amerikar Samoa
District of American SamoaEastern District
County of American SamoaMaoputasi County
Posta kodea96799
FIPS kodea60-62500
Geografia
Koordenatuak14°16′46″S170°42′02″W / 14.279444°S 170.700556°W /-14.279444; -170.700556
Map
Azalera141,8 km²
Altitudea9 m
Demografia
Biztanleria3.656(2010)
Dentsitatea26 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaSamoa Time Zone(en)Itzuli
pagopago.com

Pago PagoSamoa Estatubatuarraren lurraldeko hiririk handiena da.Tutuila uhartean kokaturik dago eta2000an 11.500 inguru biztanle zituen.

Ozeano Barearen hegoaldeko itsas-portu sakonena da eta haizearen eta itsaso handien aurreko babes naturala du. Horretaz gain kokapen estrategiko bikaina du.[1]

Historia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Lehenengo aztarnak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Duela 4.000 urte populatu zen lehenengo aldiz.Polinesiako nabigatzaileek kolonizatu zuten eta nekazaritzan eta arrantzan oinarriturik komunitate bizi bat sortu zuten.[2]

Duela 1.500-1.300 urte artean Tutuila jendeak keramika piezak sortu zituzten. Vaipito haranean etxeen eta terrazen aztarnak aurkitu dituzte.

K.o. 950 et 1250 urteen artean Tutuila uharteaTuʻi Tonga Inperioaren parte izan zen. Samoako folklorearen arabera Pago Pagoko gerlaria zen Fua’auk kanporatu zituen tongatarrak.

Ozeaniako uharteetako hiriak muinoetan ezartzen ziren, babes estrategiarengatik, 1772an Pago Pagoko hainbat familia kostaldera bizitzera pasa ziren.

Europarrak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

XVIII. mendean aurkitu zuten europarrek, orduan Mauga izeneko buruzagiak agintzen zuen Pago Pagon[3].Frantsesen eta samoarren arteko borroka izan zen eta ordutik samoarrek europarrak doilortzat izan zituzten. 1791nHMS Bounty-ko matxinatuen bila ari zen HMSPandora ontzia Pago Pagon sartu zen atseden hartzera eta frantsesen uniformeak aurkitu zituzten hirian[4]. 1830. hamarkadan John Williamsek gidaturiko misiolarikristau ingelesak iritsi ziren. XX. menderako Ozeano Bare hegoaldeko indigenen lehen eliza sortu zen. 1889anRobert Louis Stevenson idazlea bertan izan zen.

1889ko martxoanalemaniarrek Samoako uharte batzuk inbaditu zituzten.Estatu Batuek bertan zituzten ondasun batzuk suntsitu zituzten eta hiru gerra-ontzi estatubatuar abiatu ziren Pago Pago aldera borroka egitera. Itsasontzi alemaniarrak eta estatubatuarrak elkartu zirenean tifoi batek ontzi guztiak suntsitu zituen eta armistizioa sinatu behar izan zuten herrialde biek. Samoa bitan banatu zuten, alemaniarren zatia gaur egunSamoa indepenentea da, eta gainerakoakEstatu Batuen menpeko lurraldea izaten jarraitzen du.

Amerikar Samoa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Bigarren Mundu Gerra betean Pago Pago estrategikoa eta oso garrantzitsua izan zen Estatu Batuentzat[5]. Marine estatubatuarren kopurua samoarrena baino handiagoa izatera iritsi zen. Bigarren Mundu Gerraren ondoren Estatu Batuen barneko estatu bat izateko ahaleginak egin ziren baina ez zuten lortu eta 1967ko uztailaren 1ean Amerikar Samoaren konstituzioa onartu zen. Gaur egun gobernu propiorik ez duen lurraldeen zerrendan kokatu duteNazio Batuek, herrialdeak kategoria hori onartzen ez badu ere.

1961 eta 1972 arteanNASArenApollo programako egoitza garrantzitsua egon zen Pago Pagon, Apollo 10, Apollo 11, Apollo 12, Apollo 13, Apollo 14 eta Apollo 17 misioak han lurreratu baitziren.[6]

2009ko irailaren 29an 8,3 magnitudeko lurrikara izan zen eta hark sorturiko tsunamiak Pago Pago jo zuen. Lau olatu handi etorri ziren eta 90 metro sartu ziten lurbarnera. 34 pertsona hil ziren.[7]

Geografia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Pago Pagoko badiaren mapa topografikoa.

Tutuila uharte bolkanikoa da,basaltoz eginikolaba domo bat. Pago sumendiak sortu zuen. Gaur egun higadurak haren galdara erasan du eta labar tenteak ikusten dira. Pago Pago hiria izen bereko badia luzearen barrenean kokaturik dago hiria.

Alava mendiaren (491m) tontorretik Pago Pagoren ikuspegi ederra dago.[8]

Klima

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Klima ekuatoriala du. Tenperatura nahiko egonkor mantentzen da urtean zehar. Inoizko tenperatura altuena 37ºC-koa izan zen 1958ko otsailaren 22an eta inoizko baxuena 15ºC 1964ko urrieran 10ean.

Prezipitazioak ugariak dira urte sasoi guztietan eta Lurreko toki hezeenetakoa dela esaten da. Pioa mendiariRainmaker Mountain ("mendi euriegilea") esaten diote, 523 metrotako altuera duen tontorra izanik Ozeano Barean igarotzen ari diren lainoa harrapatu eta prezipitazioak sortarazten baititu.[9]

   Datu klimatikoak (Pago Pago, American Samoa (Pago Pago International Airport), 1991–2020 normals, extremes 1957–present)    
 Hila  Urt  Ots  Mar  Api  Mai  Eka  Uzt  Abu  Ira  Urr  Aza  Abe  Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C)35373535343533333334353437
Batez besteko tenperatura maximoa (°C)31313131303029293030313130
Batez besteko tenperatura (ºC)28282928282827272828282828
Batez besteko tenperatura minimoa (°C)26262626262525252525262625
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C)19181720181617161715161815
Pilatutakoprezipitazioa (mm)3873482782862981621911762032603063643260
Prezipitazio egunak (≥ 0.01 in)24.322.023.822.220.818.820.019.018.421.121.323.8255.5
Eguzki orduak165.3150.3179.2132.2123.3113.7148.0168.0196.0159.6156.7156.81849.1
Hezetasuna (%)82.883.383.284.083.682.080.479.880.281.582.382.182.1
Iturria: NOAA (relative humidity and sun 1961–1990)[10][11][12]

Demografia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Pago Pagoren metropoli eremuak 11.500 biztanle inguru ditu eta Pago Pago udalerriak berak 3.500 inguru. Samoa Estatubatuar guztiko biztanleriaren %90 inguru Pago Pago metropoli eremuan bizi da, Vaipito haranean.

Pago Pagoko biztanleriaren %74,5a "hawaiiarra edo Ozeano Bareko uharteetako jatorrizko jendea" da, %16,6a asiarra eta %4,9a zuria.

Gobernua

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Utulei barrutian aurkitzen dira parlamentua eta Gobernadorearen bulegoa eta Fagatogo auzoan epaitegia.[13]

Ekonomia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Samoa Estatubatuarreko merkatal erdigunea da Pago Pago, izan ere herrialdeko merkatu eta industria guztia bertan baitago. Atun kontserbagintza da hiriko jarduera ekonomiko nagusia eta hiriaren esportazio guztiaren %93a atun kontserben esportazioak osatzen du[14].Chicken of the Sea etaStarKist dira marka ezagunenak. Samoa Estatubatuarra munduko laugarren atun-prozesatzaile handiena zen 1993an.

Pago Pago 1967tik "duty-free portua" da eta prezioak baxuagoak dira gainontzeko Ozeano Bareko hirietan baino.[15]

Urtero 34.000 turista jasotzen ditu, alboan dagoen Samoa independentearen laurden bat baino ez da. Turista gehienak Estatu Batuetatik iristen dira.

Azpiegiturak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Pago Pago Nazioarteko Aireportua.

Itsas-portu handi bat du. Merkatal ontziez gain turistengurutzaontziak ere sartzen dira,Norwegian Cruise Line[16] etaPrincess Cruises[17] esate baterako. Ez dute ordea Pago Pagon egunak igarotzen, goizean iristi eta ilunabarrean alde egiten dute.

Pago Pagotik 13 km hego-mendebalderaPago Pago Nazioarteko Aireportua (PPG) dago. Hegaldi gehienak SamoakoApia hiriburutik eta Fagaliʻi hiritik etortzen dira.Honolulutik (Hawaii) hegaldi bakarra dago.

MVLady Naomiferryak Apia eta Pago Pago lotzen ditu astean behin.

Kirolak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Pago Pagoko hainbat jokalarik Estatu BatuetakoNational Football League futbol amerikarreko ligan jokatu dute: Shalom Luani, Junior Siavii, Jonathan Fanene, Mosi Tatupu, Shaun Nua, Isaac Sopoaga, Daniel Teʻo-Nesheim, Joey Iosefa, Bob Apisa, Domata Peko, Isaako Aaitui, Kennedy Polamalu, Gabe Reid...

Ondasun nabarmenak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  • Samoa Estatubatuarreko Parke Nazionala: Lau uharte hartzen ditu (Tutuila, Ofu, Olosega eta Ta‘ū) eta 1988an eratu zen.
  • Bigarren Mundu Gerrako hondarrak ikus daitezke, gotorlekuak eta museoak besteak beste.
  • Jean P. Haydon museoa: Pago Pagoko kultura eta historia erakusten ditu. Kanoa bilduma garrantzitsua du.

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. Grabowski, John F.. (1992). U.S. Territories and Possessions (State Report Series). Chelsea House Pub ISBN9780791010532..
  2. Stahl, Dean A. eta Karen Landen. (2001). Abbreviations Dictionary. CRC Press, 1.451 or..
  3. Lutali, A.; Stewart, William. (2016-06-27). «The Chieftal System in Twentieth Century America: Legal Aspects of the Matai System in the Territory of American Samoa» Georgia Journal of International & Comparative Law 4 (2): 387. ISSN0046-578X. (kontsulta data: 2024-12-29).
  4. National Park Feasibility Study: American Samoa. U.S. National Park Service, 29 or..
  5. Labor, Earle. (2013). Jack London: An American Life. Farrar, Straus and Giroux, 272 or. ISBN9781466863163..
  6. «Apollo At American Samoa Summary» members.tripod.com (kontsulta data: 2024-12-29).
  7. (Ingelesez)«Disaster aid flows to tsunami-hit Samoas» NBC News 2009-09-29 (kontsulta data: 2024-12-29).
  8. «Alava Mountain - Peakbagger.com» www.peakbagger.com (kontsulta data: 2024-12-29).
  9. Harris, Ann G. eta Esther Tuttle. (2004). Geology of National Parks. Kendall Hunt, 604 or. ISBN9780787299705..
  10. .
  11. .
  12. .
  13. «n2:0199-5111 - Search Results» search.worldcat.org (kontsulta data: 2024-12-29).
  14. Craig, Robert D.. (2011). Historical Dictionary of Polynesia. Rowman & Littlefield, 26 or. ISBN9780810867727..
  15. Sunia, Fofo I.F.. (2009). A History of American Samoa. Amerika Samoa Humanities Council ISBN9781573062992..
  16. (Gaztelaniaz)«Cruceros a Pago Pago, Samoa Americana | Norwegian Cruise Line - NCL» www.ncl.com (kontsulta data: 2024-12-29).
  17. «Excursions - Princess Cruises» www.princess.com (kontsulta data: 2024-12-29).

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Pago_Pago&oldid=10018403"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp