Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Pagasarri

Koordenatuak:43°13′07″N2°56′35″W / 43.2186°N 2.9431°W /43.2186; -2.9431
Wikipedia, Entziklopedia askea
Pagasarri
Datu orokorrak
Garaiera673 m
Prominentzia26 m
Motamendia
Geografia
Map
Koordenatuak43°13′07″N2°56′35″W / 43.2186°N 2.9431°W /43.2186; -2.9431
MendikateaGanekogortako mendilerroa
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
Mendizaletasuna
LuberriLuberri

Pagasarri (673 metro)Bizkaiko mendia da,Ganekogortako mendilerroan dagoena,Bilboko,Alonsotegiko etaArrigorriagako udalerrien artean.Bilboaldeko tontorrik garaiena da, bai eta Bilboko mendi tradizionalena ere.

Mugakide naturalakArnotegi iparraldean,Arraitz ipar-mendebaldean,Malmasin ipar-ekialdean etaGanekogorta hego-mendebaldean ditu, beti ereKadagua etaNerbioi-Ibaizabal ibaien arroen artean kokatuta.

Tontorreankarst moduko paisaia dugu, eta lur azpian kobazuloen barnebide sistema dago, bitan banatuta goi eta behe aldean.

Ezaugarri naturalak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Landareak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Historiari dagokionez, kontuan hartu behar da lehenik eta behinXVI. mendean hasitako basoen ustiapen handia,itsasontzigintzan eta bereziki xede militarrekin erabiltzeko egurra helburu. Garai hartan Bilbo bera kai garrantzitsua zen, etaEspainiar Inperioa hainbat gudatan sartuta zegoen. Denboran aurrera,XVIII. etaXIX. mendeetan jasandako gerrek ere euren eragina laga zuten Pagasarriko basoetan, tarteanGerra Karlistak izan zirelarik. Hauetan erabilitako gotorleku eta bestelako eraikinen aztarnak ikusgai daude oraindik ondokoArnotegi etaArraitz mendien inguruan.XX. mendearen hasieran baso-soiltze ia erabatekoa zen, eta mendean zehar bestelako eraso ekologikoak jasan dituen arren, besteak beste errepideen eraikitzea eta harrobien ustiaketa, basoberritzeei esker Pagasarriko landaredia suspertu egin da neurri batean.

Gaur egun jatorrizko zuhaitzen artean mendiari izena ematen diotenpagoak daude oraindik,haritz,arte etahaltzekin batera. Hala erepinu,izei etaeukaliptoak ugariagoak dira.

Animaliak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Hiri ingurualdean egon arren, ugaztun txikiak (tarteansatorrak etaerbinudeak) eta hegaztiak mendi honen inguruetan bizi dira. Azken hauen arteantxantxangorriak,belatzak,urubiak etasai arreak.

Gizakiekiko harremanak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Historia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Pagasarriko lehenengo giza aztarnakBrontze Arokoak dira, eta aipatzekoa da halaberIV. mendeko hilarri bat,XII. mendekoAbrisketako San Pedro baseliza erromanikoan dagoena, Arrigorriagan.

Bestela,artzaintza jarduera ohikoa izan da mendiaren inguruetan aspalditik, eta horren lekuko da bertako toponimia (Pastorekorta, Ganekogorta edo Uzkorta).Abelzaintza ere garrantzitsua izan da, eta gaur egun erebaserriak badaude mendiaren maldetan, burdinolaren bat edo besteren hondarrekin batera.XVI. mendekoa da bestelaSan Roke baseliza, kolera izurrite baten ondorioz eraikia. Eta nabarmentzekoak diraXVII. etaXVIII. mendeetan eraikitako elurtegiak ere, izotza sortzeko modu industrialek geroago gainbehera ezarri zietelarik.

Azkenik, gerrak eta jarduera militarrez gain, kirola izan daXX. mendeko hasieratik aurrera gizaki gehien erakarri duen aktibitatea. Urte haietan "Pagasarri Kopa" izeneko lehiaketak antolatu zituzten,1914an Tarinaren iturria edo Udoikoa egin zuten eta1919an gaur egungo aterpetxea eraiki zuten, "Club Deportivo" elkarteak eta Bilboko udalak diruz lagunduta. Espainiako Gerra Zibilaren ostean "Pagasarri/Ganekogorta Kopak" berriro antolatzeari ekin zioten, bitxikeria moduan1950eko hamarkadan PagasarritikIralabarrikoUrizar dorretxeraino joango zenteleferikoaren egitasmo ez gauzatua aipatzekoa da eta azken urteotan nabarmentzekoa da1990etik urteroabenduanBBKk antolaturiko igoera, milaka herritar erakartzen duena etaFelix Iñurrategi,Alberto Iñurrategi,Juanito Oiarzabal etaJuanjo San Sebastian moduko mendizaleak parte hartzaileen artean eduki izan dituena.

Tontorrera igotzeko abiapuntuak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Mendira igotzeko hainbat bide daude, gehienak Bilbotik abiatuta. Igotzeko denborak hauek dira:

  1. Zabalburu plazatik (Bilbo): Ordu 2 eta 30 minuturaSan Adriandik igaroz. Hauxe da biderik ohikoena.
  2. Kastrexanako gainetik (Bilbo): 3 ordu.Arraitz menditik igarotzen da.
  3. Abusuko auzotik (Bilbo): 3 ordu.Bolintxutik pasatuz.
  4. Etxetxuko plazatik (Bilbo): 3 ordu eta 30 min.Errekaldeberritik igaroz.
  5. Basauritik: Ordu 2 eta 30 min.Malmasin menditik pasatzen da.
  6. Ugaotik: 3 ordu,Zollotik.
  7. Arrigorriagatik: 3 ordu eta 30 minutura.
  8. Laudiotik: 3 ordu eta 30 min,Santa Luzia baselizatik.
  9. Alonsotegitik: 4 ordu,Ganekogortatik.
  10. Sodupetik: 4 ordu eta 30 min,Gallarraga eta Ganekogorta mendietatik.

Bibliografia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Pagasarri&oldid=10050053"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp