Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Paganismo

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea
Pagano» orritik birbideratua)

Akelarrea.

Paganismoa edopaganotasuna (Euskal Herrian sarritanJentiltasuna deitua) hasiera bateankristauekEuropan euren erlijio ezarri aurretik zeuden erlijiopoliteistei deitzeko mespretxuzko izendapena zen (Greko-Erromatar politeismoa barne). Antzinako erlijioetako jende horrek kristauek ez bezala jainko asko gurtzen zituzten, aldiz kristauek jainko bakarra gurtzen zuten.

Etimologia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Berez, pagano hitzalatinekopaganus hitzetik eratorria da etabaserri girokoa, edotalandatarra esan nahi du.

Terminoaren beste erabilerak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Pagano edo gentil hitzak hainbat hizkuntzatan izan dira erabiliak korronte kristauen aldetik, erritu paganoengandik eratorritako kultusinkretikoak erabiltzen jarraitzen zuten beste korronteei erreferentzia egiteko. Adibidez,Bizantziar Inperioko Elizan,ikonoklastek paganismoa irudi ikonoduluenganako kultua zela zioten.Protestante batzuentzat,Eliza ortodoxoko,Eliza koptoko,Eliza anglikanoko etaEliza katolikoko santuei kultua eskaintzea zen paganismoa. Era berean, elizakoi katoliko europar batzuk amerikar natiboen edo Asiako ebangelizatuen errituak erdi paganotzat zituzten.

Mendeetan zehar, termino hau agertzen den testuakkristauak izan ziren. Hala ere, XIX. mendetik,okultismoaren garapenak kultu batzuk beren burua pagano izendatzea eragin du, Europako tradizio pagano zaharrak berreskuratu nahi zituztelako. Askotanneopaganismo deitzen zaio horri.

Pagano terminoa, monoteistak ez diren erlijioak izendatzeko ere erabiltzen da; hala nolahinduismoa, animismoa,budua, erlijio afroamerikarrak, txamanismoa, shintoa, erlijio tradizional txinatarra etabudismoa.

Paganismoa Euskal Herrian

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Euskal mitologia»

Euskal Herrian paganismoari usadiozjentiltasuna deritzo, kristautasuna iritsi aurretik bizi zireneuskalduneijentilak deitzen baizitzaien.

Ikus gainera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Erlijio nagusiak
Bestelakoak
Autoritate kontrola

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Paganismo&oldid=8564616"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp