Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

PSE-EE

Wikipedia, Entziklopedia askea
Euskadiko Alderdi Sozialista - Euskadiko Ezkerra
PSE-EE (PSOE)
BozeramaileaJosé Antonio Pastor
Idazkari nagusiaIdoia Mendia
Sorrera1977
Egoitza nagusiaBilbo
Ideologia politikoaSozialdemokrazia
Aurrerakoitasuna
Nazioarteko kidetzaEuropako Alderdi Sozialista
Sozialista Internazionala
Eserlekuak erakundeetanEusko Legebiltzarrean
10 / 75

Euskadiko Batzar Nagusietan
21 / 153

Diputatuen Kongresuan
5 / 18

Senatuan
5 / 15
www.socialistasvascos.com

Euskadiko Alderdi Sozialista - Euskadiko Ezkerra (ofizialki,gaztelaniaz:Partido Socialista de Euskadi - Euskadiko Ezkerra),PSE-EE (PSOE),Euskal Autonomia Erkidegokoalderdi politikosozialdemokrata bat da,1979an sortua. 1993az geroztik,Espainiako Langileen Alderdi Sozialistak (PSOE) Euskal Autonomia Erkidegoan duen ordezkari politikoa da.1993. urteanEuskadiko Ezkerra alderdi abertzalea PSEn sartu zen.2014. urtetik,Idoia Mendia da idazkari nagusia.

Alderdiak bere izeneanEuskadi hitza darama, nahiz etaeuskal nazionalismoak sortua izan eta1936koGerra Zibileraino alderdiaren printzipioen aurkakoa izan. Hala ere, alderdiko militante zenSantiago Aznarrek lehenengoEusko Jaurlaritzaren ikur gisaikurrina proposatu zuen.

Euskadiko meatzaritza eta industria eremuetan batik bat du PSEk indarra;Bizkaikoezkerraldean, adibidez.

Euskadiko Alderdi Sozialista - Euskadiko Ezkerraren gaztediakEuskadiko Ezkerraren Gazteak erakundean biltzen dira.

Historia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

1979koGernikako Estatutua aprobatu osteko lehenengoEusko Legebiltzarrerako Hauteskundetan, PSEk,Gizarte Segurantzaren transferentzia Eusko Jaurlaritzari ematea eskatzen zuen. Baita ere, euskal banketxe publiko baten sorrera, portu eta aireportuen gestioa zein autodeterminazio eskubidea aldarrikatzen zituen alderdiak.

1982 arte,Nafarroa Garaiko Elkartze Sozialista PSEren barnean zegoen, baina Nafarroa Garaian egindako biltzar bateanNafarroako Alderdi Sozialista sortzea erabaki zuten, PSEtik bereizita.

1986an,Jose Antonio Ardanza (EAJ)lehendakari bihurtu zen PSEren babesarekin etaEusko JaurlaritzaEAJ-EA-PSE hirukote politikoak osatu zuen. Hirukote horrek1998 arte iraun zuen, non PSE-EE Eusko Jaurlaritzatik atera zen.

1993an PSE etaEuskadiko Ezkerra (EE) alderdiek bat egiten dute, Euskadiko Alderdi Sozialista - Euskadiko Ezkerra alderdia sortuz, etaEspainiako Alderdi Sozialistarekin (PSOE) federatzea erabaki zuen. Fusio hau euskal alderdi sozialista independente bat sortzeko pausoa izan zen,KataluniakoPSC bezalakoa, euskalabertzaleak zein espainiarnazionalistak alderdi berean batuta egon zitezen. Azkenean ez zen pauso hau eman eta gaur egun PSE-EE PSOEren zatia da.

Nolanahi ere,1990eko hamarkadan krisialdi latza jasan du EAEko alderdi sozialistak, estatu mailan jasan duenaren parekoa, EAEn ere nabarmendu izan baitira hainbat hauteskundetan hainbat agintari sozialista ukitu zituzten ustelkeria aferak edoGAL auziak izandako eragina. Eusko Legebiltzarrean izan duen bilakerari dagokionez, 1986ko hauteskundeetan botoen % 22 eta 19 eserleku lortu bazituen, botoen kopurua % 20ra eta eserlekuak 16ra jaitsi ziren1990koetan. Askoz ere kaskarragoak izango ziren, ordea PSE-EE bilakaturik jada,1994an izandako emaitzak, 12 legebiltzarkidetan eta botoen % 17rekin gelditu baitzen, nahiz eta EAEko bigarren alderdi izaten jarraitu.

1998ko Legebiltzarrerako hauteskundeetan, boto kopuruari % 17 horretan eutsi arren, bi legebiltzarkide irabazi zituen PSE-EEk, nahiz eta emaitza horiekin EAEko laugarren alderdi bilakatu, EAJ, PP eta EHren atzetik. Hauteskunde orokorrei dagokienez, 1993ko lorpenei eutsi egin zien 1996koetan, eta gutxi jaitsi zen 2000koetan, nahiz eta PPk hartu aurrea, EAEn boto gehien lortu zituen alderdi ez abertzale bilakaturik.

Euskal Autonomia Erkidegoko politikagintzan aldaketa nabarmena izan du PSE-EEk azken urteotan. Hainbat urtezEAJrekin etaEArekin batera Eusko Jaurlaritzako kide izan ondoren, 1994ko hauteskundeen ondoren hiru alderdi horien arteko gobernutik irtetea erabaki zuten sozialistek 1998 urtearen lehen seihilekoan.1998ko urrian egin ziren hauteskundeen ondorioz gobernua osatzea EAJren lehendakarigaiJuan Jose Ibarretxerik egokitu zitzaion, baina berehala gelditu ziren bertan behera Jaurlaritza hiruen artean berrosatzeko saioak, oposizioan gelditzea erabaki baitzuen PSE-EEk, nahiz eta alderdiaren barruan Gipuzkoan gehienbat bazen abertzaleekiko elkarlana hobesten zuen sektoreren bat. Nolanahi ere, oposizio gogorra egin zion Legebiltzarrean nahiz Legebiltzarretik kanpo PSE-EEk, arteanEuskal Herritarrok alderdiaren babes parlamentarioa izan zuen EAJ eta EAren arteko gobernuari.

2000. urteko urrian lehendakariaren aurkako zentsura mozioa ere aurkeztu zuen PSE-EEk baita PPK ere Eusko Legebiltzarraren historian lehendakari baten aurka aurkeztutako lehena, Lehendakariak legegintzaldia bertan behera utzi eta hauteskundeak dei zitzala behin eta berriro eskatuz. EAJ eta EALizarrako Akordioa sinatu ondoren EHrekin lerratuta egoteaz salatuz, PPek eta PSE-EE/PSOEk euren arteko elkarlana indartu zuten, eta horren lekuko izan zen, besteak beste, alderdi biek 2000. urteko abenduan hilabeteko negoziazioaren ondoren Espainiar estatu mailan sinatutakoAcuerdo por las libertades y contra el terrorismo deituriko akordioa. Su-etena bertan behera utzi ondoren, hainbat ordezkari sozialista ere izan dira ETAren helburu. Atentuak berriz egiten hasi eta berehala hil zuen, esaterako,Fernando Buesa lehendakariorde eta hezkuntza sailburu ohia, haren bizkartzain zen ertzainarekin batera, 2000. urteko otsailean. Urte berean hil zituenJuan Mari Jauregi Gipuzkoako gobernadore ohia uztailean etaErnest Lluch ministro ohia azaroan, elkarrizketaren alde maiz agertutakoak biak.

2000. urteko uztailean Andaluzian eta 2001. urteko otsailean Donostian PSOEren Malagako eta Ordiziako bi zinegotziren aurkako atentatuak egin ostean, 2001. urteko martxoan hil zuen ETAkLasarte-Orian lehen zinegotzi sozialista,Froilán Elespe. Alderdiaren egiturari dagokionez, 2000. urteko azaroan egindako IV. KongresuakNicolás Redondo Terreros hautatu zuen berriro PSE-EEk idazkari nagusi barne tirabiren isla izan zen emaitza oso justuz, alderdiaren presidente gisaJosé María Benegas berretsiz. 2001eko lehendakaritzarako hauteskundeetan, ordea, PSE-EEk emaitza kaxkarrak izan zituen, PPko kontserbadoreekin elkarlanean aritzeagatik, eta alderdiaren Redondo Terrerosek dimisioa aurkeztu behar izan zuen.2002ko martxoanPatxi López hautatu zuten idazkari nagusi, eta2005ean karguan berretsi zuten. Espainiako Gobernuaren VIII Legegintzaldian, ETAren indarkareriari amaiera emateko asmoz hasitako negoziazioetan, PSE-EEk garrantzi handiko papaera jokatu zuen. 2006ko uztailean, Patxi López etaRodolfo Ares ordurako legez kanpo zegoenBatasunako kide batzuekin elkartu ziren, eta hori dela eta, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak Gorenak desobedentzia delitua egitea egotzi zien. 2007ko udal hauteskundeetan Euskal Autonomia Erkidegoko bigarren alderdirik bozkatuena izan zen PSE-EE, EAJren ondoren, eta 2008ko hauteskunde orokorretan EAEk Espainiko Legebiltzarren hautatzen dituen jarlekuen erdiak eskuratu zituen.

Hurrengo hauteskundetan,Ezker Abertzalea kanpo geratu zen Gasteizko Legebiltzarrean eta horrekPatxi Lopez Lehendakari izatera eraman zuen, PPren aldeko botoekin. Hala ere hurrengo hauteskundetan emaitzak ez ziren hain onak izan.

2014koirailaren 16an, % 60,53ko babesarekin hautatu zutenIdoia Mendia PSEko idazkari nagusi. PSE-EEko 5.351 afiliatuk zuten botoa ematen aukera, eta 3.239 boto jaso zituen Patxi Lopezen ondorengo izango zenak. % 70,21 izan zen parte hartzea. Lurraldeka,Gipuzkoan parte hartzea % 81,91 izan zen;Bizkaian, % 63,65; etaAraban, % 70,82.[1]

Abenduaren 1ean,Ernesto Gasco PSE-EEko Donostiako alkatetzarako hautagai izendatu zuten[2].

Abenduaren 2an, Maite Berrocal Gasteizen eta Cristina Gonzalez Arabako Aldundian hautatu zituzten PSEn[3].

Abenduaren 29an, PSEkkontzertu ekonomikoa onartuko zuen duen eredu federala nahi zuela adierazi zuen eta horretarako, konstituzioa aldatu eta estatu federala osatzearen alde azaldu zen, euskal singulartasuna mantenduz[4].

Ordezkaritza erakundeetan

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Erakunde ordezkaritzaPSE-EE
Zinegotziak204 2.628tik
Alkateak12 251tik
Bizkaiko Batzar Nagusiak8 51tik
Gipuzkoako Batzar Nagusiak7 51tik
Arabako Batzar Nagusiak9 51tik
Eusko Legebiltzarra10 75etik
Kongresua5 18tik
Senatua5 15etik

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. «%60,53ko babesarekin hautatu dute Idoia Mendia PSEko idazkari nagusi»,Berria, 2014-09-16
  2. «Esporrin izendatu du PSNk Iruñeko Udalerako hautagai»,Berria, 2014-12-01
  3. «Berrocal Gasteizen eta Gonzalez Aldundian, PSEren hautagaiak Araban»,EiTB, 2014-12-02
  4. Aitziber Laskibar Lizarribar,«PSEk kontzertu ekonomikoa aintzat hartuko duen eredu federala nahi du»,Berria, 2014-12-30

Ikus, gainera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola


Euskal Autonomia Erkidegoko alderdi politikoak

Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza duten alderdi politikoak:
EAJ (28) • EH Bildu (18) • Elkarrekin Podemos (11) • PSE-EE (9) • PP (9)
Beste batzuk:UPyD • C's • Vox • PACMA
Alderdi politiko historikoak:
AP • EPK • CDS • UCD-EE • UA • HB • EHAK • EA • Aralar • EH

Ikus, gainera:{{Nafarroa Garaiko alderdi politikoen aurkibidea}}

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=PSE-EE&oldid=10381837"(e)tik eskuratuta
Kategoria:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2026 Movatter.jp