Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Otxate

Koordenatuak:42°44′57″N2°39′36″W / 42.74911°N 2.66001°W /42.74911; -2.66001
Wikipedia, Entziklopedia askea
Otxate
 Euskal Herria
  
Map
Kokapena
Herrialdea Araba
UdalerriaTrebiñu
Geografia
Koordenatuak42°44′57″N2°39′36″W / 42.74911°N 2.66001°W /42.74911; -2.66001

Otxate[1] (gaztelaniaz:Ochate)Trebiñu konderriaren iparraldekoherri hustu bat da. Jendegabetuz joan zen, eta hutsik geratu zen XX. mendearen bigarren erdirako.

Ekonomia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Abeltzain eta nekazari herria izan zen beti. Bide nagusi baten ondoan egoteak ere bertako ekonomia suspertu zuen urte askoan.

Demografia eta biztanleria

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Antonio Arroyo ikerlariak jasotako datuek diotenez, hauxe izan zen herriaren garapen demografikoa:[2]

Otxateko biztanleria
10251522157517521820185018941925
403216225126403

Historia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Aurkitutako lehenengo aztarnakBrontze Arokoak dira (zeramika zatiak etasilex aztarnak. Estela erromatar bat ere aurkitu izan da.

Otxateren ikuspegi orokorra.

Otxateren lehenengo erreferentzi historikoa, ordea,San Millangoherrien zerrendan agertzen da,1025 urtean; dokumentu horretan "Gogate" izenarekin aipatzen zaio. Herriak gora behera handiak izan ditu. XIII. mendean "Chochat" izenarekin Aznar apezpikuak aipatu zuen. Ondoren badakigu bi mende abandonaturik egon zela, 1522. arte: urte horretan birpopulatu izan zen, orduan "Otxate" izenarekin. Herriak 1830. urtean populazio altuena izan zuen. Data horretatik aurrera populazio jaitsiera ematen da XIX. mendearen amaiera arte: urte haietan igoera txiki bat izan zuen. XX. mendean jende gehiena inguruko herrietara joan zen, berezikiImirurira, harik eta Otxate hutsik gelditu arte.[2]

Artea

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Gaur egun elizaren San Migel dorrea besterik ez da gelditzen eta hau ere oso egoera txarrean; eliz horren atariaUzkio herrian dago gaur egun. Ondoan XVI-XVII. mendekoBurgondoko baseliza[3] zegoen,1986an erreta; gaur egun aztarnak bertan ikus daitezkeen. Inguruan ere beste baselizaren aztarnak aurkitu dira, azken hau San Pedrori eskainita, eta IX-X. mendekonekropoli bat.

Fenomeno paranormalak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

1986an, Burgondo ondoan, estela erromatar bat aurkitu zen, egunArabako Museo Arkeologikoan gordeta.1982ko apirilean Gasteizko bankuko langile ohi batek,Prudencio Muguruza, artikulu bat idatzi zuen Otxateri buruz gai paranormalak hedatzen zituen aldizkari batean,Mundo Desconocido aldizkarian, alegia.[4] Pertsona horren arabera, Otxateherri madarikatua omen zen: hainbatizurrite pairatu omen zituen biztanle guztiak desagertzeraino, etapsikofoniak, fenomenoparanormalak, bai etaOHE bat ere, behatu zirela defendatu zuen.[5] Izan ere,Antonio Arroyo idazleak azalpen horietako askoren oinarri eskasa erakutsi du.[6]

Herriaren hustutze prozesua ulertzeko bideek zuten garrantzia hartu behar dugu kontutan. Lehen, Otxate zonaldeko bide nagusiaren ondoan zegoen eta horrek balore estrategikoa ematen zion. Baina XIX. mendearen hasieran bide berria ireki zen, Gasteiz-Guardia Erret bidea. Bide berri hori askoz erosoagoa zen eta bide zaharra berehala baztertuta gelditu zen. Hor hasi zen Otxateren maldanbehera prozesua, isolatuta eta baztertuta gelditu baitzen.[7]

Bibliografia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  • Antonio Arroyo eta Julio Corral:Ochate, realidad y leyenda del pueblo maldito. Madril: Aguilar, 2007.ISBN 9788403097476
  • Lorenzo Fernández Bueno:99 lugares encantados donde pasar una noche en vela. Bartzelona: Libros Cúpula, Scyla argitaratzaileak, 2014.ISBN: 978-84-480-1940-2.

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindia:Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. abhttps://web.archive.org/web/20150228011818/http://www.ochate.com/comoera.htm
  3. (Gaztelaniaz)«BURGONDO» Auñamendi Eusko Ikaskuntza (Noiz kontsultatua: 2023-12-11).
  4. "Luces en la puerta secreta", Prudencio Muguruza. Sasi informazio horiek behin eta berriro errepikatu dira prentsan, inongo kritikarik gabe, ikus esaterakohttp://www.elmundo.es/elmundo/2012/12/30/castillayleon/1356894897.html
  5. Lorenzo Fernández Bueno:99 lugares encantados donde pasar una noche en vela, 111-113 or.
  6. https://web.archive.org/web/20141010052943/http://www.ochate.com/pasado-fraudulento.htm
  7. https://web.archive.org/web/20150228011823/http://www.ochate.com/el-final.htm

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa
Autoritate kontrola


Trebiñuko barrendegikokontzejuak eta herriak

Udalerriak:ArgantzonTrebiñu

Kontzejuak:AgiluAlbaitaAñastroArgoteArmentia TrebiñuArrietaAskartzaBaxauriBilla ToberaBurgetaBustuDordonizDoroñuFrankuFuidioGolernioGrandivalImiruriKutxuLañuMarauriMorgasObekuriOgetaOtxateOzilla-LadreraOzanaPanguaParitzaSamianoSan Martin GalbarinSan VicentejoSaratsuTaraberoTrebiñuTorreUzkio

Herriak:AraikoAranaAxarteBilla Oka (Argantzongoa) •LadreraMesantzaMorazaMoskatorOtxateOzillaPedruzoSan Esteban TrebiñuSan Martin GalbarinSasetaZurbitu

Auzoak:MeaCaricedo

Aurkintzak:AtezabalDuesoGurbandizTaraita

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Otxate&oldid=9904841"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp