Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Oturuntza (Platon)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Platonen lanari buruzkoa da; otordua gaitzat duena beste hau da: «Oturuntza»
Sinposioaren 895 urteko eskuizkribu ertarotarraren hasiera (Codex Clarkianus)

Oturuntza edoSinposioa (antzinako grezieraz:ΣυμπόσιονSympósion)Platonen solasaldietako bat da,K.a. 385-K.a. 375 urte bitartean osatutakoa. Ertain solasaldietako bat da, Platonen bere helduaroan idatzitakoa alegia, etaeros edomaitasunaren azalpen osotu bat eskaintzen du pertsonaia ezberdinen bitartez.Artearen inguruko hausnarketa sakona ere bada solasaldi honetan: maitasuna bilatzeak edertasunaren esentzia bilatzera darama azkenik.

Egitura

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Oturuntza solasaldia K.a. 416 urtean kokatzen du Platonek. Urrutiratze horrekin egoera eta inguru idealak sortzen ditu.[1] Oturuntza batean dauden gonbidatu ezberdinek maitasunaren gorespen bana egiten dute bakoitzak bere izaeraren araberakoa. Horrela, maitasunaren inguruko ikuspegi ezberdinak aurkezten dira etaSokratesen hitzaldiari sarrea moduko bat egiten diete.[2] Solasaldialogoi erotikoi edo maitasunari buruzko hitzaldik osatzen dute gehiAltzibiadesen azken hitzaldia. Sarrera gisa,Apolodoro FalerokoakAristodemok kontatu ziona azaltzen du,Agatonen etxean egindako oturuntza baten kariaz (172a-174a), nola Sokrates Agatonen etxera heldu zen (174a-175c) etaEriximakok maitasunari buruz solasean aritzeko nola proposatzen duen. Ondoren maitasunari buruzko sei hitzaldiak datoz, hizlariak hauek izanik:Fedro erretorikoa (178a-180b),Pausanias sofista (180c-185c), Eriximako sendagilea (185c-188c),Aristofanes poeta komikoa (189c-193d), Agaton poeta tragikoa (194c-197e), Sokrates etaDiotima filosofoak (199c-212b), mozkortuta iritsi denAltzibiadesen azken hitzaldia (212c-222b) eta azken eszena (222c-223d).

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. Arrojeria, Jesus Mari (2003): 16. or.
  2. Arrojeria, Jesus Mari (2003): 17. or.

Bibliografia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola


ZirriborroArtikulu hauzirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukiaosatuz.
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Oturuntza_(Platon)&oldid=10256171"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp