Otsoputza | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | ||||||||||||||||||||||||||||
Iraute egoera | ||||||||||||||||||||||||||||
![]() Arrisku txikia (IUCN 3.1) | ||||||||||||||||||||||||||||
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Filuma | Basidiomycota | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Agaricaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Lycoperdon | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Lycoperdon perlatum Pers., 1796 | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Otsoputza,astaputza,astoputza edoAstaputz perladuna (Lycoperdon perlatum)Agaricaceae familiakoonddoa da.[1] Gure inguruko astaputz arruntenetako bat da. Gaztetan jateko modukoa da, baina benetan ez du balio handirik sukaldaritzan.
Onddo zuria da eta helduaroan ontzen doan heinean marroi kolorea bereganatzen du. Goialdean erraz desegin daitezken pikortatze txikiak dauzka.
Karpoforoa: Udare formakoa, perlatxo biribil edo konikoz estalia eta heltzean eroriaz joaten dira, seinale bat utziz. Gaztea denean zuri-grisaxka kolorekoa da, gero arre-zikina.
Gleba: Hasieran zuria, gero hori-berdexka edo arre-buztin kolorekoa, eta hautsez betea zahartzean. Espora helduak goiko aldean irekitzen den zulo batetik ateratzen dira.
Hanka: Glebaren zati antzua du eta hasieran zuria da, gero arre-buztin kolorekoa edo arre-purpurakoa. 1,5 eta 3 cm arteko zabalerakoa eta 2 eta 5 cm arteko altuerakoa.[2]
Etimologia:Lycoperdon hitza grezierazko “lupa de lupo”-tik dator, onddoak esporen hauts bafadak isil-isilik jariatzen dituelako zapaltzean.Perlatum epitetoa latinetik dator, “perlatus” hitzetik, perlatua esan nahi du. Karpoforoaren itxuragatik.
Oso ohikoaKonifera eta hosto erorkorreko zuhaitzez osatutako basoetan aurki litezke, baiudan, nahizudazken etaudaberrian ere, berezikiorein gorotzen aldamenean.[3]
Banaketa eremua: Ipar Amerika, Europa, Asia iparraldea.
Erdipurdiko jangarria gaztetan, gleba erabat zuria eta trinkoa denean.[4]
BesteLycoperdon zuri batzuekin,Lycoperdon furfuraceum,Lycoperdon pyriforme eta abarrekin. Hala ere,Lycoperdon perlatum-ek dituen perlita formako eztenak desberdina egiten dute.[5]