Otsalizarra (Sorbus aucuparia L.)errosazeoen familiako etaSorbusgenerokozuhaitzhosto-erorkorra da. Hosto inparipinatu txandakatuak ditu, eta bukaerakokorinbotan elkartuta daudenlore zuriak. Fruitua pomo-motakoa eta laranja-kolorekoa da. 5-15 metro artean neurtzen du.
Erabilera ugari eman zaizkio zuhaitz honi: bere fruituak, esaterako,txoriak ehizatzeko erabili izan dira, eta, hortikaucuparia izena (aucupor: txoriak ehizatu); apaingarritzat ere landatu izan da bere edertasunagatik. IaEuropa osoan hedatuta dago, eta baita Asia iparraldean ere.Euskal Herrian, eragin atlantikoko gunean dago, eta, hegoalderantz joan ahala urrituz doa, klima mediterraneo nabarmeneko gunetan desagertu arte.
15 m-ra iritsi daiteke baina normalean 10 m azpitik izaten ditu. Enborra azal leunekoa du, adinarekin pitzatu egiten dena eta grisa, eta,adakera nahiko oboidea du. Adar gazteak iletsuak etalentizela ugaridunak. Begiak ilaundunak dira, eta, apur bat likatsuak edo ez likatsuak.
Muturreko korinbotan kokatuta, oso usaintsuak, petalo zurikoak, eta 3 - 4 estilo tentedunak. Errezeptakulua ilupaduna da, kaliza 5sepaloz osatua etakorola 5petaloz osatua.
Europa ia osoan -oso hegoaldean kenduta- etaAsia iparraldean eta mendebaldean banatuta dago, zenbait subespezietan dibertsifikatuta. Bere banaketaren hegoaldeko mugan altitude handietara mugatuta dago.Euskal Herrian eragin atlantikoko aldean dago, hegoalderantz urrituz doa,klima nabarmen mediterraneoko gunetan desagertu arte.
Pagadi,harizti,urkidi eta beste hainbat hosto-erorkorren basotan, bakarka edo talde txikitan; edo baita klima hezeko harkaiztietara igota ere. Lurzorusilizeotan hobeto hazten da eta 600 - 2.300 m arteko altitudetan dago.
Fruituek zuhaitzean irauten dute neguaren zati handi batean, multzo ikusgarrietan, eta, hegazti fruitujaleen neguko elikadurarako oso espezie garrantzitsua da.