Aitakirurgialari ospetsua zen, etaarkeologiari etafolkloreari buruzko zenbait liburu idatzi zituen[2]. Ama, berriz,poeta zen, etazeltenmitologian eta folklorean aditua[2]. WildekDublingo etaOxfordeko eskola hoberenetan egin zituen ikasketak, eta azkeneko urteetan, haren adimen zorrotzagatik eta klasikoetan aditua izateagatik ez ezik, poeta gisa ere nabarmendu zen[3].1878an, Newdigate Prize gutiziatua irabazi zuen poema luze batekin:Ravenna.
1882an Napoleon SaronyrenPoems irakurtzenNew Yorken. Wilderi askotan gustatzen zitzaion inaktibo itxura ematea, nahiz eta benetan gogor lan egin;1880ko hamarkadaren amaieran aita, editorea eta idazlea zen.
1882an,Estatu Batuetara etaKanadara joan zen hitzaldiak ematera. Haren jarrera eta janzkera deigarriaz -belaunetarainokobelusezko galtza motzak etazetazko galtzerdi luzeak jantzita, etaorkidea bat paparrean zuela- azaldu zen estatubatuarren aurrean. Prentsan ernarazi zuen ezinikusia gorabehera, artearekiko eta edertasunarekiko maitasuna aldarrikatuz hamabi hilabete eman zituen Ameriketan.
1884anConstance Lloydekin ezkondu zen —irlandar legelari ospetsu baten alaba—, eta bi seme izan zituen, Cyril eta Vyvyan, bata1885ean eta bestea1886an jaioak[3]. Ezkontzak, baina, porrot egin zuen berehala. Bien bitartean,Pall Mall Gazettealdizkarirako kritikak egin zituen, etaThe Woman's World (1887-1889) aldizkariaren argitaratzaile izan zen. Garai hartan, bere burua idazle hasiberritzat zeukala, haurrentzako ipuinak idatzi zituen,Printze zoriontsua eta beste ipuin batzuk (1888,The Happy Prince and Other Tales), adibidez, eta talentu handia erakutsi zuen alegoria erromantikoetarako.
Wildek bere bizitzako azken hamar urteetan idatzi eta argitaratu zituen lan nagusi gehienak.1891. urtea izan zuen oparoenetako bat : bi saiakera liburu,The Soul of Man under Socialism ("Gizonaren arima sozialismoaren pean") etaIntentions ("Asmoak") ; eleberri bat,Dorian Grayren erretratua (The Picture of Dorian Gray); kontakizun liburu bat,Lord Arthur Savileren krimena, eta beste istorio batzuk (Lord Arthur Savile's Crime and Other Stories); eta maitagarri-ipuinak,A House of Pomegranates ("Alesagarrez egindako etxe bat").
The Soul of Man under Socialism saiakeran, sistema horren alde etajabego pribatuaren aurka azaldu zen,sozialismoak indibidualismoa eragingo zuelako ustean.
Wildek askapen moralaren atari gisa ikusten zuen sozialismoa: inork ez luke alferrik gastatuko bizitza gauzak eta gauzen sinboloak pilatuz. Bizi egingo litzateke...
«Jende gehiena existitu egiten da, besterik gabe». Aurrerago, orduko ezkontzaren abolizioa iragarri ondoren, estatua azkenerako «lana antolatu eta beharrezko salgaiak egin eta banatuko» zituen elkarte borondatezko bat izango zela ere iragarri zuen: «Estatuak gauza baliagarriak eta erabilgarriak egin behar ditu. Gizabanakoak, berriz, gauza ederrak».Intentions-en, estetikaren teorialari gisa idazten hasi zen: «Artistaren helburua Artea agerraraztea eta artista ezkutatzea da».
«Ez dago liburu moralik edo inmoralik: liburuak edo ongi idatzita daude, edo gaizki».
Intentions-en, Wildek oso elkarrizketa burutsuak idatzi zituen,paradoxaz beteak.
Haietako batean, arteak izadia imitatzen duela dioen axioma klasikoa hankaz gora jarriz, «Izadiak artea imitatzen du» dio,Londresen lainoa izatearen erantzulea Turneren pintura dela (margo horiek baino lehen ere izango zenlainorik Londresen, baina ez zitzaion antzematen): «Sorkari eder ororen esanahia hari so dagoenaren ariman dago, hura sortu duenarenean bezainbeste, gutxienez». «Edertasunak gizonak aldarte adina esanahi ditu. Edertasuna sinboloen sinboloa da. Edertasunak dena agerrarazten du, ezer adierazten ez duelako». Saiakera hori argitaratu zen urte horretan bertan argitaratu zen haren eleberri bakarra,Dorian Grayren erretratua,dekadentismoaren etaestetizismoaren ebanjelio moduko bat bilakatu zena. Wildekeleberri gotikoaren naturaz gaindiko elementuakFrantziako fikzio dekadentearen ezin adierazizko bekatuekin nahastu zituen obra horretan, eta kritikariek moralaren kontrakoa izatea leporatu zioten Dorianek bere burua suntsitu nahi izate horri.
Baina Wilderiantzerki-lanek eman zioten ospea. Elkarrizketa ironiko eta paradoxa ziniko distiratsuen bidez, gizarte-kritika zorrotza egiten dutenkomediak dira gehienak. Haren lehen lan arrakastatsuaren bidez -Lady Windermere's fan (1892, "Lady Windermere-ren haizemailea")-, Wildek frogatu zuen bere zorroztasunak eta argitasunak Frantziako antzerkigintzako makineria herdoildua susper zezakeela. Haren beste antzerki-lan ezagunenetako batSalome da (Inazio Mujika Iraolak euskaratua),frantsesez idatziaSara Bernhardt antzezle ospetsuarentzat: naturaren kontrako maitasun-harreman baten deskripzioa da, «jendea dardararazteko eta inarrosteko diseinatua».
Ingalaterran debekatu egin zuten,Bibliako pertsonaiak agertzen zituelako, eta Frantzian argitaratu zuten lehenago,1893an.Ingelesera itzulita, hurrengo urtean azaldu zen.
Oscar Wilde eta Alfred Douglas
1893an haren beste gizarte-komedia bat antzeztu zen,A woman of no Importance (1893an antzeztua,1894an argitaratua, "Garrantzirik gabeko emakume bat"), eta handik bi urtera, beste bi, zein baino zein bikainagoak,An ideal Husband (1895ean antzeztua,1899an argitaratua, "Senar ideal bat") etaFidel izan beharraz (1895ean antzeztua,1899an argitaratua,The importance of being Earnest).
Antzerki irrigarria da,XVIII. mendeko ereduak eguneratzeko itxura egiten duena, ezkutatuta dauden pertsonaiei buruzko azpijokoz, ustekabeko topo egitez, nortasun-jakinarazte bat-batekoz eta paradoxa jostalariz zipriztindua, gizarteari egiten dioten eraso sakonari garrantzia kendu nahi balute bezala. Batez ere azkeneko obra horretan,The importance of Being Earnest, muturreraino eramaten ditu argumentuaren azpijokoaren absurdoa eta ateraldi burutsuen zorroztasuna, bata bestearen atzetik. Nolabait ereepigrama satiriko bihurtu zituen fartsaren elementu konbentzionalak, oharkabean bezala baina gupidarik gabe salatuz gizarteviktoriarraren hipokrisia[1].
1895. urte hartan, baina, gauzak erabat okertu ziren Wilderentzat. Haren eta LordAlfred Douglasen arteko harreman estua zela eta, Queensberryko markesak, Douglasen aitak,sodomiaz akusatu zuen Wilde, eta Wildek auzitara eraman zuen bere izena belzteagatik. Eskandalu handia sortu zuen epaiketan, Wildehomosexuala izateaz akusatu zuten, eta bi urtekokartzela-zigorra ezarri zioten, espetxe-denboran lan egitera derrigortuta, gainera[1]. Ingalaterrakoaristokraziaren idazle kutuna zena, lehenago hainbeste miretsi zuen aristokrazia berorren onespenarekin kartzelaratu zuten, beraz. Han hasi zen Wilderen gainbehera.Readingeko kartzelan eman zuen denbora gehiena. Han,gutun luze garratz bat idatzi zion Douglasi, hil ondoren argitaratua:De Profundis (1905).1897an, askatu orduko, kartzelatik atera eta Frantziara alde egin zuen, izena aldatuta;Parisen bizi izan zen,arlote eta bakardadean. Urte haietan idatzi zuen bere poemarik ezagunena,The Ballad of Reading Gaol (1898, "Readingeko kartzelako balada"), preso bat hilarazi aurreko uneen azalpena eta kartzelako bizimodu gogorraren salaketa gordina. Adiskide batzuek lagundu bazioten ere, bakardadean hil zen, Parisen,1900ekoazaroaren 30ean,meningitisak jota[4].
Beckson, Karl E. (1998). The Oscar Wilde Encyclopedia. AMS Studies in the Nineteenth Century, no. 18. New York: AMS Press. ISBN 9780404614980.
Ellmann, Richard (1988). Oscar Wilde. New York: Alfred A. Knopf, Inc. ISBN 0394554841.
Holland, Merlin, ed. (2003). The Complete Works of Oscar Wilde. London: Harper Collins. ISBN 978-0-00-714436-5.
Holland, Merlin & Rupert Hart-Davis (2000) The Complete Letters of Oscar Wilde, US edition: Henry Holt and Company LLC, New York. ISBN 0805059156. UK edition: Fourth Estate, London. ISBN 978-1-85702-781-5.
Hyde, H. Montgomery (1963). Famous Trials: Oscar Wilde. Baltimore: Penguin Books.
Hyde, H. Montgomery (1964). Oscar Wilde: The Aftermath. New York: Farrar Straus Ltd.
Igoe, Vivien (1994). A Literary Guide to Dublin: Writers in Dublin, Literary Associations and Anecdotes. London: Methuen. ISBN 978-0-413-67420-3.
Mikhail, E. H. (1979). Oscar Wilde: Interviews and Recollections. London: Palgrave Macmillan. Volume 1 ISBN 9781349039234. Volume 2 ISBN 9781349039265.
Sturgis, Matthew (2018). Oscar: A Life. London: Head of Zeus Ltd. ISBN 9781788545976.