Ortografia (grekotik,ortho: zuzena;grafia: idazketa)hizkuntza baten idazteko ikur sorta da, baita horiek nola erabili eta zuzen idazteko arauak definitzen dituen jakintza alorra ere. Euskal alfabetoa, esate baterako, hogeita zazpi letrak osatzen dute, eta euskararen ortografia letra horiek erabiliz zuzen idazteko arauek osatzen dute.
Gaur egungo euskara estandarrean edoeuskara batuan erabiltzen diren ortografia arauen abiapuntu nagusitzat,Koldo Mitxelenak 1968an idatzitako txostena (Euskaltzaindiaren0. arauan jasoa) aipatu ohi da. Urte hartan bertan,Euskaltzaindiak bere 50. urteurreneanArantzazuko Batzarra egin zuen: hor, euskaltzainek euskara batzeko lehen arau-multzoa finkatu zuten, hizkuntza idatzian erabili beharreko ortografiaz, morfologiaz, deklinabideaz eta neologismoez etaArantzazuko txostena izenarekin argitaratu zen. Halaxe, Mitxelenak aurkeztutako proiektua aurrera eraman zen.
Batzar hark eztabaida handia eragin zuen zenbait sektoretan, euskarazh letra idaztearen auzia zela eta.[1] Baina baziren erabakitzeko eta adosteko hainbat arazo: zein grafia erabili, soinuafrikatuekin (mendebaldean,eche; ekialdean,etche; zenbait egilek,etxe...), sabaikariak nola idatzi (pilla alapila,miña alamina...), nola egokitu maileguak...