Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Orodes II.a

Wikipedia, Entziklopedia askea
Orodes II.a

Bizitza
JaiotzaK.a. 70(e)ko hamarkada
HerrialdeaPartia
HeriotzaRay(en)Itzuli, K.a. 38 (22/32 urte)
Familia
AitaPraates III.a
Ezkontidea(k)Laodice of Parthia(en)Itzuli
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaPartiako arsaziar dinastia
Jarduerak
Jardueraksubiranoa

Orodes II.a,Partiar Inperioko errege bat izan zen,K.a. 57 etaK.a. 38 bitartean gobernatu zuena. Orodes,Praates III.aren seme bat zen, bere anaiaMitridates IV.a Partiakoarekin batera hil zuena.

Mitridates IV.aMediako errege bihurtua izan zen, baina laster kanporatu zuen Orodesek, etaSiriara ihes egin behar izan zuen. Handik, partiarren lurraldea inbaditu zuen, eta, erregealdi labur baten ondoren,Surenak setiatu zuen, Orodesen jenerala zena,Seleuzia Tigrisekoan. Setio luze baten ondoren, Orodesen aginduz harrapatua eta hila izan zen.

Bitartean,Marko Lizinio Krasok erromatar jenerala, partiar inperioa konkistatzeko bere saiakera hasi zuen, baina garaitua eta eraila izan zenK.a. 53an,Carrhaeko guduan, Surena partiar jeneralaren aurrean, Orodes berak,Armenia inbaditu etaTigranes II.a Handiaren seme zenArtavasdes II.a,Erromaren laguntzari uko egitera behartzen zuen bitartean. Carraseko guduan lortutako garaipenaren ondorioz, Partiar Inperioak,Eufrates ibaitik ekialderako herrialdeen leialtasuna ziurtatu zuen.K.a. 52an, partiarrek, Siria inbaditu zuten, baina arrakastarik gabe, eta Orodes II.ak Surena hil egin behar izan zuen, bere jenerala botere gehiegi hartzen ari baitzen. Bere aldetik, erregearen seme txikia zenPakorus I.a,Kasio erromatarrak garaitu zuenK.a. 51n.

Erromatar Errepublikako Bigarren Gerra Zibilean, Orodesek, lehenik,Ponpeioren aldea aukeratu zuen, eta,Julio Zesar eraila izan ondoren, bere laguntza,Marko Bruto etaKasiori eman zien.K.a. 40an, Pakorus eta honen aliatua zenKinto Labienok, Siria etaAsia Txikia eraso zituzten, lurraldea oso-osorik hartuz. Baina,Publio Ventidio Basok zuzendutako kontraeraso erromatarrak, galdutako lurraldeak berreskuratu eta Labieno eta Pakorus garaitu zien, hauek, hilak izan zirelarik. Pakorusen heriotzaren ondoren, erregeak, oinordeko bezala, bere semePraates IV.a izendatu zuen, honek, bere aita hil zuelarik.

Partiar Inperioko agintariak(k.a. 247 – k.o. 224)
§ usurpatzaile edo erregenahia
Autoritate kontrola

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Orodes_II.a&oldid=8132496"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2026 Movatter.jp