Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Orfeo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Orfeo
Greziar mitologia
Ezaugarriak
Sexuagizonezkoa
Ogibideaidazlea,poeta etamusikaria
Familia
AitaOeagrus(en)Itzuli
AmaKaliope
Ezkontidea(k)Euridize etaArgiope(en)Itzuli
Anai-arrebakLinus(en)Itzuli
Familia
ikusi

Orfeo[1] (grekoa: Ορφέυς)greziar mitologiako pertsonaia bat da. Tradizioaren arabera, bere lira jotzen zuenean, gizon-emakumeak haren inguruan biltzen ziren entzuteko eta beren arimari atsedena emateko. Hala lortu zuenEuridize ederraren maitasuna, eta hala lortu zuenZerbero beldurgarria lokarrarazteaHadesen mundura (inframundura) jaitsi zenean. Orfeo, jatorriz, traziarra zen.

EzHomerok ezHesiodok aipatzen dute, bainaPindarok (K.a. V. mendean) hari buruz dio «kantuen aita» dela.

K.a. VI. mendeaz geroztik, Antzinate klasikoko musikari eta poeta nagusietakotzat hartua izan zen; hari buruz esaten da zitara asmatu zuela eta beste bi soka erantsi zizkiola lirari: lehen, lirak zazpi soka zituen; gero, bederatzi, bederatzi musen omenez

Tradiziorik ezagunenaren arabera, OrfeoTraziako erregeEagroren etaKaliope musaren semea zen. Beste iturri batzuen arabera,Apoloren semea zen.

Orfeo

Argonauten bidaia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Traziarra bazen ere, argonautekin joan zen, eta arraunlarien erritmoa markatzen zuen. Bere musikarekin, bere lagunak babestu zituen sirenetatik, haiek kanta ederrak abesten baitzituzten nabigatzaileak erakartzeko eta jateko. Sirenen ahotsak entzun zituenean, Orfeok lira atera eta bere musika jo zuen, sirenena baino ederragoa, eta sirenen ahotsa estalarazi zuen horrela.[2][3][4]

Euridizeren mitoa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Orfeoren emazte Euridize hil egin zen, eta Orfeok, tristaturik, hain kantu tristeak abestu zituen, ezen jainkoek eta ninfek negar egin baitzuten etaHadesen erresumara, inframundura, bere maitearen bila jaisteko aholkatu baitzioten. Bere musika erabiliz, Hadesen eta Pertsefoneren bihotzak ukitu zituen, eta baimena eman zioten Euridizeri bizien mundura itzultzeko, baina baldintza batekin: Orfeok haren aurretik ibili behar zuen, eta ez zuen atzera begiratu behar eguzki-errainuek Euridize erabat argiztatu arte.

Hala egin zuen, eta atzera begiratu gabe jarraitu zuen eguzkitara atera arte. Orduan, burua jiratu zuen bere maiteari begiratzeko, baina Euridize ez zegoen arteanerabat eguzkipean, oin bat baitzuen inframunduan. Ondorioz, Euridize airean desegin zen betiko (Ovidioren kontakizuna).[5][6][7]

Orfeoren heriotza

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Iturriak ez datoz bat Orfeoren heriotza deskribatzean. Ovidioren bertsioan, TraziakoBakanteek harrika eman eta hil egin zuten. Haren burua eta liraHebro ibaira bota zituzten.Eratostenesek jasotako bertsioaren arabera,DionisokMenadeak bidali zituen hil eta txikitu zezaten. Ninfa batzuek haren zatiak hartu eta Libetros-en, Olinpo menditik gertu, lurperatu zituzten; haren lira, berriz, konstelazioen artean jarri zuenZeusek.[8][8][9][10][11][6]

Orfeo artean

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Pinturan,Albrecht Dürer,Émile Lévy etaÉmile Jean Baptiste Philippe Bin-ekOrfeoren heriotza izeneko pinturak egin zituzten. Musikan, bereziki aipagarria daClaudio MonteverdirenL'Orfeo, favola in musica opera (1607), historiako lehenengo operetako bat.Christoph Willibald Gluck-ekOrfeo eta Euridize konposatu zuen 1762an, etaJacques Offenbach-ekOrfeo infernuetan.

Latindar poesian,Virgiliok etaOvidiok aipatu zuten Orfeo beren obretan.[12]

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindiaren 82. araua: Grezia eta Erromako pertsonaia mitologikoak
  2. Cardillo, Alzira Umbelino. (2019-07-02). «Análise mitológica de “Morte do Leiteiro”, de Carlos Drummond de Andrade» Cadernos CESPUC de Pesquisa Série Ensaios (34): 15–25.  doi:10.5752/p.2358-3231.2019n34p15-25. ISSN2358-3231. (kontsulta data: 2020-04-20).
  3. Masiá González, Andrés. (1996-09-04). «Fábulas CIX y CXXIII de Higino: variantes respecto a la tradición clásica.» Epos : Revista de filología (12): 31.  doi:10.5944/epos.12.1996.9953. ISSN2255-3495. (kontsulta data: 2020-04-20).
  4. Vílchez, Mercedes. (1989-06-30). «La estructura formal de la comparación en lasArgonáuticas de Apolonio de Rodas» Emerita 57 (1): 5–35.  doi:10.3989/emerita.1989.v57.i1.576. ISSN1988-8384. (kontsulta data: 2020-04-20).
  5. Estévez Sola, Juan A.. (2017-05-31). «Nuevos fragmentos de lasMetamorfosis de Ovidio en Trento» Emerita 85 (1): 161.  doi:10.3989/emerita.2017.09.1609. ISSN1988-8384. (kontsulta data: 2020-04-20).
  6. abBieda, Esteban. (2015-11-09). «El alma tiránica de Alcibíades en el Banquete de Platón» Agora: papeles de Filosofía 35 (1)  doi:10.15304/ag.35.1.2405. ISSN2174-3347. (kontsulta data: 2020-04-20).
  7. Muñoz Tejero, Fátima María; Morère Molinero, Nuria. (2017). «Interpretación turística del Ágora Ateniense según la obra Descripción de Grecia de Pausanias» Pasos. Revista de Turismo y Patrimonio Cultural 15 (4): 959–978.  doi:10.25145/j.pasos.2017.15.065. ISSN1695-7121. (kontsulta data: 2020-04-20).
  8. abPejenaute Rubio, Francisco. (1998-01-01). «Vsque in exitium dulces. Las Sirenas: las metamorfosis de una metamorfosis» Helmántica 49 (150): 415–434.  doi:10.36576/summa.3550. (kontsulta data: 2020-04-20).
  9. Pereira, Paulo Cesar R.. (2006-12-01). «REVIVENDO ERATÓSTENES» Revista Latino-Americana de Educação em Astronomia (3): 19–38.  doi:10.37156/relea/2006.03.019. ISSN1806-7573. (kontsulta data: 2020-04-20).
  10. Pausanias.. (1977-1980). Description of Greece. Harvard University Press ISBN0-674-99104-4. PMC642230490. (kontsulta data: 2020-04-20).
  11. «PRAEFATIO» De astronomia (DE GRUYTER) ISBN978-3-11-095121-9. (kontsulta data: 2020-04-20).
  12. Carter, Tim. (2017-07-05). «Singing Orfeo: on the performers of Monteverdi’s first opera» Studies in Seventeenth-Century Opera (Routledge): 3–46. ISBN978-1-315-08761-0. (kontsulta data: 2020-04-20).

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Orfeo&oldid=10403016"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp