Orenburg[1] (errusieraz:Оренбург), 1938-1957 bitarteanTxkalov (errusieraz:Чкалов) deitua,Errusiako hiria da, herrialdearen mendebaldean dagoenOrenburg oblastaren hiriburua.Ural etaSakmara ibaien bilgunean dago[2].2010ean 548.331 biztanle zituen[3].
Orenburg Errusiako hegoaldean dago,Moskutik 1.468 km inguru hego-ekialderantz. Kontinentearteko hiria da; Europako eta Asiako lurrak ditu,Ural ibaiaren ertz bien gainean eraikita dagoenez: hiriaren zati handiena Europako partean dago, ibaiaren iparraldeko ertzean, baina auzo bat ibaiaz haraindi dago, Asian.
Errusiar Inperioa 1734. urtean hasi zen gotorleku-hiri bat eraikitzeko asmotan, hegoaldeko Uralen lurraldean,Orenburg izena ipinita. Hasieran, kolonia bat egin zuten Ural etaOr ibaiek bat egiten duten lekuan ("Or-ko gotorlekua" da izenaren jatorrizko esanahia); 1739. urtean izena aldatu zioten, etaOrsk izan zen izen berria. BesteOrenburg bat egiteko ahaleginak kale egin zuen 1741. urtean, eta gaur egungoaren aurrekaria 1743. urtean kokatu zuten oraingo lekuan, aurrerakada militarrerako kokagune garrantzitsu bihurtuz aurrerantzean.
Hiria Orenburg-ko kosakoen gunea izan zen; gerora, Erdialdeko Asia Errusiar Inperioaren menpe geratu zenean, merkataritza- eta garraio-gune nagusi bihurtu zen Orenburg, batez ere trenbide-sarearen ibilbideak bertan lotunea zuelako,Erdialdeko Asiako etaSiberiako bidean.
1938-1957 urte bitartean hiriaren izena Txkalov izan zen,Valeri Txkalov proba-pilotuaren omenez.
Datu klimatikoak (Orenburg) |
---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
---|
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 4.7 | 5.8 | 18.9 | 31.3 | 36.5 | 39.8 | 41.6 | 40.9 | 38.0 | 27.0 | 19.2 | 8.1 | 41.6 |
---|
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | −8.0 | −7.2 | −0.8 | 12.8 | 22.1 | 27.5 | 29.0 | 27.4 | 20.9 | 11.2 | 0.3 | −5.9 | 10.78 |
---|
Batez besteko tenperatura (ºC) | −11.8 | −11.5 | −5.2 | 6.9 | 15.2 | 20.6 | 22.3 | 20.3 | 14.0 | 5.9 | −3.2 | −9.5 | 5.3 |
---|
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | −15.5 | −15.7 | −9.3 | 1.7 | 8.5 | 13.8 | 15.6 | 13.6 | 7.9 | 1.6 | −6.1 | −13.1 | 0.3 |
---|
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | −43.2 | −40.1 | −36.8 | −26.0 | −5.7 | −0.7 | 4.9 | −0.9 | −5.3 | −19.8 | −35.7 | −39.2 | −43.2 |
---|
Pilatutakoprezipitazioa (mm) | 29 | 22 | 25 | 28 | 30 | 36 | 41 | 29 | 26 | 34 | 33 | 31 | 364 |
---|
Iturria: Pogoda.ru.net[4] |