| Ordiziako enparantza nagusia | |
|---|---|
| Kokapena | |
| Herrialdea | |
| Probintzia | |
| Udalerria | Ordizia |
| Koordenatuak | 43°03′14″N2°10′46″W / 43.05398°N 2.17951°W /43.05398; -2.17951 |
![]() | |
| Arkitektura | |
Ordiziako enparantza nagusiaGipuzkoakoGoierri eskualdekoOrdizia udalerriaren enparantza edo plaza nagusia da. Hain zuzen ere,Ordiziako Alde Zaharrean kokatua dago.
Udalerri honetako alde zaharraren bihotzean kokatzen da, udaletxearekin parez-pare. Bertanasteazkenero merkatua edo azoka ospetsua ospatu ohi da, beharbada,Gipuzkoa osoko kale merkaturik garrantzitsuena dena, bertako salneurriak Gipuzkoa osoko nekazal eta barazki produktuen salneurrien eredutzat hartu izan ohi direlarik.
Mendez mende, gutxienez1512. urtetik aurrera, merkatua enparantza honetan eta bere inguruko eremuan ospatu ohi izan zen.
Aurrez, udaletxe parean asteroko azoka egiten zen eremu irekia egon arren, 1859an Lazka8nar Balda jauregia sure batean kiskaldua izatean aurreko eremua zabaldu eta plazak gaur gaur egun duen azalera izatera pasatu zen.
Halere,1925ekoekainaren 11n Francisco Gurrutxagaren proiektuari jarraikiz, gaur egungo berehormigoizko egitura eta teilatua gehitu zitzaizkion.
Enparantza honen inguruan hainbat eraikin nabarmen daude:Abaria jauregia,Sujetoenea,Gazteluzar jauregia etaOrdiziako udaletxea.