| Orde Wingate | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Nainital, 1903kootsailaren 26a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Manipur Erresuma, 1944komartxoaren 24a (41 urte) |
| Hobiratze lekua | Arlingtongo Hilerri Nazionala |
| Heriotza modua | istripuzko heriotza |
| Familia | |
| Aita | George Wingate |
| Ama | Mary Ethel Stanley Orde-Browne |
| Ezkontidea(k) | ezezaguna (1935ekourtarrilaren 24a - 1944komartxoaren 24a) Lorna Elizabeth Margaret Paterson(en) |
| Seme-alabak | ikusi |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Royal Military Academy, Woolwich(en) School of Oriental and African Studies, University of London(en) Charterhouse eskola |
| Hizkuntzak | ingelesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | army officer(en) |
| Jasotako sariak | |
| Zerbitzu militarra | |
| Adar militarra | Britainia Handiko Armada |
| Gradua | maior jeneral |
| Parte hartutako gatazkak | Bigarren Mundu Gerra |
Orde Orde Wingate (Nainital,Britainiar Raj,1903kootsailaren 26a –Bishnupur,1944komartxoaren 24a) britainiar militarra izan zen.
Indian jaio zen, baina haurtzaro gehiena Ingalaterran igaro zuen, eta 1921ean Woolwicheko Artilleriako Errege Akademia Militarrean sartu zen. Londreseko Ekialdeko Hizkuntzen Eskolan arabiera ikasi zuen eta 1928anSudanera bidali zuten.Etiopiako mugan patruilak zuzendu zituen esklaboen eta bolien merkataritza eragozteko. 1933an,Royal Geographical Societyk finantzatutako espedizio bat egin zuen Libiara,Kanbises II.a enperadore persiarraren armada galdua aurkitzeko.
1933an Ingalaterrara itzuli zen eta bertan egon zen 1936ra arte. Urte horretan, inteligentziako ofizial gisa bidali zutenPalestinako Britainiar Mandatura. Kristau sionista bihurtu zen eta estatu judu baten sorrera betebehar erlijiosotzat hartu zuen. Britainiarrez eta juduez osatutako gaueko eskuaira bereziak sortu zituen, gerrilla arabiarrei aurre egiteko, askotan metodo basatien eta torturen bidez.
Bigarren Mundu Gerran Etiopian italiarrei aurre egitekoGideon Indarra sortu zuen. 1941eko maiatzean,Haile Selassie enperadorearekin batera joan zenAddis Abebara garaipenezko itzuleran.

1942an koronel mailara igo eta Birmaniara bidali zuten.Chindits izeneko gerrillak antolatu zituen oihanean sartzeko eta japoniarrei erasotzeko. 1944ko martxoan hegazkin-istripu batean hil zen.