Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Orbaibar

Koordenatuak:42°36′36″N1°35′50″W / 42.60990336°N 1.59721291°W /42.60990336; -1.59721291
Wikipedia, Entziklopedia askea
Orbaibar
 Nafarroa Garaia,Euskal Herria
Leotz, atzealdeanHiga etaAlaitz mendilerroa
Orbaibar bandera
Bandera

Orbaibar armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Erriberri
EskualdeaErdialdea
Administrazioa
Entitateaibar
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
BarrutiaTafalla
Izen ofiziala Valdorba
Posta kodeak
 
  • 31394
  • 31395
  • 31396
Ibartarraorbaibartar
Geografia
Koordenatuak42°36′36″N1°35′50″W / 42.60990336°N 1.59721291°W /42.60990336; -1.59721291
Azalera206,60 km²
Garaiera430-1166 metro
Distantzia26,2 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria2.144 (2021:  11)
Dentsitatea10,38 biztanle/km²
Euskara
Eremuaeremu mistoa
Euskaldunak[1][2]% 9,99 (2018: %3,41)

Orbaibar[3][a] (izarbeibarreraz:Orbaibarra)[b]Euskal Herriko udalerri zaharra eta ibar bat da,Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta.Erriberriko merindadean etaErdialdea eskualdean dago,Iruñea hiriburutik 26,2 kilometrora. Altuera 430 eta 1166 metro artekoa da, eta 206,60 km²-ko azalera hartzen du. 2.144 biztanle zituen 2021. urtean. biztanle zituen.

Erdialdea eskualdeko iparraldeko zatia hartzen du etaIruñea etaTafalla arteko korridore natural bat eratzen du. Eskualdeko gainerako eremutan ez bezala,Nafarroako Mendialdeko antolaketa-egitura berezkoagoa du, lurralde osoan sakabanatutako herri txikiekin, baina, aldi berean, tamaina ertaineko herriak ditu, hala nolaBarasoain edoPuiu. Pasabide batean egoteak ez du eragotziErdi Aroko kultura-ondarea kontserbatzea, hala nolaKatalain,Arrazubi edoEtxano baselizak, guztiak ere estiloerromanikokoak.

Bertako biztanleakorbaibartarrak dira. IbarburuaKatalain herri hustua da, gaur egunGarinoain udalerrian.

Izena

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Orbaibar edo Orbaibarra beste hizkuntza batzuetan ere ezagutzen da, hala nola:

Gainera, toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[4]

  • Valle de Orba (1084)
  • Orbaiuar (1178)
  • Oyvar Orbe (1197)
  • Val d'Orba (1268)
  • Baldorba (1349)
  • Val d'Orba (1366)
  • Baldorba (1534)
  • Baldorba (1614)
  • Valle de Orba (1638)
  • Valdorba (1800)
  • Orba (1802)
  • Valdorva (1829)
  • Orbaibarra (1990)
  • Orbaibar (2007)

Etimologia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Izen guztiak jatorri berekoak dira:Orba.Euskaraz edoerromantzez, ibar honen izenaOrba izenaz eta "haran" eraikuntzaz osatzen da (euskarazibar bezala, atzizki moduan, etaerromantzezVal edoValle eran, aurrizki edo hitz bereizi gisa).[5]

Kontuan izan behar da,euskaraz,Baldorba forma (erromantze-bertsioa ortografia-arauetara egokitzea) ez dela harritzekoa, nahiz eta haren erabilera ez dagoen aitortua, etaEuskaltzaindiak toponimo ofiziala finkatu aurrekoXX. mendeko testuetara mugatzen dela.

Autore batzuek beste herri batzuekin, hala nolaOrbaizeta,Orbara edoOrbaitz herriekin, duten harremana adierazten dute, jatorri eta esanahi ezezaguneko sustrai komun bat partekatzen dutelarik.[6]

Beste autore batzuekOru edoUru bezalako lehen idatzitakoeuskal hitza aipatzen dute, dokumentuen arabera, "orube" esan nahi duena, etaArüe,Orube edoOruezabal bezalako izen anitzetan agertzen da.Koldo Mitxelenak posible ikusten du oinarri horiOrbe,Orbegozo,Oieregi edoOrueta izenek osatutakoetan.[7]

Azkenik, aipatu behar daValentziar HerrialdeanOrba izeneko udalerri bat dagoela, ibarra honen berdin-berdina. Kasu hau, Orbaibarren berdina izan daitekeena edo izan ez daitekeena,Ur-Obia adierazpenarabieratik dator, zeinaren esanahia "ura menditik isurtzen den tokia" baita. Orbaibarren kasuan, zentzua izan lezake, eremu horiIruñeko Erresuma etabanukasitarmusulmanen arteko muga izan baitzen urte askoan, eta inguru horretan erreka eta ibai ugari jaiotzen baitira,Zidakos edoLeotz kasu.

Ezaugarriak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Armarria

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Orbaibarreko armarriak honako blasoi hau du:[8]

«Hondo hori batez eta aurrean zuhaitz berde batez osatuta dago.»

Bandera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Orbaibarreko banderak Orbaibarreko armarria dauka hondo gorri baten gainean.

Geografia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

OrbaibarNafarroako Erdialdea eremu geografikoan dago,Erdialdea eskualdean.

Mugakideak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
IzarbeibarElortzibarIbargoiti
NoveneraBizkaia
Mendebaldea
 Orbaibar  
Ekialdea
TafallaldeaOibar

Ingurune naturala eta kokapena

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Ibarra,Nafarroa erdialdean kokatzen da,Erriberriko merindadearen iparreko muturrean etaErriberriko merindadeaZangozako etaIruñeko merindadeekin batzen den tokian.

Oro har, ur gutxi dago, eta oso errekasto gutxik zeharkatzen dute. Ibar historiko-administratiboa ez dator bat haran geografiko batekin. Erliebearen morfologia higadurak biribildutako mendien nahasketa bat da, altuera apalekoa, eta muino txikien arteko laborantza-eremuena. Ekialdeko eta iparraldeko zatiak dira menditsuenak. Aitzitik, laborantza-lur gehienak hegomendebaldean daude.

Klima eta landaredia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Klimaren ezaugarri mediterraneoak bai batez besteko tenperaturan (12,5 gradu) bai batez besteko prezipitazioetan (600-900 mm batez beste) ikusten dira. Aldaketa termikoa handia da, eta 20 gradurainoko aldea egon daitekeudaberriko etaudazkeneko egun askotan.Udan bi hilabete idor izaten dira,uztaila etaabuztua. Urteroko egun euritsuak 80 eta 100 bitartean dira.

Gizakiaren eragina dela eta, jatorrizko basoen azalera asko gutxitu da, eta mantendu den guneetan ameztiak nabarmentzen dira. Horrez gain,XIX. mendetik aurrera egindako birlandaketen ondorioz,Austriatik ekarritako pinu lariziarren (Pinus nigra) eta beltzen 351 hektarea daude.

Estazio meteorologikoa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Barasoain udalerrian dagoen, itsasoaren mailatik 524 metrora,Nafarroako Gobernuak1975ean jarritako estazio meteorologikoa dago.[9]


   Datu klimatikoak (Barasoain, 1975-2020)    
 Hila  Urt  Ots  Mar  Api  Mai  Eka  Uzt  Abu  Ira  Urr  Aza  Abe  Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C)20.022.027.029.036.040.042.041.037.031.025.018.042.0
Batez besteko tenperatura maximoa (°C)9.210.914.316.120.625.328.428.723.818.612.69.518.2
Batez besteko tenperatura (ºC)5.46.49.110.714.718.821.421.817.913.88.65.712.9
Batez besteko tenperatura minimoa (°C)1.61.93.95.38.712.214.415.012.08.94.62.07.5
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C)-7.5-9.0-10.0-3.00.02.07.07.02.0-3.0-7.0-11.0-11.0
Batez bestekoprezipitazioa (mm)44.234.641.866.655.142.625.328.843.954.359.951.7548.8
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm)46.022.044.040.042.038.539.086.095.044.053.040.095.0
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm)10.59.08.010.710.56.45.14.95.49.811.410.9102.5
Elur egunak (≥ 1 mm)0.91.10.90.30.00.00.00.00.00.00.21.24.7
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[10]

----

Banaketa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Orbaibarrak 7udalerri ditu:

Halaber, ibarrean 7kontzeju ditu:

Gainera, beste 11leku batzuk ere badaude, hala nola:

Bestalde, 2etxalde daude ibarrean:

Azkenik, lurraldean 16herri hustu daude:


Map
Orbaibar ibarreko herriak

Historia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Karlos Bianako Printzea

Erriberriko merindadeko ibar hau administrazio-unitate bat izan zenXIX. mendera arte. Izena ekialdeko mugan dauden Orba mendietatik datorkio. Kondairak gorabehera, esan daitekemusulmanek ez zutela beren lurraldea erabiliIruñerriranzko inbasioen ohiko bide gisa, zeren eta, karraskoz eta artez osatutako baso mediterraneo trinkoak nabarmen zailtzen baitzuen igarotzea.Gergako gaztelua,Untzuetik gertu dagoena,Goi Erdi Aroan ibar osoa hartu zuen edukitzaren egoitza izan zitekeen.

1216. urtean LupoIruñeko katedraleko priorrak, AntsoIratxeko monasterioko abaderekinLukingo etaUrbiolako elizekin etaOibarreko Andre Maria monasterioarekin trukatzen du.Untzue,Orizin,Etxague,Mendibil,Oloritz,Bariain,Leotz,Olleta,Munarrizketa,Amatriain,Arrazubi etaEristain herriei,1264an,Tibalt II.a NafarroakoakBarasoaini eman zion gizahilketa kasualen askatasun-pribilegio bera eman zien.

Nafarroako Gerra Zibilean, batez ereagaramondarren alde egin zuen.Karlos Bianako Printzeak arpilatu zuen1451 eta1452 artean.1468anLeonor I.a Nafarroakoak grazia egin zion Orbaibarrari, 13 libera eta 10 soldatako kuartel bakoitzean, eta lehen ordaintzen zituen 97 libera eta 10 soldatetatik jaitsi beharko lirateke, eta kuartel bakoitza 84 liberara murriztu betiko. Ibarrak Karlos arpilatu ondoren jasandako heriotza eta zorigaitzengatik gertatu zen hori, eta printzea bere jendearekin egon zelako haranean bertan, eta bertako biztanleen abereak eta zituztenak suntsitu zituztelako, eta, horregatik, bost leku jenderik gabe geratu zirelako eta haranak gerra aurretik zituen 153 bizilagunetatik 91 besterik ez zirelako existitzen.[11]

1431 baino lehen, laukorredutan banatuta zegoen:Barasoaingoa (Barasoain etaGarinoain),Basondokoa (Untzue,Etxague,Bariain,Orizin,Oloritz,Soltxaga,Eristain etaMendibil),Leozko (Leotz,Uzkita,Hiriberri,Olleta,Artariain,Iratxeta,Orisoain etaSantsomain) etaPuiukoa (Amatriain,Makirriain,Bezkitz,Benegorri,Santsoain etaPuiu). Ibarreko errege ordezkaria azpimerinoa zen, eta,Joan II.aren kontzesioz, bertakoa izan behar zuen. Ibarreko gobernua azpimerinoa buru zuen batzar batek zuzentzen zuen,Katalaingo baselizan biltzen zena eta toki bakoitza bere erregidore batek ordezkatzen zuena.

Map
Orbaibar ibarreko korreduak eta gaur egungo udalerriak(klikatu ikusteko)

Ibarrakagaramondar kausarekiko zuen leialtasunak gaztelu eta etxe gotortuen suntsipen ugari eragin zituen1516an,Cisneros kardinala Gaztelako erregeordearen aginduz.Nafarroako konkista burutu ondoren,Fernando Katolikoak 16 urtez kuartelik eta aletxorik gabe geratzeko pribilegioa eman zien Orbaibarrako biztanleei. Hala ere, bakea berrezarrita, harana neurriz kanpo hazi zenXVI. mendearen lehen erdian. Lurraren pobreziak eta gainpopulazioak erreserba demografiko bihurtu zutenErdi Aro osoan, etaXVI. mendetik gaur egun arte etorkin askok jarraitu zuten bertatik irteten.

1639an lau diputatu aukeratu ziren, bat korredu bakoitzeko, ibarra azpimerinoarekin batera goberna zezaten. Organismo berriakXIX. mendera arte iraun zuen,1645 eta1657 bitartean izan ezik, garai horretan diputatu bakarra aukeratu baitzen ibar osoaren ordezkari gisa.1665eanBarasoainek hiribildu titulua lortu zuen arren, ez zen haranetik erabat banandu. Zatikatze orokorra1846an gertatu zen, eta sei udalerri sortu ziren:Barasoaingo KorreduakBarasoain etaGarinoain sortu zituen;Leozkoak udalerri bat osatu zuen bere lurraldearekin etaBasondoko etaPuiuko hainbat herriekin (Orisoain izan ezik, bere kontura bat osatu baitzuen).Untzue (Basondokoa),Puiu (Puiukoa) etaSantsoain (Puiukoa) bertze hiru udalerriak osatu zituzten.1852anLeotz udalerrikoBasondoko Korreduko herriak independitzatu egin ziren eta zazpigarren udalerri bat osatu zuten:Oloritz. Azken urte hauetako landa-exodoaren ondorioz,Santsoain desagertu egin da, etaLeozko zati bihurtu da.[12]

1810ekoabenduan,Iberiar Penintsulako gerrapean, 1500 infante eta hirurehun oinezko zutabe frantziar bat Orbaibarretik igaro zen,Irunberrirantz, han zegoenFrantzisko Espotz Mina gerrillariak ustekabean harrapatzeko asmoz.

Demografia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

2.144 biztanle zituen 2021. urtean. biztanle zituen Orbaibarrak.

1842185718601877188718971900191019201930194019501960197019811991200120112021
4521632465546037612860106163601759185899556052494874402936283650386342094165

Ekonomia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Garraioa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Nafarroako Hiriarteko Garraioa sareko322329330331 eta332 lineak zerbitzua ematen diote ibar honi.


 Nafarroako Hiriarteko Garraioa
 Zerbitzua  Hasiera  Ibilbidea  Amaiera ⁠
322IruñeaNoainTebasArrizabalagaUntzueMendibilBarasoainGarinoainPuiuTafalla
329TafallaBarasoainEristainSoltxagaOloritzOrizinEtxague
330TafallaPuiuSantsoainMakirriainOlleta
331TafallaBarasoainOrisoainArtariainMunarrizketaIratxetaLeotzUzkita
332TafallaBarasoainSantsomainBenegorriBezkitzAmatriain

Autobus zerbitzuak lan egin dezan,329330331 eta332 lineak eskariaren araberako lineak baita, bidaia aurreko eguneko 19:00ak baino lehen erreserbatu behar da.

Kultura

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Euskara

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Ikus, gainera: «izarbeibarrera»

Luis Luziano Bonapartek,1869an,Barasoain,Oloritz,Orisoain etaUntzue udalerriakizarbeibarrera euskalkian sailkatu ziren. Besteak atzerakada-eremuan ziren, non euskarak hain atzerakada handia izan duen, non bertako hiztunik apenas geratzen den.[13]

Koldo Zuazok,2010ean, Orbaibar ibarraren herriak ez-euskal-eremuan sailkatu ziren.[14]

Ibar honetan hitz egiten deneuskarak bere berezitasunak ditu. Horregatik sailkatzen daizarbeibarrera azpieuskalkian.Euskara batuaren itzalean alfabetatutako hainbateuskaldun baden arren, Orbaibarreko mintzaira zaharrak hiztun gaberik dakite.

Nafarroako Gobernuak onartutakoEuskararen Foru Legearen arabera, Orbaibar eremu ez-euskalduneko inarra da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarragaztelania da.2010eko erroldaren arabera, herritarren %6,58k zekieneuskaraz hitz egiten eta2018koan % 9,99k.

2008anNafarroako Ezker Batuak etaNafarroa BaikEuskararen Foru Legea aldatu eta gune mistoan udalerri gehiago sartzeko (horien artean ibarreko udalerri guztiak) proposamena aurkeztu zutenNafarroako Parlamentuan.Nafar Herriaren Batasuna ez beste talde guztien baiezko botoarekin proposamena aurrera aterako zela zirudienean,Nafarroako Alderdi Sozialistaren ustegabeko jarrera aldaketak, atzera bota zuen gune mistoaren hedapena.

2017koekainaren 22anNafarroako ParlamentuakGarinoain,Leotz,Puiu etaUntzue udalerriakeremu mistora pasatzea erabaki zuen, beste 39 udalekin batean.

Abestiak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Oi Baldorba! abesti ezaguna,Juan Antonio Urbeltzek sortua etaBenito Lertxundik kantatua. Hauek dira abestiaren lehenengo hitzak:[15]

«Ezkil gabeko elizen

eremu emankorra,
giza murzuriko
zure ardientzat.

Oi Baldorba! Oi Baldorba!
Eguzki eta haize idor;
mahats-ardo ibai,
galburuarena.

»

Jaiak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Ondasun nabarmenak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
BezkizkoSan Andres eliza
EtxanokoSan Petri baseliza
Iratxetako garaiaren barnealdea
Katalaingo Kristo Santuaren baseliza
UzkitakoSan Klemente eliza

Orbaibartar ospetsuak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Irudiak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Oharrak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. /orβ̞á.iβ̞àɾ/ ahoskatua(laguntza)
    Azentua: zorrotza bigarren eta kamutsa azken silaban
  2. /orβ̞á.iβ̞arà/ ahoskatua(laguntza)
    Azentua: zorrotza bigarren eta kamutsa azken silaban

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 50-55 or..
  3. Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia..
  4. «Orbaibar - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2021-08-30).
  5. «ORBA - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (kontsulta data: 2022-06-05).
  6. Euskaltzaindia.Orbaizeta
  7. «ORU, URU, ORUBE - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (kontsulta data: 2022-06-05).
  8. Otazu Ripa, Jesús Lorenzo. (D.L. 1990). Heraldica municipal, merindad de Olite. Diputación Foral de Navarra, Dirección de Turismo, Bibliotecas y Cultura Popular ISBN84-235-0276-7. PMC911388951. (kontsulta data: 2021-08-31).
  9. Meteo Navarra. «Estazioko datuak - Barasoain» meteoeu.navarra.es (kontsulta data: 2021-09-01).
  10. Barasoaingo estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (kontsulta data: 2020-08-24).
  11. Nafarroako Entziklopedia Handia | ORBAIBAR. (kontsulta data: 2022-06-06).
  12. (Ingelesez)«ORBAIBAR - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (kontsulta data: 2022-06-06).
  13. Luis Luziano Bonaparte.Carte des Sept Provinces Basques, montrant la delimitation actuelle de l´euscara, et ses divisions en dialectes, sous-dialectes et varietés,1863.
  14. Koldo Zuazo.El euskera y sus dialectos. Alberdania, 2010.
  15. Lehengo zatia besterik ez dugu aipatuko, Urbeltzek sorturiko hitzak oraindikegile eskubideen pean daudelako

Ikus, gainera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola

Udalerriak
Kontzejuak
Lekuak
Etxaldeak
Herri hustuak
 Nafarroako Foru Erkidegoa Nafarroa Garaiko eskualde tradizionalak
Mendialdea
Kantaurialdea
Iruñerria
Pirinioak
Pirinioaldea
Erdialdea
Erdialdea
Lizarrerria
Erribera
Lizarrerriko Erribera
Tuterako Erribera
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Orbaibar&oldid=10498663"(e)tik eskuratuta
Kategoria:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2026 Movatter.jp