Oratorioamusika klasikoko genero liriko-dramatikoa da, gai erlijiosokoa,Biblian edoliturgia-testuetan oinarritutakoa eta bakarlari edoabesbatza batekorkestra batekin interpretaturikoa eta irudikapen eszenikorik gabea.
Erroman sortu zen 1600. urte inguruan,San Filipe Neriren Oratorio edo otoiztegian; hortatik datorkio izena.CavalierirenLa rappresentaziones di anima e di corpo hartzen da lehen oratoriotzat. XVII. mendean oratorioak garrantzi handia izan zuen, eta antzeztu egiten zen. Geroago, testuaren kontakizunera mugatu zen, musika tresnez lagundurik. Abesbatzak garrantzi berezia izaten zuen. Egile nagusiak izan ziren, besteak beste:Carissimi,A. Scarlatti,Schütz,Haendel (Mesias da oratorio ezagunena),Haydn,Spohr,Beethoven,Mendelssohn etaElgar. Badira gai erlijiosoa ez duten oratorioak ere; gai espirituala izaten dute, hala ere. Halakoak dira HaendelenSemele,TippettenA Child of Our Time etaStravinskirenOedipus Rex.