Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Oona O'Neill

Wikipedia, Entziklopedia askea
Oona O'Neill

Bizitza
JaiotzaWarwick Parish(en)Itzuli1925ekomaiatzaren 14a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak 1954)
 Erresuma Batua (1954 -
BizilekuaBeverly Hills
Manoir de Ban
New York
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaCorsier-sur-Vevey1991koirailaren 27a (66 urte)
Hobiratze lekuaCorsier-sur-Vevey
Heriotza moduaberezko heriotza:pankreako minbizia
Familia
AitaEugene O'Neill
AmaAgnes Boulton
Ezkontidea(k)Charlie Chaplin (1943koekainaren 16a -  1977koabenduaren 25a)
Seme-alabak
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaBrearley School(en)Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea

IMDB: nm0152253Allmovie: p259164IBDB: 85458
Find a Grave: 4177Edit the value on Wikidata

Oona O'Neill, Lady Oona Chaplin izenez ere ezaguna, (Warwick,1925ekomaiatzaren 14a -Corsier-sur-Vevey,1991koirailaren 27a)Charles Chaplin britainiar aktore, zinema zuzendari eta ekoizlearen emazte eta alarguna izan zen.

Biografia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Oona etaChaplin1965ean

Oona O'NeillWarwicken jaio zenBermudatan,1925ekomaiatzaren 14an. AitaNobel etaPulitzer sariak irabazi zituenEugene O'Neill dramaturgoa izan zen eta ama, berriz, Agnes Boulton idazlea. BikoteaBermudatan egon zen bitartean jaio zen, baina 2 urte besterik ez zituen aitak familia utzi eta Carlotta Monterey artistarekin ezkondu zenean.

Film bat egiten ari zenean ezagutu zuenChaplin. 53 urte zituen honek eta 17 besterik ez Oonak, baina,Eugene O'Neillen disgusturako,1943ko ekainean bikotea ezkondu egin zen eta 35 urtez iraungo zuen harremanak. Aita1953an hil zen eta zion sekula hitzik zuzendu alabari, baina horrela baloratu zuen Chaplinek bere laugarren emaztea zen Oona:

«Emakume hau izan da nire salbazioa eta egunero bizitzeko plazerra eman dit[1]»

Senarrarekin batera joan zenSuitzara,1952ko iraileanLimelight estreinatu zutenean, komunista izatea leporatu baitziotenChaplini.

8 seme-alaba izan zituzten:Geraldine, Michael, Josephine, Victoria, Eugene Anthony, Jane, Annette eta Christopher.

1977ko eguberritan, senarra hil zitzaion 88 urte zituenean, eta OonaNew Yorkera itzuli zen. Alargunak 52 urte zituen eta aberats eta ospetsu zen.David Bowieren ondoan egon zen, baina, aita eta anaia bezalaxe, alkoholak hartu zuen.New Yorkeko atikoan ematen zuen festa batean, jendaurretik ezkutatu egin zen. Lagun bat joan zitzaion logelara eta ilunpetan zegoela ikusi zuen. Horrelaxe esan zion:

«Horrelaxe egongo da Charlie orain...[2]»

Hala ere, berehala itzuli zen Corsier-sur-Veveyra eta hantxe hil zuenpankreako minbiziak1991koirailaren 27an.

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz)http://elpais.com/diario/1991/09/28/cultura/686008805_850215.html
  2. (Gaztelaniaz)http://www.abc.es/estilo/gente/20140906/abci-salinger-rosa-belmonte-201409051936.html
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:Oona O'NeillAldatu lotura Wikidatan
Autoritate kontrola
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Oona_O%27Neill&oldid=6744240"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp