Onddo purpura | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | ||||||||||||||||||||||||||||
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Filuma | Basidiomycota | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Boletales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Boletaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Boletus | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Boletus purpureus Pers., 1825 | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Onddo purpura (Boletus purpureus)Boletaceae familiakoonddoa da.[1] Toxikotasun maila aztertzen jarraitzen duten arren, urdail hesteetako hainbat arazoren susmagarria da, eta, beraz, ez da kontsumitu behar.
Kapela: 5 eta 20 cm bitarteko diametrokoa. Haragitsua, solidoa, hasieran erdiesferikoa ondoren oso ganbila, geroago zabaldu egiten da. Orban gorri-odol-beltzaxka kolorekoekin, ukitzean urdindu egiten da, zikin itxura ematen dio honek. Azala, zetaduna eta belusduna. Ertza hasieran beherantz okertua eta gero zabaldu egiten da, batzuetan lobuluekin.
Tutuak: Luzeak, libreak edo oinean biribilduak. Hori-urre kolorekoak eta gero hori-oliba antzeko kolorekoak, ukitzean urdin bihurtzen dira.
Tutu libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.
Poroak: Txikiak, biribilduak edo angelutsuak. Gorri-odol ilun kolorekoak. Ukitzean urdin kolorea hartzen dute.
Hanka: 8 eta 18 cm bitarteko garaierakoa eta 2 eta 5 cm bitarteko diametrokoa. Gehienetan lodia eta erraboilduna, batzuetan zilindrikoa bakarrik. Gainazal osoa koloreztatzen duen erretikulu oso fin gorri batez estalia.
Haragia: Hori-lehoi kolorekoa, ebakitzean berehala urdintzen da eta handik ordu batzuetara gorri-purpura ilun kolorekoa bihurtzen da. Lodia, solidoa, fruta usainarekin, garratza eta fuertea, zapore gozoarekin.[2]
Etimologia:Boletus terminoaren etimologia eztabaidagarria da.Purpureus epitetoa latinetik dator, purpura, esan nahi duen "purpureus" hitzetik. Kapelaren eta poroen koloreagatik.
Ez da jangarria.[3]
Poro gorriak dituzten besteBoletus batzuekin nahas daiteke, hala nola:Boletus rhodopurpureus,Boletus xanthopurpureus,Boletus xanthocyaneus,Boletus satanas.
Uztailetik urrira. Hainbat basoetan, hariztietan eta pagadietan batez ere.
Ekialdeko Kanada eta Ameriketako Estatu Batuak, Mendebaldeko Europa.