Omar Khayam[1] (persieraz:عمر خیام,/ˈoːmɒːɾ xæjˈjɒːm/;Nixapur,1048komaiatzaren 18a[2] –ib.,1131koabenduaren 4a),persiarmatematikari,filosofo,astronomo,mediku etapoeta izan zen.Mekanika,geografia etamusikari buruzko tratatuak idatzi zituen[3].Mendebaldean, batez ere,Rubaiyat (bere poemen bilduma) idazteagatik da ezaguna.
Gaztea zela,Samarkandara joan zen ikastera, eta handikBukharara; bertanErdi Aroko matematikari eta astronomo nagusienetariko bat bilakatu zen. Garrantzi handiko aljebrako saiakera bat idatzi zuen, garaiko hoberena;hiperbole etazirkuluen arteko ebaketa erabiliz, ekuazio kubikoak ebazten zituen[4].
Malik Shah sultanak Persiako egutegia aldatzeko behar ziren astronomia ikerketak egin zitzan deitu zuen.Isfahan hirian astronomia behategi bat eraiki zuen, beste zenbait astronomorekin batera.Nixapurera itzulirik, legeak, filosofia, historia, matematika, medikuntza eta astronomia irakasten jardun zuen. Iturri askoren arabera,Avizenaren filosofia irakatsi zuen jaioterrian. Prosazko lanetatik, ordea, oso gutxi iritsi dira gaur arte.
XIX. mendeanFrancis Scott FitzgeraldekRubaiyat poemak itzuli zituenean (itzulpen egokitua) ezagutu zen Europan haren poesia, bizi zelarik ere, ez baitzegoen oso zabaldua, agintarien beldurrez.