Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Olondain

Koordenatuak:42°42′45″N1°45′45″W / 42.71262293°N 1.76245363°W /42.71262293; -1.76245363
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ez nahasi SarasibarrekoOlandain herri hustuarekin, Esteribarran.
Olondain
 Nafarroa GaraiaEuskal Herria
San Nikolas eliza zaharra (gaur egun baseliza)
  
Map
Kokapena
Herrialdea Nafarroa Garaia
EskualdeaIzarbeibar-Novenera
UdalerriaUterga
Administrazioa
Motaherri hustu
Izen ofizialaOlondain
Posta kodea31133
Herritarraolondaindar
Geografia
Koordenatuak42°42′45″N1°45′45″W / 42.71262293°N 1.76245363°W /42.71262293; -1.76245363
Garaiera493 metro
Distantzia16,4 km (Iruñetik)

Olondain[1][a]IzarbeibarrakoUterga udalerrikoherri hustu bat da,Euskal HerrikoNafarroa Garaia lurraldean kokatuta,Izarbeibar-Novenera eskualdean.

XVII. mendearen hasierara arte,Izarbeibarko kontzejuetako bat izan zen,Utergarekin batera, etaUterga-Olondain izena hartu zuen. Orduan, olondaindarrak Utergara joan ziren, eta aurrekoa hutsik geratu zen.

Bertako biztanleakolondaindarrak ziren.

Izena

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Olondain toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]

  • Olandain (1229)
  • Olandayn (1350)
  • Olandain (1366)
  • Olandain (1534)
  • Olandayn (1593)
  • Olandain (1716)
  • Olandain (1829)
  • Olendain (1829)
  • Olondain (1998)

Geografia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

OlondainIzarbeibar-Novenera eskualdean dago,Izarbeibar ibarrean etaUterga udalerrian.

Inguru naturala eta kokapena

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Iruñeko merindadearen hegoaldeko herri hustu da.

Klima eta landaredia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Altuera zein den aldaketa handiak dauden arren,Utergako klimaren ezaugarriak klima mediterranearenak dira. Urteko batez besteko tenperaturak 10 eta 13 gradukoak eta prezipitazioak 700 eta 900mm bitartekoak dira. Urteroko egun euritsuak 90 inguru dira.

Jatorrizko landaredian, artea eta hosto txikikoharitza nabarmentzen ziren. Gizakiaren mendeetako eragina dela eta,aldiz, arte gutxi geratzen dira gaur egun, eta haritzak, itsasoaren mailatik altuen dauden guneetan gordetzen dira.

Estazio meteorologikoa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Utergan ez dago estazio meteorologikorik. Hala ere,Gares pareko udalerrian, estazio bat dagoen, itsasoaren mailatik 347 metrora,Nafarroako Gobernuak1985ean jarritako estazio meteorologikoa dago.[3]


   Datu klimatikoak (Gares, 1981-2020)    
 Hila  Urt  Ots  Mar  Api  Mai  Eka  Uzt  Abu  Ira  Urr  Aza  Abe  Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C)18.524.026.529.036.540.041.543.038.032.027.021.043.0
Batez besteko tenperatura maximoa (°C)9.711.615.417.021.826.629.629.625.319.613.39.919.1
Batez besteko tenperatura (ºC)5.46.49.611.515.619.822.522.619.114.49.05.913.5
Batez besteko tenperatura minimoa (°C)1.11.33.85.99.313.015.515.612.89.14.61.87.8
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C)-7.0-10.0-8.5-3.0-0.52.07.05.03.0-0.5-6.5-10.0-10.0
Batez bestekoprezipitazioa (mm)44.238.751.659.553.145.627.026.338.660.355.457.2547.5
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm)39.029.033.662.042.238.533.085.061.546.059.039.085.0
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm)11.610.38.811.211.17.25.44.97.810.511.512.8113.0
Elur egunak (≥ 1 mm)1.31.40.90.20.00.00.00.00.00.00.21.25.1
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[4]

Historia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Tibalt I.a Nafarroakoak foruagatik1244an eguneratu zuen bere nekazarien urteroko petxa, 40 sause gehi 35 kahize gari eta beste hainbeste garagar landuz; bestalde, Koroari lotu zizkion betiko. Hala ere,Karlos II.a Nafarroakoak1374an bere errentak bere zerbitzarietako bati esleitu zizkion, etaKarlos III.a Nafarroakoak, Petri Bakedaokoari1390ean eman ondoren, Muruzabalgo bizkonderrian sartu zituen1407. urtean.Karlos IV.a Nafarroakoa Bianako printzeak eman zion lekua Karlos Korteskoari. Eliza Iruñeko gotzainarena zen, etaIratxeko monasterioak etaJerusalemgo San Joanen ospitalekoek lursailak izan zituztenXIII. mendetik aurrera.1366an 3 su zituen, eta1427an 4. Azken bizilagunakUtergara joan ziren1602an.[5]

Oharrak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. /olonð̞áin/ ahoskatua(laguntza)
    Azentua: zorrotza hirugarren silaban

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindia:Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. «Olondain - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2021-08-30).
  3. Meteo Navarra. «Estazioko datuak - Gares» meteoeu.navarra.es (kontsulta data: 2021-09-01).
  4. Garesko estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (kontsulta data: 2020-08-24).
  5. Nafarroako Entziklopedia Handia | OLONDAIN. (kontsulta data: 2023-01-06).

Ikus, gainera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Olondain&oldid=10493935"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2026 Movatter.jp