Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Olibondo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Olibondo
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaLamiales
FamiliaOleaceae
GeneroaOlea
EspezieaOlea europaea
Linnaeus, 1753
Banaketa mapa
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakoliba,olive wood(en)Itzuli etaolive leaf(en)Itzuli

Olibondoa (Olea europaea ssp europaea) etabasa olibondoa (Olea europeaea ssp oleaster)Oleaceae familiako landako edobasokozuhaitza da, normalean 4 eta 10 metro bitarte neurtzera iristen dena. Olibondoaren fruituak,olibak, jangarriak dira, 20 eta 35 mm arteko diametroko esfera-forma dute.

Bereziki,Mediterraneoaren inguruan (0 - 1000 m bitarteko garaieran) hazten da.

Olibatikolioa ekoitzi ere egiten dugizakiak.

"Hojiblanca" barietateko olibondoa. Adina: 16 urte.

Ezaugarriak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Hosto iraunkorrak, obalak. Galtzarbean lukuak osatzen dituztenlore txikizuri edohorixkak ditu, biestaminekoak.Maiatzaren etaekainaren artean loratzen da.

Loreak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Olibondoak andromonoikoak dira, hau da, ale berdinek lore estaminatuak eta lore hermafroditak dituzte.

Fruituak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Fruitua drupa mamitsua eta elipsoidea da (oliba), hasieran berdexka eta heltzean beltzezka. Olibondo basatiaren mesokarpoa ez da oso haragitsua eta ez du olio askorik. Endokarpoa sendoa da eta hazi bakarra darama.

Fenologia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Maiatza eta uztaila bitartean loratzen da, eta fruituak urria eta abendua bitartean heltzen dira.

Erabilerak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Olibondoa aspalditik kultibatua izan da,oliba-olioa, zura, oliba-hostoak eta olibak lortzeko. Honen erregistrorik zaharrena Teleilat Ghassul-en (egungoJordania) agertzen da,Kalkolitoan (K.a. 2500etik K.a. 1800. urtera).

Espezieen arteko elkarrekintzak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Palpita vitrealis eta Xenochlorodes olympiaria tximeletak arruntak dira olibondoetan eta hauetan mimetizatzen dira.

Olibondo basatia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Olibondo basatia (Olea europaea var. sylvestris) zuhaixka edo zuhaitz txiki bat da eta 5 metrorainoko altuera du, eta gehienetan adarrek arantzak dituzte. Hostoak aurkakoak, iraunkorrak, eliptikoak edo luzanga-lantzeolatu zabalak dira (landutako olibondoaren hostoak meheago eta luzeagoak dira).

Olibondo basatiaren berezko banaketa eremua Mediterraneoa da. Hala, bada, Iberiar penintsulan hego-erdian bizi da batez ere, eta nahiko ugaria da. Penintsularen iparraldean kostaldetik gertu bizi da, itsasertzeko klimaren ezaugarri bereziak egoki dituelako. Euskal Herrian Bizkaiko uhartetxo eta itsaslabar batzuetan baino ez da aurkitu; badirudi, beraz, klima epelagoa eta lehorragoa zen garaietako erlikia dela.

Ezaugarriak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Zuhaixka edo zuhaitz txiki honek 5 metrorainoko altuera du eta adar arantzatsuak ditu, bereziki oinarrian (beste olibondo espezieak ez bezala). Enbor azal arre-grisaxka du eta leuna. Adarrek azal zimurtsua dute eta oso zuzenak dira. Nahiko adarkadura trinkoa du.

Hostoak oposatuak, iraunkorrak, eliptikoak edo luzanga-lantzeolatu zabalak dira (landutako olibondoaren hostoak mehe eta luzeagoak dira). Itxura koriazeoa dute, malguak dira, sinpleak, peziolo txikia dute eta linbo osoa. Ertz leuna dute. Gainaldea berde iluna eta azpialdea zurixka eta ezkata txikiz estalita dute. Erdiko nerbioa bakarrik nabaritzen da.

Olibondo basatiak lore txikiak ditu (4-5 mm-koak), zurixkak edo pixka bat horixkak dira eta galtzarbeetako luku laburretan daude. Kalizak kopa-itxura dauka, eta 4 hortz txiki ditu. Korola puntan lau gingil luzangatan irekitzen den hodi motza da. Korola erorkorra dute, zurixka. Bi lorezil ditu, korola baino luzeagoak eta korolari lotuak, eta tartean ginezeoa. Ginezeoak goi-obario bilokularra dute eta lokulu bakoitzak bi hazi-hasikin.

Banaketa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Olibondo basatiaren berezko banaketa mediterraneoa da. Horrela, iberiar penintsulan hego-erdian bizi da batez ere, eta nahiko ugaria da. Iparraldean kostaldetik gertu bizi da, itsasertzeko klimaren ezaugarri bereziak egokiak dituelako. Euskal Herrian Bizkaiko uhartetxo eta itsaslabar batzuetan bakarrik aurkitu da, eta badirudi horrek argi uzten duela klima epelagoa eta lehorragoa zen garaietako erlikia dela. Itsas mailatik ia 300 metroko altueraraino ikus daitezke zuhaixka bakan batzuk.

Ekologia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Eskualde kantauriarreko populazio gehienak itsaslabar karedunetan aurkitzen dira, haizetik babestutako gune eguzkitsu eta gazietan, hegoalderantz orientatutako labarretan. Tenperatura oso altuak behar ditu eta lur lehor, basiko (pH 5,5-8) eta nitrogeno gabeak.

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola


Euskal Herriko zuhaitzak(autoktonoak)
Pinazeoak :
Larizio pinua (Pinus nigra)

Itsas pinua (Pinus pinaster)Intsinis pinua (Pinus radiata)•Pinazi-pinua (Pinus pinea)•Pinu gorria (Pinus sylvestris)Mendi-pinua (Pinus uncinata)Alepo pinua (Pinus halepensis)Izei gorria (Picea abies)•Izei zuria (Abies alba)Nordmann izeia edoKaukasoko izeia (Abies nordmanniana)•Himalaiako zedroa (Cedrus deodara)•Atlasko zedroa (Cedrus atlantica)•Europar laritza edoAlertzea (Larix decidula)
Kupresazeoak :
Altzifre arrunta edoNekosta arrunta (Cupressus sempervirens)•Monterreyko nekosta (Cupressus macrocarpa)•Lawson altzifrea edoLawson nekosta (Chamaecyparis lawsoniana)•Ipar-ipurua edoIpar-orrea (Juniperus communis)Hego-ipurua edoHego-orrea (Juniperus oxycedrus)Intsentsu-sabina edoIntzentsu-miterra (Juniperus thurifera)Mendebaldeko tuia (Thuja occidentalis)
Fagazeoak :
Haritz kanduduna (Quercus robur)Haritz kandugabea (Quercus petraea)Zingira-haritza (Quercus palustris)•Artea (Quercus ilex)Artelatza (Quercus suber)Erkametza (Quercus faginea)Ametza (Quercus pyrenaica)Ametz ilaunduna edoHaritz ilaunduna (Quercus pubescens)Pago arrunta (Fagus sylvatica)Gaztainondoa (Castanea sativa)
Juglandazeoak :
Intxaurrondo arrunta (Juglans regia)
Oleazeoak :
Lizar arrunta (Fraxinus excelsior)Lizar hostotxikia (Fraxinus angustifolia)Olibondoa (Olea europaea)Gartxu hostozabala (Phillyrea latifolia)•Gartxu hostoestua (Phillyrea angustifolia)•Beltxale japoniarra edoArbustu japoniarra (Ligustrum japonicum)•Arbustu japoniarra Aureum (Ligustrum ovalifolium)
Ulmazeoak :
Zumar hostozabala (Ulmus glabra)Zumar hostotxikia (Ulmus minor)
Taxazeoak :
Hagin arrunta (Taxus baccata)
Morazeoak :
Pikondoa (Ficus carica)
Betulazeoak :
Urki zuria edoUrki iletsua (Betula pubescens)Urki dilindaria edoUrki zilarkara (Betula pendula)Hurritza edoHurrondoa (Corylus avellana)Haltz beltza (Alnus glutinosa)Xarma arrunta (Carpinus betulus)
Salikazeoak :
Makal beltza (Populus nigra)Italiako makala (Populus nigra italica)•Lertxuna (Populus tremula)Zurzuria edoZumartxuria (Populus alba)Zume negartia (Salix babylonica)•Ahuntz-sahatsa edoSahats hosto-beltza (Salix caprea)•Zume zuria (Salix alba)•Zume adar-bihurria edoTxinako sahats bihurritua (Salix matsudana)•Sahats iluna (Salix atrocinerea)•Zume hauskorra (Salix fragilis)
Ezkiak edoTiliazeoak :
Ezki hostozabala (Tilia platyphyllos)•Ezki ilauntsua edoEzki zilarkara (Tilia tomentosa)•Ezki hostotxikia (Tilia cordata)
Astigarrak,Eiharrak edoAzerazeoak :
Astigar zorrotza (Acer platanoides)•Astigar arrunta (Acer campestre)Italiar iharra edoEihar opalus (Acer opalus)Frantses iharra edoEihar frantsesa (Acer monspessulanum)Lizar-astigarra edoNegundo astigarra (Acer negundo)•Astigar gorria (Acer rubrum)•Astigar zuria (Acer pseudoplatanus)
Hipikastanazeoak :
Indigaztainondoa (Aesculus hippocastanum)
Laurazeoak :
Ereinotza edoErramua (Laurus nobilis)Gurbitza (Arbutus unedo)
Minosazeak :
Mimosa (Acacia dealbata)
Leguminosoak :
Japoniako sasiakazia edoJaponiar sofora (Sofora japonica)•Judasen arbola edoAmodio-zuhaitza (Cercis siliquastrum)
Errutazeoak :
Laranjondoa (Citrus sinensis)
Tamarikazeoak :
Frantses milazka edoTamariz arrunta (Tamarix gallica)•Zingira-nekosta (Taxodium distichum)
Sekuoiak :
Sekuoia erraldoia (Sequoiadendron giganteum)•sekuoia luzea edosekuoia gorria (Sequoia sempervirens)
platanazeoak :
Platano arrunta edoAlboa (Platanus acerifolia)
Ginkoazeoak :
Ginkgoa (Ginkgo biloba)
Litrazeoak etamirtazeoak :
Indimitrea,Jupiterren zuhaitza edoIndietako lilia (Lagerstroemia indica)•Tutu-eskuila (Callistemon sp.)
Malbazeoak :
Siriako arrosa (Hibiscus syriacus)•Irasagarrondoa (Cydonia oblonga)
Teazeoak etaanakardiazeoak :
Japoniako kamelia (Camellia japonica)•Legeltxorra (Pistacia lentiscus)
Zerzidifilazeoak :
Katsura (Cercidiphyllum japonicum)
Bignoniazeoak :
Ameriketako katalpa arrunta (Catalpa bignonioides)
Magnoliazeoak :
Tulipa-arbola (Liriodendron tulipifera)•Magnolia lorandia (Magnolia grandiflora)•Soulange magnolia (Magnolia soulangeana)•Intxaurrondo beltza (Juglans nigra)
Hamamelidazeoak :
Likidanbarra edoEstorake arbola (Liquidambar styraciflua)•Pertsiako parrotia edoBurdin arbola (Parrotia persica)
Apozinazeoak :
Heriotzorria edoAdelfa (Nerium oleander)
Anakardiazeoak :
Ahuntzadarra (Pistacia terebinthus)
Mirtazeoak :
Eukalipto urdina (Eucalyptus globulus)
Buxazeoak :
Ezpel arrunta (Buxus sempervirens)
Errosazeoak :
Madariondo arrunta edoUdareondo arrunta (Pyrus communis)•Txinako udareondoa (Pyrus calleryana)•Sagarmina,Sagarrondo makatza edoTxori-sagarra (Malus sylvestris)Sagarrondo loreduna (Malus perpetu evereste)•Arbendolondoa,Almendrondoa edoAmamdaondoa (Prunus dulcis)Basagereziondoa (Prunus avium)Gerezi-aranondoa (Prunus cerasifera)•Otsagereziondoa (Prunus padus)Portugalgo erramua (Prunus lusitanica)Prunus amanogawaJaponiako mizpirondoa (Eriobotrya japonica)•Elorri zuria (Crataegus monogyna)Elorri beltza (Prunus spinosa)
Palmazeoak :
Kanariar palmondoa (Phoenix canariensis)•Txinako palmondoa edoKalamu-palmondoa (Trachycarpus fortunei)
Akifoliazeoak :
Gorostia (Ilex aquifolium)Urre-koloreko gorostia (Ilex aquifolium aureomarginata)
Erranunkulazeoak :
Aihena (Clematis fammula)•Aihenzuria edoEzkabia-belarra (Clematis vitalba)
Papilionazeoak :
Sasiakazia (Robinia pseudoacacia)
Kornazeoak :
Zuhandor arrunta (Cornus sanguinea)
Zelastrazeoak :
Basaerramu europarra (Euonymus europaeus)
Erramnazeoak :
Txorbeltza edoKarraskila (Rhamnus alaternus)•Hesilaharra (Rhamnus cathartica)Zumalakarra (Frangula alnus)
Kaprifoliazeoak :
Intsusa beltza (Sambucus nigra)
Kaesalpiniazeoak :
Algarroboa (Ceratonia siliqua)
Bitazeoak :
Mahatsondoa (Vitis vinifera)
Simaroubazeoak :
Ailantoa (Ailanthus altissima)
Elaeagnazeoak etaCannabazeoak :
Olibo zumea (Elaeagnus angustifolia)Lupulua (Humulus lupulus)
Ulmazeoak :
Almeza edoBasaka (Celtis australis)
Errosazeoak :
Otsalizarra (Sorbus aucuparia)•Gurbea (Sorbus domestica)•Basagurbea edomazpila (Sorbus torminalis)

Hostazuria (Sorbus aria)
Euskal Herriko zuhaitzak, Fernado Pedro Pérez, Bilbao : Iraungitzeko Zorian Dauden Espezieak Defendatzeko Elkargoa, 2003.ISBN 84-932684-4-5
Euskal Herriko zuhaitz autoktonoak, Fernado Pedro Pérez, Eusko Jaurlaritza, 2014ko ekaina.
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Olibondo&oldid=10335336"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp