Oleg Vladimirovitx Deripaska (errusieraz,Оле́г Влади́мирович Дерипа́ска;Dzerzhinsk, Errusia, 1968ko urtarrilaren 2a) enpresaburu errusiar bat da,oligarken taldekoa,aluminioan bereziki aberastutakoRusal enpresaren bidez.
Deripaska Dzerzhinsk-en jaio zen,Nizhni Novgorod-en oblastean, bainaKrasnodarreko eskualdean hazi zen. 1993an,Moskuko Estatuko Unibertsitateko fisikako ohoreekin graduatu zen, eta 1996an,Plekhanov Ekomonia Unibertsitatean ekonomiako gradua lortu zuen. Baina titulu horiek lortu orduko jada negozioetan sartu zegoen[1].
Saianogorsk-eko metal fundizioan akzio jabetza akumulatu eta (1994-1997) zuzendari nagusia izan zen, Sibirski aluminiozko inbertsioko industria-taldeko (1997-2001) lehendakari bilakatu. Talde hori Basic Element Investment Companyren batu zen gero,Roman Abramovitxen taldearekin, eta Rusal sortu zen horrela, Errusiako aluminioaren erraldoia: sortu eta berehala, bere erdia erosi zion Deripaskak Abramovitxi bi mila milioi diolarretan[1]. Bakea sinatzeko modua izan zen, izan ere Abramovitx eta Deripaska talde etsaien buru izan ziren "aluminioaren gerran", Errusiak 1990eko hamarkadan metalen industria honetan ikusi zuen jabetza-akumulazioaren gatazkan[2].