Bearnok (eskualde okzitaniarra da) etaIpar Euskal Herriak batera osatzen dute Frantziako 64. departamendua (Pirinio Atlantikoak). Gainera, zenbait talde okzitaniarzaleren aburuz,Baiona,Biarritz etaAngeluko inguruak ere kontuan izan beharko lirateke Okzitaniaz hitz egitean.
Okzitania literatura latindarreanXIII. mendearen bukaeran sorturiko terminoa da. Bi espresioren kontrakzioz sorturikoa da,Okzlenga d'Ocari erreferentzia eginez,Dantek emandako izena eta,itania ziurrenikAkitania terminoaren imitaziotik aterata.
Estatu horretako 39departamenduk Okzitaniako lur eremuak dituzte. 27 bere osotasunean dira okzitaniarrak, bost nagusiki eta beste zazpik lurraldeko erdia baino gutxiago den zatia dute Okzitanian. Departamenduko kodeak lagunduta eta horren arabera ordenatuta, hauexek dira:
Okzitaniako biztanleek hiru hizkuntza nagusi indartsu erabiltzen dituzte:frantsesa etaitaliera batik bat eta, neurri txikiagoan,gaztelania. Baina lurraldeari ezaugarri nagusia ematen dion hizkuntza ere egiten dute,okzitaniera alegia. Eta berarekin batera, baita beste mintzaira gutxitu batzuk ere:katalana esate baterako. Halaber, mugakideak dituzte beste hiztun gutxitu batzuk, mendebaldetik ekialderaeuskaldunak,aragoieradunak etakatalanak.
Erdi Aroan,trobadore okzitaniarren jarduera nabarmena izan zen. Bestela, idazle klasikoen arteanFrédéric Mistral azpimarragarria da, eta garaikideen artean bestelaAdelina Yzac elebiduna dugu.
Eskualdeak izaera politiko uniformerik ez duenez, ikur okzitanoek ofizialtasun maila ezberdinak dauzkate lurraldearen arabera. Erabilienen artean aipa daitezke:
Tolosa Okzitaniako Gurutzea. Tolosako lehengo kondeen ikur dinastikoa, bere lehen agerpena1165ko zigilu batean da. Gurutzea Okzitaniako hainbat lurraldetako banderetan ageri da, adibidezLanguedoc-Roussillongoan,Alpe Garaietako departamentukoan edota Aran Haranekoan. Askotan agertzen da kultura okzitaniarreko herrietakoheraldikan, eta batzuetan herri edo eskualde bat Okzitaniaren parte dela adierazteko erabiltzen da (herrietako sarreretako karteletan, adibidez).
Era beran, gurutze honek hondo gorrian eta beste ezer gabe osatzen duOkzitaniako bandera. Bandera hau ofiziala da Midi-Pirinioetako eskualdean, eta askotan erabiltzen da modu ofiziosoan kultura okzitaniarraren ikur bezala (adibidez, zonalde turistikoetako panel eleanitzetanokzitanierazko bertsioa markatzeko.