OionArabako hego-ekialdekoudalerri bat da,Arabako Errioxa kuadrilla edo eskualdekoa.Arabako lurralde historikoko udalerririk populatuenetan bosgarrena da,Gasteiz,Laudio,Amurrio etaAgurainen ondoren, 3.405 biztanle baititu 2023ko erroldaren arabera. Azken urteotan asko hazi da.
Euskal Autonomia Erkidegoan hegoalderen dagoen herria da,Logroñotik 4 kilometrotara eskasera etaGasteiztik 58 bat kilometrora, eta ondorioz oiondarrek Errioxako hiriburuan dituzte zerbitzu gehienak.
923. urtean dagoeneko bazen herrixka hau Nafarroako ErresumakoSonsierra eskualdean. Hipotesi baten araberaUllone izeneko iturri baten inguruan sortu zen[5]. X. mende hartan Iruñea eta Naiara arteko bidean kokaturik zegoen[5]. XI. mendeanDonejakue bidea pasatzen zen bertatik. Logroñora iritsi aurreko azken herria zen.
1366 urteko agiri batean aipatzen da Oion herrixka.Nafarroako Erresumaren barneanGuardiaren menpeko herria zela aipatzen da. Aldi berean Iruñeko apezpikutzari zegokion. 1461 urteanHenrike IV.a Gaztelakoak Nafarroakosonsierra (gaur egungo Arabako Errioxa dena) konkistatzerakoan Oionen dorretxea zuela aipatzen da. 1486an GuardiaArabako ermandadean sartu zen eta Oion ere bai beraz. Hala ere Iruñeko apezpikutzan jarraitu zuen 1862 artean, Arabar Errioxako herri bakarra zen egoera horretan zegoena[6].
1633anFelipe IV.ak emandako pribilejioari esker Guardiatik banandu etahiribildu titulua jaso zuen[6].
1196koa daLabraza etaGorrebustoren aurreneko aipamenak. Ez zeuden Guardiaren menpe eta Gorrebusto Labrazaren barruan zegoen. 1501 urtean Arabako Ermandadean sartu ziren. XIX. mendean Gorrebusto independizatu egin zen baina 1977an herri biak Oion udalerriaren barruan kokatuta gelditu ziren.
Oiongo ekonomiaren gaur egungo motor nagusia ardogintza da. Oiondar askokardoaren inguruko negozioan dihardu, herrian ehunka mahasti-hektarea dauzkaten enpresa handiak baitaude. Oiongo upategiak handiak dira eta mundu osora esportatzen dute ardoa. EzagunenakFaustino,Coto de Rioja etaValdemar dira[5].
Oiongo armarriak Oiongo historia erakusten du. Oinarri berdean urre koloreko munduko bola dago PHILIPUS IV idazkia duena, herri titulua eman zion erregea jain zuzen ere. Gainean erregearen koroa du. Ezkerrean ezpata duen beso bat ateratzen zaio.
Alboetan maskor bana du, Donejakue bidearen erakusle eta azpialdean liliak dituen pitxar bat. Hauek guztiak zilar kolorekoak dira.
OiongoEdurne Azkarateren[31] pasartea, Oion eta inguruko herrietako euskararen egoeraren ingurukoa. Gazte Gara Gazte[32] proiekturako egindako elkarrizketa, ahozko ondarea jaso eta zabaltzeko.
2010ean egindako ikerketa batek erakutsi zuen oiondarren %23ak euskaraz hitzegiteko gai dela. Hori herriko ikastetxeek eta euskaltegiak egindako lanaren ondorioa da.
Oionek[33] ikastola dauka 1978tik, "San Bizente" izena duena. 1984, 1997, 2000, 2009, 2015 ea 2024. urteetan antolatu zuten oiondarrek Arabakoikastolen jaia,Araba Euskaraz alegia. Azken ekitaldiak ordea Gasteizen ospatu ziren. Eskola publikoa ere badu, "Ramiro de Maeztu" izenekoa. B eta D ereduak ditu.
HelduentzatIKAreneuskaltegia dago. Herriko euskararen aldeko eragileek 2016ko apirilaren 24an Oiongo plazan dagoen kioskoari izena jarri zioten,Euskaldun Berrien Kioskoa[34].
Irule Kultur Elkartea da Oiongo kultura sustatzaile nagusia. Dantza taldeaz gain txistulariak ere badaude eta kontzertuak antolatzen ditu[35].
Prudentzio Egunsentia Abesbatzak Oiongo ekitaldi nagusietan abesten du[36]. 1990. hamarkadan osatu zuten San Bizente ikastolako gurasoek.
Bertso-eskola ere badago, Arabar Errioxako kuadrilla ordezkatzen duena.Txandrio du izena bertso eskola honek eta 2018ko Arabako bertso kuadrilla artekoan finala jokatu zuen[37].
Errege eguneko aurorak, urtarrilaren 6an goizeko lauretan elartzen dira herriko gazteak eta erlijio kutsuko kantak abesten dituzte.
Herriko zaindari direnDone Bikendi eta Done Anastasioren jaiak, urtarrilaren 21ean eta 22an. Hainbat ekitaldi aipagarri izaten ditu jaiak:
Katxiaren Iraulia, urtarrilaren 21 eta 22an. Herriaren independentzia ospatzen duen antzinako dantza da, 300 urte baino gehiago dituena. Katxi izeneko pertsonaia bufoien antzera janzten da, jantzi gorri eta berdearekin, eta azeri larrua darama eskuan. XVII. mendean dagoeneko aipatzen da eta herriko banderaren azpian egiten du iraulketa.[38]
Suak edoMartxoak: urtarrilaren 21ean.
Patroien aurorak: urtarrilaren 22an izaten da. Errege eguneko ekintza bera da baina oriangoan herriko nagusiek hartzen dute parte.
Patroi sainduen dantza: urtarrilaren 22ko mezaren ondoren herrian patroi sainduekin prozesioa egiten da eta geldialdietan patroi sainduen dantza egiten da. 11 dantzariren taldeak burutzen du kriskitiñak eskuetan dituztela eta dultzaina eta danborren soinuan. Lehen mutilek bakarrik dantzatzen zuten baina azken urteetan nesken taldea eta mutilen taldea batera aritzen dira.
Suzko zezentxoa: Su artifizialez zutabe baten gainean herrian gertaturiko miraria errepresentatzen da. Duela urte asko oiondarrak prozesioan zebiltzala zezen batek ihes egin zuen. Herritarrak ihes egin beharrean geldi geratu ziren sainduen babesa eskatuz eta zezena beren aurrean ziplo erori zen.
Erraldoi eta buruhandiak: Bi erraldoi bikote dituzte, Nafarroako errege-erregina eta euskal jantzi tradizionalak daramatzaten gizonezkoa eta emakumezkoa.
Oiongo kirol elkarte nagusiaSociedad Deportiva Oyonesa da. 1928an sortu zen eta futbol taldeakErrioxako Hirugarren RFEF multzoan jokatzen du, Logroñorekiko duen gertutasunagatik. 2010ean multzoko txapelduna izan zen. Igoera play-offakReal Sociedad B taldearen aurka jokatu zituen eta ezin izan zuen Bigarren B mailara igo[39].
Instalakuntzei dagokionez 2010ean Oion Arena futbol estadioa inauguratu zen[41]. Horretaz gain Arroyo I.a polikiroldegia (frontoia barnean duela)[42] eta udal igerilekuak ere badaude[43].