Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Oinaztar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu honekerreferentziak behar ditu.
Hemenerreferentzia egiaztagarriak gehituz lagun dezakezu.
Mendoza sendiaren armarria.

Oinaztarrak Oinazleinu gipuzkoarrekoak ziren,azpeitiar jatorrizkoak,ganboatarren aurkaGipuzkoa,Bizkaia etaAraban jardun zutenak. OinaztarrekGaztelako Erresumaren alde egin zuten etaErdi Aroan lapurretak eta erasoak egiten zituzten Nafarroa Garaiko lurretan sartuta. Nafarroako erresumakobeaumondarrak zituzten lagun, Gaztelako erresumaren zerbitzupean, Nafarroako errege-erreginen aurka eginez. OinaztarrekMendoza sendia ukan zuten buru garai batean eta ArabakoUribarri Ganboako ingurunean kokatuta zeuden euren defendatzaileak. Halaber,Goierri etaUrola aldeko biztanleak bando honekin lerratuta zeuden, eta Lazkao familiakoak hauen artean nabarmentzekoa da. Bizkaia aldean, Muxika-Butroe familiak eta Nafarroan Biana-Lerin (beaumondarrak) aipatzekoak dira. Nekazari eta abeltzainak ziren nagusiki. Oinaztarrak, Oinaz familiakoak ziren eta haien alde jokatu zuten Belasko, Olaso, Gebara eta Abendaño familiek, besteak beste.

Ignazio Loiolakoa leinuaren aldeko pertsonaia ezagunen artean dugu, bandokide famatu hauekin batera: Petri Abendañokoa, Juan Alontso Muxikakoa, Diego Santxez Basurtukoa, Juan Abendañokoa, Otxoa Butroekoa,Gomez Gonzalez Butroekoa, Juan Ibarguen eta Gonzalez Gomez Butroekoa.

XVII. mendean

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Tomas Goikoleakoa jaunaren arabera,Bizkaiko jaurerrian etaXVI. mendean hauek ziren etxe nagusiak:

  • Durangaldean Martzana, Berriz, Unda, Urkiaga, Garai, Alzaibar, Belaostegi, Koeta, Larrea, Artunduaga, Muntsaratz eta Etxaburu eta Ibarguen (Elorrio).
  • Arratian Isasi, Usansolo, Tukubando, Bedia, Atutxa, Agirre, Arandia, Bildosola, Ubiritxaga, Castillo, Lejarazu, Elejabeitia, Elgezu, Kortazar, Zeberioko ezkutari nagusiak, Biteri etxea eta Villaroko ezkutariak.
  • Enkarterrin San Martín (Muskiz), Salazar, Muñatones, Santelices, Galindo, Salcedo, Aranguren, Traslaviña de Puente Hurtado, La Cuadra, Largatxa, Palacio, Lope de Murga eta La Puente (Balmaseda).
  • Urkizu (edo Avendaño) etaBilboko beste lotutako batzuk: Basurto, Ziarrusta, Begoña eta Retuerto.
  • Belendiz etaGernikako beste ezkutari batzuk.
  • Marurikoak.

Neutralak izan ziren bestela Zamudio, Zugasti,Aranzibia,Barroeta,Munitibar,Arostegi (Markina), Arteaga eta Villelakoak.

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola


Historia
Euskal Herria
Artikulu hauEuskal Herrikohistoriari buruzkozirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukiaosatuz.
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Oinaztar&oldid=9786282"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoria:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp