Danubio ibaia bertan sortzen da, Brigach eta Breg errekek bat eginda, eta bestelaRhinek inguratzen du hego eta mendebaldetik iparralderanzko bidea. Lakuen artean Titisee, Mummelsee eta Feldsee aipatzekoak dira, glaziar jatorrizkoak.
Tontor handienaFeldberg mendia da (1.493 m), bigarren altuenaHerzogenhorn (1.415 m) eta hirugarrenaBelchen (1.414 m) direlarik.
Ingurune hauetako emakume ezkondugabea, bollenhut kapela gorria jantzita (1900).
Antzinako garaietan, zonalde honen izena "Abnoba mons", Abnoba zeltiar jainkoagatik.Erromatar Inperioan, "Marciana Silva" zen, mugetako oihana alegia. "Marcomanni" edo mugetako jendeasuebo germaniar tribuetako bat zen, Swabia estatu historikoari izena eman zioten.
Alemaniar nekazarien gerraren altxamendu batzuk, Bundschuh mugimendua barne, ingurune honetan sortu ziren,XVI. mendean. Hurrengo bi mendeetan, beste matxinada batzuk gertatu ziren meatzeen inguruan, Hotzenwaldeko eskualdean, Waldshut eta Lörracheko barrutietan.XVII. etaXVIII. mendeetako eraikin militarren aztarnak topatu daitezke gaur egun ere.
Meatzaritza jarduera historikoa izan da eskualde honetan,Harri Aroan hematita,V. etaVI. mendeetan zeltiarrekin burdina eta erromatarrekin zilarra eta beruna.Erdi Aroan lanbide honek loraldia izan zuen.Basogintza oso garrantzitsua izan da halaber, hala itsasontziak egiteko nola etxebizitzak. Kristalaren industria, ikazkintza, erlojugintza, bitxigintza eta ur-errotariak ere ogibide tradizionalak izan dira.
Gaur egun motor ekonomikoaturismoa da, milaka bisitari jasotzen dituztelarik urtero. Museoen artean Vogtsbauernhofekoa dugu, XVI. eta XVII. mendeko etxaldeak eta orduko bizimoduak erakusten dituena, Gutacheko ibarrean. Furtwangen-en bestela, Alemaniako Erlojuaren Museoa dago. Beste interesgune batzukBaden-Baden,Friburgo, Calw (Hermann Hesse-ren jaioterria), Gengenbach, Staufen, Schiltach, Haslach eta Altensteig herriak. Halaber, Feldberg, Belchen, Kandel eta Schauinsland mendi aldeak, Titisee eta Schluchsee lakuak, Santu Guztien eta Triberg-eko urjauziak eta Wutach ibaiaren arroila.