Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Oibar (ibar)

Koordenatuak:42°35′11″N1°25′10″W / 42.58630525°N 1.41940244°W /42.58630525; -1.41940244
Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau ibarra buruzkoa da; udalerria eta ibar haueko ibarburua gaitzat duena beste hau da: «Oibar»
Oibar
 Nafarroa Garaia,Euskal Herria
Eslaba herria etaAgezako lurrakSantakriztik
Oibar (ibar) bandera
Bandera

Oibar (ibar) armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Zangoza
EskualdeaZangozerria
Administrazioa
Entitateaibar
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
BarrutiaAgoitz
Izen ofiziala Val d'Aibar
Ibartarraoibartar
Geografia
Koordenatuak42°35′11″N1°25′10″W / 42.58630525°N 1.41940244°W /42.58630525; -1.41940244
Azalera162,64 km²
Garaiera380-1036 metro
Distantzia42,9 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria1.145 (2021:  −12)
Dentsitatea7,04 biztanle/km²
Euskara
Eremuaeremu mistoa
Euskaldunak[1][2]% 5,30 (2018: %0,86)

Oibar[3][a]Euskal Herriko udalerri zaharra eta ibar bat da,Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta.Zangozako merindadean etaZangozerria eskualdean dago,Iruñea hiriburutik 42,9 kilometrora. Altuera 380 eta 1036 metro artekoa da, eta 162,64 km²-ko azalera hartzen du. 2021 urtean 1145 biztanle zituen.

Zangozerriaren mendebaldeko zatia hartzen du, baiLerga etaEslabako lautada hegoaldean,Zangoza etaTafalla arteko korridore natural gisa balio duena, baiBizkaia ibarra, iparraldean. Ez dago ibai nagusirik, Errotaxar, Zare eta Bizkaia bezalako erreka bana baizik, guztiakAragoi ibaian ibairatzen dira,Galipentzu,Kaseda etaZangozatik banatzen duena.1845 arte udalerri independentea izan zen, historian zehar bere hedadura aldatu egin zelarik,Uxue,Donamartiri Untz,Esa edoPetillaraino iritsi zelarik, nahiz eta denboraldi laburretan izan.1846an, egungo sei udalerrietan banatu zen, horietako batzuek herri bat baino gehiago biltzen dituzten arren.

Bertako biztanleakoibartarrak dira. IbarburuaOibar herria da.

Izena

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Oibar beste hizkuntza batzuetan ere ezagutzen da, hala nola:

Gainera, toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[4]

  • Ouyarr (1072)
  • Agibar (1073)
  • Ayvar (1150)
  • Ayuarr (1259)
  • Val d'Ayuarr (1366)
  • Eibar (1500)
  • Val de Aibar (1534)
  • Oybar (1550)
  • Valle de Aibar (1800)
  • Valdeayuar (1829)
  • Aibarko ibarra (1966)
  • Oibar (1986)
  • Oibar (2009)

Etimologia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Oibarrek,Nafarroako beste hainbat ibarratan ez bezala (Erroibar,Lizoainibar,Artzibar edoErronkaribar), ez dio-ibar herri baten izenari gehitzen,Oibar izenan jada-ibar partikula baitago. Horregatik, herriak eta ibarrak izen bera dute, baina ez dira nahastu behar. Batzuetan ibarrariOibarko ibarra deitzen zaio, bainaEuskaltzaindiaren arabera ez da zuzena.

Herriaren izenaren jatorriari dagokionez,Oibar,Mikel Belaskok zalantzazkotzat jotzen du, bainaibar hitzaren ondoan dagoen partikula ezezagun batek osatzen duela dio.Patxi Salaberrik ere ez du herri honen izenari buruzko azalpen osorik aurkitzen, bainaeuskarazko etaerromantzeko izendapenari buruzko datu interesgarriak ematen ditu. Jakina denez,Aibar daerromantzez erabiltzen den izena, etaOibareuskaraz. Biak antzinatik erabili izan dira, baina zaila da zehaztea bi aldaeretatik zein den zaharrena, nahiz eta Salaberrik esan nahi dueneuskal forma dela forma primitiboa. SalaberrikOibar izeneko beste leku batzuk aipatzen dituImozkoErason,Orbaibarran etaGipuzkoakoZarautzen.

Ezaugarriak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Armarria

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Oibarko armarriak honako blasoi hau du:[5]

«Hondo gorri batez eta aurrean urrezko hiru dorredun gaztelu batez osatuta dago, erdikoa handiagoa izanik. Azpian bi urrezko giltza gurutzatuta daude.»


Bandera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Oibarko banderak Oibarko armarria dauka hondo gorri baten gainean.

Geografia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Mendialdea Beherean kokatua da. Iparraldean,Izkoko mendiak altxatzen dira,Aragoi ibaiaren arroaElortz ibaiaren arrotik bereizten duena. Ibarreko altuera garrantzitsu batzukLantxurda (1037 m), Gasu (1035 m), Juliomendi (1002 m), Erbiñagaburua (999 m) etaIzko (976 m) dira.

Mugakideak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
IbargoitiUrraulbeiti
OrbaibarZangozaldea
Mendebaldea
 Oibar  
Ekialdea
Zangozaldea

Klima eta landaredia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Oibarko klima mediterraneo motakoa da, nahiz eta iparraldean klima kontinentalaren ezaugarriak izan. Iparraldeko gune menditsuenetan prezipitazioak ugariagoak dira, urtero 800mm inguru, baina zenbat eta hegoalderago urriagoak, herrigunean, esaterako, 500mm euri baino ez dira jausten urtero. Batez besteko tenperatura 12 eta 13 gradu artekoa da eta urteroko egun euritsuak 80 eta 100 bitartekoak.

Oibarko basoak asko gutxitu dira denboraz, gaur egun, jatorrizko haritzen eta arteen hedadura 223 hektareakoa baino ez dela. Arteei eta haritzeiXIX. mendetik birlandatutako pinu lariziaraustriarrak batu arren, basoak herriko azaleraren %7,1 baino ez zirenXX. mendearen amaieran.

Estazio meteorologikoak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Oibar ibarran dagoenOibar ibarburuan, itsasoaren mailatik 556 metrora,Nafarroako Gobernuak1974an jarritako estazio meteorologikoa dago.[6] Gainera, urte berean, beste estazio meteorologiko bat inauguratu zenLerga udalerrian, itsasoaren mailatik 612 metrora.[7]Oibarren dagoen neurgailuak balio zehatzagoak ematen dizkie ibarreko herri gehienei, hobeto asimilatzen baitira bertako baldintza klimatikoetara.Lergakoak, bere aldetik, ibarreko goialdeak aztertzea ahalbidetzen du.


   Datu klimatikoak (Oibar, 1974-2020)    
 Hila  Urt  Ots  Mar  Api  Mai  Eka  Uzt  Abu  Ira  Urr  Aza  Abe  Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C)19.023.028.029.036.039.041.041.040.031.025.019.041.0
Batez besteko tenperatura maximoa (°C)8.811.114.716.220.926.129.729.525.219.412.99.418.7
Batez besteko tenperatura (ºC)5.26.79.711.215.319.622.522.519.014.49.16.013.4
Batez besteko tenperatura minimoa (°C)1.62.34.66.29.713.115.315.612.89.55.32.58.2
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C)-11.0-8.0-10.0-2.01.05.07.06.04.0-1.0-7.0-10.0-11.0
Batez bestekoprezipitazioa (mm)50.148.647.173.657.947.428.930.757.277.257.368.12654.2
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm)44.043.447.554.056.088.531.068.075.566.543.158.088.5
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm)8.47.76.510.18.65.64.13.75.48.69.69.687.7
Elur egunak (≥ 1 mm)0.80.90.70.20.00.00.00.00.00.00.20.83.5
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[8]

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.

Ikusi edo aldatudatu gordinak.


   Datu klimatikoak (Lerga, 1974-2020)    
 Hila  Urt  Ots  Mar  Api  Mai  Eka  Uzt  Abu  Ira  Urr  Aza  Abe  Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C)17.021.525.527.034.538.040.040.037.531.023.019.040.0
Batez besteko tenperatura maximoa (°C)8.210.013.415.219.824.728.228.123.918.111.98.817.5
Batez besteko tenperatura (ºC)4.76.08.810.614.618.821.721.718.213.68.45.512.7
Batez besteko tenperatura minimoa (°C)1.31.94.25.99.412.915.115.312.59.14.92.27.9
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C)-10.0-10.0-10.0-1.50.04.08.05.04.0-1.0-6.5-8.5-10.0
Batez bestekoprezipitazioa (mm)61.852.757.286.662.249.628.929.066.478.282.774.0729.2
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm)48.634.568.759.037.054.242.586.3118.564.778.754.7118.5
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm)10.910.09.313.011.97.65.86.18.012.312.712.3119.8
Elur egunak (≥ 1 mm)2.32.71.50.90.10.00.00.00.00.00.10.13.2
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[9]

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.

Ikusi edo aldatudatu gordinak.

Banaketa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Oibar ibarreko herrien mapa

Horrez gain, Oibar ibarraren barruanBizkaia ibarra dago, hainbat herri hustuekin.


Map
Oibar ibarreko herriak

Historia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Santakrizko aztarnategia

Ibarrean, balio handiko historiaurreko eta erromatarren aztarnak aurkitu dira. Horien artean nabarmenena, zalantzarik gabe,EslabakoSantakrizko aztarnategia da. Han, erromatar garaiko elementurik nabarmenenaMaximianoko miliarioa da (238. urtekoa), 1,95 x 2 metrokoa. Baina hemen dauden ere toskanar kapitelak, korintoarrak, fuste zatiak...[10]

Bestalde,LerganLergako hilarri baskoi ospetsua aurkitu zen, zaldun, lantzari eta beste irudi baten azpian izkribu bat dakarrena. Horri esker,II. edoIII. mendean Lerganeuskaraz egiten zela,garai hartako euskararen aldaera bat egiten zela,akitanieraz egiten zela, pentsa dezakegu. Hilarriko testua da: VMMESA HARFI NAR.HUN. GE. SI. A.BI. SVN. HA. RI. FI. LIO ANN. XXV. T.P.

Gorpuzkiak ere identifikatu dira oraingozZaren.

Erdi Aroa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

IX. mendearen erdialdean,Oibar ibarburua,Iruñeko Erresumaren gotorleku garrantzitsuenetakoa zen.Banukasitarren familia buruzagietako bat,Muhammad ibn Lubb, bere familiaren aurka oldartu etaZaragoza,Balterra,Tutera etaDeiuko handitu zituen bere jabetzak.Iruñeko Erresuman sartu etaGartzia Enekoitz erregearen aurka borrokatu zen.882. urtean,Oibarko gaztelua suntsitu egin zuen, eta gaur egun gotorlekutik ezer ez da geratzen, gaztelua zegoen lekuari "inguraketa" deritzo.

XI. mendean,Antso III.a Gartzeitz erregeak etaAntsa Oibarkoa andreakRamiro izeneko semea izan zuten, ondorengo urteetanRamiro I.a Aragoikoa erregea izango zena. Semeak,Aragoiko lurrez gain, Oibarko jaurerria jaso zuen ondorengotzan eta horrela Oibarko jaurerria Aragoiren jabetza izan zen1062ra arte.1200ean herria aragoitarren esku geratu zen berriz ere,Antso VII. NafarroakoakAragoiko Erresumarekin zeukan gerra zela eta.Aragoiko ErresumaGaztelakoarekin batu etaAraba etaGipuzkoa kendu zizkionNafarroako Erresumari.Nafarroako erregeak dena den, Oibararagoitarrei kentzea lortu zuen, betikoNafarroako Erresumari lotuz.[11]

Ibar hau asko sufritu zuenagramondarren etabeaumontarren borroketan,Nafarroako Erresumaren heriotzaren aitzindari izan zirenXV. mendean zehar.1271nHenrike I.a Nafarroakoa erregeak betiko ordaindu zizkienEslabako laborariei bertan zituen lursail guztiak, petxarekin eta erroldarekin, urteko 1200 soldatarekin.

Aro Modernoa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Nafarroa konkistatu zenean,Eslabako etaOibarreko gazteluak eraitsi zituzten, eta uste daZaren,Agezan etaLergan beste gotorleku defentsibo batzuk ere egon zitezkeela.

Garai modernoetan,Oibar herriak izena ematen dion eta buru duen ibarra osatzen zutenAgeza,Arteta,Epaiz,Eslaba,Ezporogi,Galipentzu,Gardalain,Getadar,Julio,Leatxe,Lerga,Loia,Moriones,Sabaitza,Usunbeltz etaZare. Zenbait dokumentuk, batzuetan, honako herri hauek biltzen dituzte ibarrean:Irunberri,Izko,Peña,Rocaforte etaXabier.[11]

Aro Garaikidea

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Iberiar Penintsulako gerran,Frantzisko Espotz Mina oso aktibo egon zen inguru horretan,Eslaba,Leatxe etaLerga herrietatik ibiliz.Frantzisko Xabier Mina izan zen frantziarren aurkako borrokan nabarmendu zen beste pertsona bat.

1844an,Oibar herriak ibarretik bereiztea lortu zuenNafarroako Foru Aldunditik, komunitateko gainerako kideak aurka egon arren; baina1846an gauzatu zen neurria, eta, aldi berean,ibarra osoa desegin zen hainbat udalerritan. Desintegrazioa honela egin zen. Herri bakoitzak udalerri independente bat osatu zuen, eta herri hustuen kasuan, udalerri hurbilenetan sartu ziren. Hala ere,Bizkaia ibarra, alde batetik, etaAgeza, bestetik, geratu ziren, ez baitzuten beren kontura udalerri bat osatzeko adina biztanle. Hori dela eta, horiek guztiekEzporogi udalerria osatu zuten, udalerri artifizial horretako udalburua (orain udal-barrutia deitzen dena)Ezporogi herrian finkatu baitzen, udalerrian kokapen zentrikoago batekin (Ageza,Moriones etaEzporogi artean). Dena den,Ezporogi berehala hustu zen, eta, beraz, gaur egun udalaren egoitzaAgezan dago, baina udalburuaEzporogin dago oraindik.MorionesekBizkaia ibarreko ibarburu-ohiaren estatusa du.

2018an,Izkoko mendietan,Eslaba udalerrian, haize-sorgailuen prototipo bat instalatu zen,Iberiar Penintsulako aerosorgailurik handiena eta munduko handienetako bat izatearen berezitasuna duena. PrototipoaNafarroako enpresa batena da, Nabralift, eta 160 metroko buje altuera izango du,IruñekoSingular eraikinak neurtzen duenaren bikoitza baino gehiago.[12]

Demografia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

2021 urteko erroldaren arabera 1145 biztanle zituen Oibar ibarrek.

1842185718601877188718971900191019201930194019501960197019811991200120112021
3468415442324175429043214493421839673763356535383363250719281709151613631145
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.
Oibar ibarreko udalerrietako biztanleriaren banaketa2021an
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Ekonomia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Ibarreko jarduera ekonomiko nagusia nekazaritza da. Hau da, ibarreko biztanle gehienak lehen sektorean aritzen dira. Industrian eta zerbitzuetan aritzen diren biztanleek inguruko herrietan egiten dute lan. Landatzen diren laboreen artean, zerealak, larreak, olibondoak eta mahastiak aipagarri dira.

Oibar ibarran,Izkoko mendietan, etaEzporogi,Ibargoiti,Leatxe,Oibar etaIrunberri bitartean,Nafarroako Gobernuak eraikitako "Izko" izeneko parke eoliko dago. Instalaturiko potentzia 33,00megawatteko da. Parkearen jabeaAcciona da gaur egun.

Horrez gain, ibarraren ekialdean,Ezporogi,Leotz etaIbargoiti bitartean, "Ibargoiti" izeneko parkea dago, instalaturiko potentzia 28,08megawattekoa da.

Garraioa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

La Veloz Sangüesina edo "Zangozar Azkarra" izeneko autobus konpainiak OibarZangoza,Iruñea eta inguruko herriekin batzen ditu. Linea nagusiak honakoak dira:

Kultura

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Euskara

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Luis Luziano Bonapartek,1869an, Oibar ibarraren herriak atzerakada-eremuan sailkatu ziren, non euskarak hain atzerakada handia izan zuen, non bertako hiztunik apenas geratzen zen.[13]

Koldo Zuazok,2010ean, Oibar ibarraren herriak ez-euskal-eremuan sailkatu ziren.[14]

Nafarroako Gobernuak onartutakoEuskararen Foru Legearen arabera, Oibar ibarraren herriak eremu ez-euskalduneko udalerriak ziren, eta hori zela eta, hizkuntza ofizial bakarragaztelania zen.

2008anNafarroako Ezker Batuak etaNafarroa BaikEuskararen Foru Legea aldatu eta gune mistoan udalerri gehiago sartzeko (horien arteanOibar) proposamena aurkeztu zutenNafarroako Parlamentuan.Nafar Herriaren Batasuna ez beste talde guztien baiezko botoarekin proposamena aurrera aterako zela zirudienean,Nafarroako Alderdi Sozialistaren ustegabeko jarrera aldaketak, atzera bota zuen gune mistoaren hedapena.

2017koekainaren 22anNafarroako ParlamentuakLerga etaOibar udalerriakeremu mistora pasatzea erabaki zuen, beste 41 udalekin batean.

Jaiak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Ondasun nabarmenak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
LeatxekoSan Martin Tourskoa eliza
LergakoSan Martin eliza

Oibartar ospetsuak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Irudiak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Oharrak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. /oiβ̞áɾ/ ahoskatua(laguntza)
    Azentua: zorrotza bigarren silaban

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 50-55 or..
  3. Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia..
  4. «Oibar - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
  5. Otazu Ripa, Jesús Lorenzo. (D.L. 1977). Heraldica municipal, merindad de Sangüesa (I) : Abaurrea-Izalzu. Diputación Foral de Navarra, Dirección de Turismo, Bibliotecas y Cultura Popular ISBN84-235-0076-4. PMC911388951. (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
  6. Meteo Navarra. «Estazioko datuak - Oibar» meteoeu.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-09-01).
  7. Meteo Navarra. «Estazioko datuak - Lerga» meteoeu.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-09-01).
  8. Oibarreko estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
  9. Lergako estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
  10. (Gaztelaniaz)«ESLABA - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2022-04-16).
  11. ab Nafarroako Entziklopedia Handia | OIBAR. (Noiz kontsultatua: 2022-04-15).
  12. (Gaztelaniaz)«Estatuko dorre eolikorik altuena jarri dute Eslaban, Nafarroan» EITB 2018-09-02 (Noiz kontsultatua: 2022-04-16).
  13. Luis Luziano Bonaparte.Carte des Sept Provinces Basques, montrant la delimitation actuelle de l´euscara, et ses divisions en dialectes, sous-dialectes et varietés,1863.
  14. Koldo Zuazo.El euskera y sus dialectos. Alberdania, 2010.

Ikus, gainera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola

 Nafarroako Foru Erkidegoa Nafarroa Garaiko eskualde tradizionalak
Mendialdea
Kantaurialdea
Iruñerria
Pirinioak
Pirinioaldea
Erdialdea
Erdialdea
Lizarrerria
Erribera
Lizarrerriko Erribera
Tuterako Erribera
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Oibar_(ibar)&oldid=9786216"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp