Nylona[1]poliamidaz osaturikoplastikozko edozein gai sintetiko da. Poliamida horiekmolekula astunez osaturik daude, pisu molekular handikoz alegia, etazuntz-egitura izaten dute maizenik,proteinek dutenaren antzekoa.
1935. urtean asmatu zuen nylonaWallace Carothersek zuzendutakoEstatu Batuetako kimikari talde batek. Urte horretakootsailaren 28an aurkeztu zuten lehen aldiz. Naturan (airean, uretan,petrolioan zeinikatzean) diren baliabideak erabiliz,sintesi kimikoaren bidez erraz lor zitezkeen zuntz sintetikoak. Polimeroez egindako ikerketak areagotu ziren, eta berehala sortu zen produktu sintetiko horien multzo handi bat.
Nylon-mota arruntenanylon 6,6-a da; izen hori hartzen du, horren sintesia lortzeko erabiltzen diren konposatuek,azido adipikoak etahexametileneadiaminak alegia, seinakarbonoatomo dituztelako.Kaprolaktamoaz egindako nylona ere sarri erabiltzen da. Konposatu horrek sei karbono-atomo dituenez, nylon-mota horreknylon 6 izena du. Nylona erraz urtzen da, eta urtua erraz lan daiteke zuntz edo bestelako egiturak emateko, molderen baten itxura esate baterako. Nylon urtua hozten denean, gogortu eta malgutu egiten da; hori dela eta, asko erabiltzen da, besteak beste,sokak egiteko,ehungintzan eta baitajantzigintzan ere.