Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Nukleolo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nukleoloazelula nukleoaren barnean.

NukleoloarRNA,DNA etaproteinez osatuta dagoen etanukleoplasman murgildutako egitura da, itxura dentso eta irregularra duena. Nukleoloa esferikoa da etakromatina kondentsatua izaten du asoziaturik. Nukleoloaren funtzio garrantiztsuena rRNAren sintesia eta prozesamendua eta erribosomen osagaien elkarketa dira. rRNA, DNA eta proteinez osatutako nukleoaren egiturarik nabarmenena da. Ez dago mintzez inguratuta eta normalean interfasean bakarrik agertzen den egitura dentsoa da.

DNA erribosomiko edo rDNA hori, RNA erribosomalarentranskripziorako beharrezkoa da, hau kodifikatzen dutengene errepikatu ugari baitauzka.

Zelula gehienetan, baianimali bailandare zeluletan, nukleolo bat edo gehiago daude. Aitzitik, zelula mota batzuetan ez dago nukleolorik.

Historia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Nukleoloa 1830. hamarkadan zehar identifikatu zen eremu argiko mikroskopioa erabiliz[1]. 1836. urtean, Gabriel Valentinek nukloeolo terminoa plazaratu zuen. Nukleolo hitza txikigarri baten txikigarria da. Nukleoa latineko nux hitzetik dator eta bere esanahia hazia da. Ondorioz, nukleoloa nukleoaren hazi txikia izango litzateke[2].

Hala ere,1964. urtea arte oso informazio gutxi zegoen nukleoloaren funtzioari buruz. Urte horretanJohn Gurdon etaDonald Brownek nukleoloari buruzko ikerketa[3] bat egin zutenXenopus laevis igel afrikarra erabiliz eta interesa piztu zuen nukloeoloaren funtzioan eta egituran. Ikerketa horretan, egiaztatu zuten igelen arrautzen %25-ak ez zuela nukleolorik eta ondorioz, arrautz horiek zirela bideragarriak ikusi zuten. Arrautzen %50ak nukleolo bat zuen eta beste %25-ak bi nukleolo zituen. Informazio hori kontuan izanda: nukleoloa bizitzarako beharrezkoa den funtzioa zeukala ondorioztatu zuten.

Egitura

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Mikroskopio elektronikoz 3 eremu bereizten dira nukleoloan:

  • Zuntzezko gunea edoPars-amorpha. DNA, RNA eta proteinez osatuta dago. Gune honek elektrodentsitate baxuagoko azalera biribiltsuak eratzen ditu. rRNAren sintesia bertan gertatzen da.
  • Zuntzezko eremua edoPars-fibrilaris. DNA, RNA eta proteinez osatuta dago.Pars-amorpha-ren inguruan kokatzen den eremu elektrodentsoagoa da. Bertan rRNAren prozesamendua gertatzen da
  • Eremu pikortsua edoPars-granularis. 15nm-ko diametroa duten pikor ugariz eratuta dago. Bere osagaiak RNA eta proteinak dira. rRNAren prozesamendua gune honetara hedatzen da

erribosomeen azpiunitateen biogenesia gertatzen da. Landare zeluetan, nagusiki, nukleoaren barruan beste osagai bat identifikatu da:nukleoloaren erdigunean dagoen gune argi bat da eta nukleoaren bakuoloa bezala ezagutzen dena[4]. Gizaki eta animalien zeluletako nukleoloak ez bezala, espezie desberdineko landareen nukleoloak burdin kontzentrazio oso altuak erakutsi ditu[5].

Morfologia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Nukleoloa nukleoaren barruan dagoen osagai nabarmenetakoa da. Kromatinareiko duen dentsitatearen desberdinatasunaren ondorioz,eremu argiko argi mikroskopioarekin erraz ikus daiteke nukleoloa zeluletan. Tamaina, forma eta kopurua aldakorra da, zelularen zikloan zehar aldatzen da. Nukleoloaren tamaina eta kopurua zelularen egoera funtzional normala edo patologi egoera diagnostikatzeko erabiltzen dira.

Forma

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Orokorrean nukleoloakesferikoak dira, baina forma aldatu egiten da hainbat zelula eukariotoetan. Prestakuntzahistologikoetan, lagina moztu ondoren, nukleoloa obalatua edo biribila agertzen da eta mugak dituela ematen du baina, egia esan, ez dago nukleoloa  eta nukleoplasma bereizten dituen mintzarik.

Nukleoloa, hau inguratzen duen kromatina baino bi aldiz dentsoagoa da optikoki[6].

Kokapena

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Nukleoloak nukleoaren erdigunean edo pixkat bat alboratuta egoten dira. Nukleo polilobulatuetan, lobulu zehatz  batean aurkitzen da nukleoloa.

Tamaina

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Zelularen jardueraren arabera nukleoloak tamaina desberdina izango du.Nukleoaren bolumenaren %25a izan daiteke, baina orokorrean 1-2µm izango du.C. elegans harraren hozi zeluletan eta hesteetako zelulen nukleoloen tamaina erlatiboki handia da, 3-7µm. Gonadetako beso distalean (hasieran) dauden hozi zelulak nukleolo handienak dituzte, nukleolaren bolumenaren %80-90a hartzen baitute. Gonadetako bukaeran dauden obozitoen nukleoloak ez dira antzematen. Neuronen nukleoloak txikienak dira, izan ere nukleolo horien diametroa ez da 1µm-ra iristen. Nukleoloak handiagoak dira hozi zeluletan eta hesteetako zeluletan neuronak baino erribosoma gehiago ekoizten dituztelako[7].

Funtzioa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Nukleoloarekin erlazionatutako kontzeptu garrantzitsua bat nukleoloaren antolatzailea da. Nukleoloan dagoen DNA da nukleoloaren antolatzailea eta honek nukleoloaren egitura eta funtzioaren arteko erlazioa definitzen du. Interfasean nukleoloaren antolatzaileak gune fibrotsuan kokatzen dira.Mitosiaren ondoren,kromosoma desberdinetako DNA deskiribilkatu eta rRNA transkribatzen hasiko da. Bere inguruan nukleoloa eratzen hasiko da. Nukleoloa egitura estatiko gisa kontsideratu beharrean, rRNAren transkripzioaren adierazpen morfologiko gisa kontsidera daiteke.

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. Pederson, Thoru. (2011-3). «The Nucleolus» Cold Spring Harbor Perspectives in Biology 3 (3)  doi:10.1101/cshperspect.a000638. ISSN1943-0264. PMID21106648. PMCPMC3039934. (Noiz kontsultatua: 2018-12-15).
  2. Martín, G. Giménez. (2001). «Reiniciación de la transcripción en el ciclo celular: Nucleologénesis» Anales de la Real Academia Nacional de Farmacia (1): 1. ISSN1697-4271. (Noiz kontsultatua: 2018-12-15).
  3. Brown, Donald D.; Gurdon, J. B.. (1964-01). «ABSENCE OF RIBOSOMAL RNA SYNTHESIS IN THE ANUCLEOLATE MUTANT OF XENOPUS LAEVIS» Proceedings of the National Academy of Sciences of the United States of America 51 (1): 139–146. ISSN0027-8424. PMID14106673. (Noiz kontsultatua: 2018-12-15).
  4. (Ingelesez)Shaw, P. J.; Brown, J. W.; Leader, D. J.; Razaz, M.; Lee, R.; Beven, A. F.. (1996-06-01). «The organization of ribosomal RNA processing correlates with the distribution of nucleolar snRNAs» Journal of Cell Science 109 (6): 1241–1251. ISSN1477-9137. PMID8799814. (Noiz kontsultatua: 2018-12-15).
  5. Roschzttardtz, Hannetz; Grillet, Louis; Isaure, Marie-Pierre; Conéjéro, Geneviève; Ortega, Richard; Curie, Catherine; Mari, Stéphane. (2011-08-12). «Plant Cell Nucleolus as a Hot Spot for Iron» The Journal of Biological Chemistry 286 (32): 27863–27866.  doi:10.1074/jbc.C111.269720. ISSN0021-9258. PMID21719700. PMCPMC3151030. (Noiz kontsultatua: 2018-12-15).
  6. (Gaztelaniaz) Nucléolo. 2018-11-21 (Noiz kontsultatua: 2018-12-15).
  7. (Ingelesez)Lo, Szecheng J.; Huang, Chi-Ruei; Lee, Chi-Chang; Lee, Li-Wei. (2012). «The Nucleolus of Caenorhabditis elegans» BioMed Research International (Noiz kontsultatua: 2018-12-15).

Ikus, gainera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Zelularen osagaiak

Nukleoa:NukleoloaNukleoplasmaGaineztadura nuklearraPoro nuklearrakKromosomaKromatinaXafla nuklearraDNA


Zitoplasma:MitokondrioakGolgi aparatuaErretikulu endoplasmatikoaErribosomakPlastidioak (kloroplastoak,kromoplastoak,leukoplastoak) •Besikulak (lisosomak,endosomak,fagosomak,bakuoloak) •Zitoeskeletoa (mikrofiruak,firu ertainak,mikrotubuluak) •ZentrioloakZentrosomaPeroxisomakDiplosoma


Zelula mintza:Zelula hormaFosfolipidoakKolesterolaProteinakPolisakaridoakZilioakFlageloa

Autoritate kontrola

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Nukleolo&oldid=8130235"(e)tik eskuratuta
Kategoria:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp