Novgorod edoVeliki Novgorod (errusierazНовгород edoВеликий Новгород;euskaraz "Hiri Berri Handia")Errusiako hiria da,Ipar-mendebaldeko Barruti Federalean dagoenNovgorod oblastaren hiriburua.2010. urtean 218.717 biztanle zituen[1].Mosku etaSan Petersburgo hiriak lotzen dituen M10 errepide federalaren etaVoljov ibaiaren ertzean dago.
Novgorodeko Errepublikaren hiriburua izan zen.UNESCO erakundeakGizateriaren Ondare izendatu zuen.
Turismo-gune garrantzitsua da. Ongarri kimikoak, zurgintza (altzariak) eta metalurgia.
NovgorodErrusiako hiri zaharrenetarikoa da: kroniketako lehen aipamena,859. urtekoa da.882anNovgorodeko Oleg (Oleg Jakintsua) printzeaKievez jabetu eta han Errusiako lehen hiriburua eraiki zuen.989anVladimir I.a printzearen garaian hango biztanleak indarrez bataiatu zituzten.1019tik aurrera halako gobernu propioa eskuratu zuen. Hala,XI. mendetik aurrera,Hansako zenbait hirirekin lankidetzan ari zela, merkataritza-gune garrantzitsu bihurtu zen, Errusia eta sortaldeaAlemaniarekin etaBaltikoko lurraldeekin harremanetan jartzen baitzituen. Sartaldeko merkatariekgaria,larruak,gatza, arrain lehorra eta beste zenbait produktu eskuratzen zituzten han.1242anAlexander Nevski printzearen laguntzarekinZaldun Teutoiei aurre egin ahal izan zien.1478anIvan III.aHandiakMoskuren azpian ezarri zuen. Hala ere, Novgorodeko biztanleek hiriaren askatasunaren alde egin zuten, eta1570eanIvan IV.aIzugarriak haietariko asko hil, eta bizirik geratu zirenak erbesteratu zituen.XVII. mendean Baltikoko Gerrek hiriaren beheraldi ekonomikoa ekarri zuten.Bigarren Mundu Gerran hiriko monumentu asko hondaturik geratu ziren, geroztik zaharberritu diren arren.
Monumentu asko ditu; monumentu horiek garrantzi handia izan zuten Errusiako lehenengo artean. Horietako batzuk: Santa Sofia katedrala (1050), San Nikolas katedrala (1113), Ama Birjinaren Jaiotza eta San Jurgi katedralak (XII. mendea). Bizantzioko tradizioetan oinarriturik, XII-XVI. mende bitartean Novgoroden garaturiko ikonografia eta horma-pintura Errusiako artearen oinarria izan da.