Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Nova Cançó

Bideo honek Ikusgela proiektuko bideo bat barneratzen du
Wikipedia, Entziklopedia askea
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da.
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen klik eginez gero.
Nova CançódaEz Dok Amairuren erreferenteetako bat.

Nova Cançó edo, zehatzago,Nova Cançó Catalana1950eko hamarkadaren erdialdean sortutakokatalanezko musika mugimendua izan zen, katalan hizkuntzaren erabilera normalizatuaren alde etafrankismoaren aurka egin zuena.

1961eanEls Setze Jutges taldea sortu zuten Miquel Porter i Moix, Remei Margarit eta Josep Maria Espinàs musikariek, eta hurrengo urtean lehenengo diskoak hasi ziren argitaratzen.1971n "Sis Hores de Cançó" izeneko jaialdia lehendabiziko aldiz antolatu zutenCanet de Mar udalerrian (Maresme,Bartzelona), urtez urte gero eta arrakastsuago izan zena.

Katalan Herri guztietatik etorritako artistek parte hartu zuten, besteak besteRaimon ("Diguem no"),Maria del Mar Bonet ("Què volen aquesta gent?"),Lluís Llach ("L'estaca") ,Joan Manuel Serrat,Joan Isaac ("A Margalida") etaOvidi Montllor ("Homenatge a Teresa") abeslariek.

Euskal Herrian oihartzun berezia eduki zuen mugimendu honek, etaEuskal Kantagintza Berria sortzeko erreferentzia izan zen.

Ikus, gainera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak:Q254890
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Nova_Cançó&oldid=9236739"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp