Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Nouveau roman

Wikipedia, Entziklopedia askea
Alain Robbe-Grillet

Nouveau roman (frantsesezko ahoskapenanuvo ʁɔmɑ̃;euskaraz,eleberri berria)Literaturan,1950 ondorengo urteetanFrantzian agertu zen literatura higikundea da.

Joera honetako autoreekohiturazko eleberriarenezaugarriakkontakizunen zuzentasuna,pertsonaiarenpsikologia aldagaitza etakontalariorojakilearen ikuspegia— ukatu dituzte. Ondorioz,eleberria ikerketa esperimentalaren eremu gertatzen da;errealitatearen deskribapen hotz objektiboa gailentzen da, zernahi psikologia arrastotatik urrun.Literatura konprometituari kontrajarririk, joera honetako autoreentzat eleberriak ez du zertaz inolako ordenurik, baliorik edoegiarik islatu behar.

Higikunde honen teorikoa eta autore gailenaAlain Robbe-Grillet izan zen; harekin batera aipagarriak dira beste zenbait eleberrigile:Nathalie Sarraute,Michel Butor etaClaude Simon.École du regard (begiradaren eskola) ere deitu izan zen joera hau.

Nouveau roman euskaraz

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Euskal literaturan mugimendu literario horren eraginak nabariak izan dira, batez ere XX. mendeko 70 hamarkadan. Adibide batzuk aipatzeagatik, hor dituguRamon SaizarbitoriarenEne Jesus edoIbon SarasolarenJoan eta Ane zigarro bat erretzen eleberriak.

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Nouveau_roman&oldid=7329142"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2026 Movatter.jp