NorvegiaEskandinaviaren mendebaldeko estatu luzea da (1.752 km ipar-hego, 430 km zabalekin alderatuta). Ondoko hauekin egiten du muga:Ipar Itsasoa hego mendebaldean,Skagerrak itsasartea hegoaldean,Suedia,Finlandia etaErrusia ekialdean etaBarents itsasoa iparraldean. Iparralderago dagoenSvalbard uhartedia ere Norvegiarena da.
Ozeanoaren ertzean etaGolkoko korrontetik hurbil dagoenez, bertakoklima latitude bereko beste estatuetakoa baino epelagoa da.
Norvegia herrialde malkartsu eta menditsua da, batez eregranito gotorrezkoa.Izozguneek orografia berezia eratu dute. Ikusgarrienafiordoak dira, lurrean ebakitako arroilak, denboraren poderioz urez bete direnak. Handiena Sognefjorden da. Izozgune,uharte etaur-jauzi ugari ere badaude.
Norvegiako lehen biztanleak K. a. 11000-10000 urte inguruan iritsi ziren,Alemaniako iparraldetik (Ahrensburg). Azkenglaziazioaren ondoren, kostaldeko izotzak urtu ahala, biztanle egonkorrak ezarri ziren K. a. 8000 baino lehen.
3000 eta 2500 urte bitartean, indoeuropar jatorriko zibilizazioak iritsi ziren Norvegiako ekialdera, eta nekazaritza eta abeltzaintza sartu zituzten. Hori zela eta, ordu arte bizi izandako ehiztari biltzaileak desagertzen hasi ziren.Erromatar Inperioaren menpe egon ez zen arren, bertako indusketek norvegiarren eta Europa hegoaldeko herritarren artean harremanak zeudela erakusten dute.
Bikingoen zibilizazioaren hasierari buruzko informaziorik ez dago ia. Datu gehienak ahoz aho gordetakoSagen bidez iritsi dira gaur arte. Argi dago IX. menderako erresuma independentea osatu zutela. Ohiko ikuspegiaren aurrean, bikingoek sarritan bakezko harremanak ezartzen zituzten beste herriekin, merkataritza helburuekin. Besteak beste,Orkney,Shetlandak,Hebridak,Man, etab. kontrolatu zituzten, baitaEskozia etaIrlandako hainbat lurralde ere. Irlandan1171 arte iraun zuten, etaDublin sortu zuten. Horiez gain,Islandian ere ezarri ziren (ordu arte ez zen gizakirik bizi bertan).
1387an, errege dinastia desagertu ondoren,Danimarka etaSuediarekin elkartu etaKalmarko Batasuna eratu zen. Batasun horrek1523 arte iraun zuen, Suediak batasuna hautsi zuen arte. Norvegiak, baina, Danimarkarekin bat eginda jarraitu zuen. XVI. mendetik aurrera, eta,luteranismoaren eraginez, Norvegiak botere politiko gehiago galdu zuen, Danimarkaren mesedetan.
Gatazkek XVIII. mende arte iraun zuten. Horiek amaituta, pixkanaka aurrerapen ekonomiko nabarmenak izan zituen. Horrekin batera, mugimendu nazionalistak ere geroz eta garrantzitsuago bihurtu ziren.
1814anNapoleon Bonapartek Danimarka-Norvegia erresuma garaitu eta NorvegiaSuediako erresuman sarrarazi zuen (Islandia,Groenlandia etaFaroe Uharteak izan ezik, Danimarkaren esku segitu baitzuten). Norvegia eta Suediak koroa bera izan zuten (Suediako erregearen menpe izan ziren), baina lotura malgua zeukaten. Horrela, Norvegiako estatu buru zereginak erregeorde batek betetzen zituen.
1905ean Suediak Norvegiaren independentzia onartu zuen.Stortinget edo Parlamentuak Norvegiako koroa eskaini zion Danimarkako Karl printzeari. Horrek onartu zuen, beti ere erreferendum bidez berretsiz gero. Herritarren % 79k monarkia berrezartzea onartu zuenez, Karl printzea errege bihurtu zen,Haakon VII.a izenarekin.
Lehen Mundu Gerran estatu neutrala izan zen, nahiz eta britainiarrekin alemaniarrekin baino harreman estuagoa izan. Gerra ondoren, gobernu moderatuak izan ziren, baina blokeoa jasaten zuten eskuin muturrekoen zein komunisten presioaren eraginez. Gauza bera egiten saiatu zenBigarren Mundu Gerran, baina1940koapirilaren 9anAlemaniak inbaditu eta konkistatu zuen. Konkista hori ez zen erraza izan; izan ere,Norvegiako Armadak,Britainia Handiko,Frantziako etaPoloniako armaden laguntzaz, alemaniarren erasoari aurre egin zion bi hilez (Alemaniak herrialde bat konkistatzeko behar izan zuen eperik luzeena,Sobietar Batasuna kenduta). Erresistentzia horrek errege familiari eta gobernuari garaiz erbesteratzeko beta eman zien.
Egoera horretan,Vidkun Quisling ultraeskuindarrak boterea eskuratzea nahi izan zuen baina, hasieran, alemanek gobernu burokratiko bat jarri zuten, Quislingen aurkako herritarren jarrera zela eta.1942an eskuratu zuen gobernua Quislingek, eta horrek barne erresistentzia indartzea ekarri zuen. Erbesteko gobernuak babestu zuen erresistentzia hori, eta gerra aurrera joan ahala ia erabatekoa izatera iritsi zen. Norvegiar armadak (erbestekoak) Britainia Handikoarekin batera borroka egin zuen Alemaniaren aurka. Dena den, ezin da ahaztu biztanleriaren % 2 inguru Quislingek zuzendutako alderdi nazional-sozialistako kide izan zirela.
Gerra amaituta, erret familia eta erbesteko gobernua Oslora itzuli ziren. Quislingen erregimeneko goi karguak (Quisling bera barne) heriotza zigorrera kondenatu zituzten. Alemaniar soldaduek emakume norvegiarrekin izandako seme-alabek diskriminazio gogorra jasan zuten urte luzez, eraso fisiko eta sexualak barne.
NorvegiaNBEko kide sortzaileetakoa izan zen; egin-eginean ere, NBEko lehen idazkari nagusia Trigve Lie norvegiarra izan zen.1949anNATOko kide bihurtu zen. Erakunde horren baitan,Afganistaneko (2001) etaLibiako (2011) gerretan parte hartu zuen.
1960ko hamarkadaren amaieran,petrolioa eta gasa aurkitu zituztenIpar Itsasoan. Horrek ekonomia maila izugarri igoarazi zuen. Norvegia nazioarteko erreferente bihurtu zenOngizate-estatuaren antolaketari dagokionean. Nazio Batuen arabera, munduan bizi kalitate altuena duten herrialdeetako bat da eta, Munduko Ekonomia Foroaren arabera, emakume eta gizonen artean desberdintasun gutxien duten herrialdeetako bat.
Norvegiako herritarrek bi aldiz uko egin dioteEuropar Batasunean sartzeari,1972 eta1994an egindako erreferendum banatan. Edozein modutan ere,EFTAko kide denez, harreman ekonomiko estuak ditu Batasuneko herrialdeekin.
2011kouztailaren 22an izandakoatentatuetan 77 lagun hil ziren, Oslo erdigunean jarritako bonba-auto baten eta Alderdi Laboristako gazteen kongresuan izandako tiroketetan. Ekintzon erantzukizunaAnders Behring Breivik izeneko norvegiar ultraeskuindar batek hartu zuen bere gain.
Norvegiak 5,6 milioi biztanle ditu,[1](2025) gehienak germaniar jatorrikoak. Horrez gain,samiak ere badaude, baitaeskandinaviar ijitoak, juduak etafinlandiar jatorrikoak ere. Horiek guztiek gutxiengo nazionalen aitortza dute Norvegian.
Azken hamarkadetan, Norvegiak biztanle berri ugari jaso izan ditu, bai inguruko herrialdeetatik (Polonia,Suedia,Danimarka,Lituania...) lanera etorrita, baita gatazka, gerra eta errepresioari ihes eginda iritsitako asko ere (Irak,Somalia,Iran,Palestina,Yugoslavia ohia,Latinoamerika...). Europatik kanpoko etorkin gehienakpakistandarrak dira. Dena den etorkin kopuru handiak ezin izan du biztanleriaren zahartzea saihestu.
10 biztanletatik 8 hiriguneetan bizi dira. Hiri garrantzitsuenakOslo (876.000 biztanle, hiriburua),Bergen (258.000),Stavanger (190.000),Trondheim (160.000) etaFredrikstad (102.000) dira.
Per capitaBarne Produktu Gordinari dagokionez, Norvegia munduko herrialderik aberatsenetan bigarrena da,Luxenburgoren atzetik.2009 eta2010 urteetan, mundu mailakoGiza Garapen Indizeko zerrendan lehen postuan egon izan da. Bizitzaren kostuari dagokionez ere, munduko herrialderik garestienetakoa da; bizitza arruntaAEBetan baino % 90 etaErresuma Batuan baino % 50 garestiagoa da.Petrolio eta gas natural esportazioei esker, urte askotan munduko herrialde aberatsena izaten jarraitzeko beste diru eskuratu du.
Norvegia mundukoOngizate-estatu garatuenetakoen artean dago.Konkurrentzia askeko merkatua izan arren, sektore ekonomiko garrantzitsu asko estatuaren menpe daude, besteak beste, petrolio enpresak, energia ekoizpena, altzairua, telekomunikazioak eta bankurik handiena (DNB ASA). Horrez gain, munduko arrantza ontzi gehien dituen 6. estatua da. Langabezia tasa oso txikia da Europako beste herrialdeekin alderatuta (% 4 inguru), eta langileen % 30ek gobernuarentzat lan egiten dute (Kooperazio eta Hazkunde Ekonomikorako Erakundeko estatuen artean tasarik altuena). Ekonomia osasuntsu horri esker, doako osasun sistema unibertsala da, eta aita/amatasun baimenak 46 astera artekoak izan daitezke. Bidenabar, soldata altuenen eta baxuenen arteko aldea ere bere mailako beste herrialde askotan baino txikiagoa da, eta lan ordu bakoitzetik sortutako produktibitatea eta dagokion soldata munduko altuenetakoak dira.
Herritarren % 95eknorvegiera darabil eguneroko bizitzan.Germaniar hizkuntza horrek bi dialekto ditu,bokmål (alde handiz, erabiliena) etanynorsk. Herrialdearen iparraldean bizi dirensamiarrek beraien hizkuntzan bizi eta ikasteko eskubidea dute, baita administrazioarekin hizkuntza horretan komunikatzekoa ere.
Norvegierazko hiztunek ez dute arazorik izatendaniera edosuediera ulertzeko eta, horregatik, ohikoa da hizkuntza horietako hiztunek elkarren arteko harremanak bakoitzak bere hizkuntzaz egitea. Ikastetxeetan,norvegiera etasamieraz gain (sami jatorrikoentzat),ingelesa ezinbesteko ikasgaia da. Herritar gehienek (berezikiII. Mundu Gerraren ostean jaiotakoek) ez dute arazorik izaten ingelesez moldatzeko. Bestalde,frantsesa,alemana etagaztelania ere irakasten dira ikastetxe gehienetan, baina nagusiki hautazko ikasgai gisa.
Norvegiar gehienak, jaiotzean,Norvegiako Elizan sartzen dirabataioaren bidez. Kidetza hori, nagusiki, erritu sozialetara (bataioak, sendotzak, ezkontzak, hiletak...) mugatzen da. Hala, biztanleen % 20k baino ez dio garrantzirik ematen erlijioari, eta % 2k baino ez du parte hartzen asteroko elizkizunetan. Dena den, % 79 inguruk Elizako kide izaten segitzen du (2010eko datuen arabera).
Biztanleen % 10 ez da inongo erlijio talderen kide, eta % 4,9 Norvegiako Eliza ez beste kristau talderen bateko kide da (gehienbatkatolikoak etamendekostearrak). Kristau taldeetatik kanpo,Islama da, gehienbat etorkin pakistandar, albaniar, somaliar, turkiar eta arabiarren artean.
1814komaiatzaren 16an onartutako konstituzioaren arabera, Norvegiamonarkia konstituzionala da, sistema parlamentarioan oinarritua.Harald V.a da egungo errege eta estatuburua, eta lehen ministroa (gaur egun,Jens Stoltenberg) gobernuburua. Sistema parlamentario gehienetan bezala, botere legegilea, betearazlea eta judiziala bereizita daude
Botere legegilea Norvegiako parlamentuak (Stortinget izeneko ganberak) dauka. Lau urterik behin aukeratzen da hauteskundeen bidez, eta bi eratako parlamentarioak ditu: hauteskunde barruti probintzialetan aukeratutakoak eta Norvegia osoko hauteskunde barruti bateratuan aukeratutakoak. Guztira 169 diputatu dira. 2009ko hauteskundeakNorvegiako Alderdi Laboristak irabazi zituen, eta koalizio gobernua osatu zuen ezkerreko eta zentroko alderdiekin,Jens Stoltenberg lehen ministroa buru.
Botere exekutiboa, ofizialki, Erregearen esku dago. Dena den, sistema demokratikoa garatzen joan ahala, boterea gobernuaren eskuetara pasa da. Horrela, Erregeak nagusiki funtzio protokolarioak eta ordezkaritzakoak betetzen ditu, hala nola, gobernuburua izendatzea, Ejerzitoaren goi komandantea izatea,Norvegiako Elizaren buru izatea eta nazioaren batasuna irudikatu eta atzerrian ordezkatzea.
Txirrindularitza profesionala, 1983an hasi zen, Norbegiako Tourrarekin[3] (Kalas Cup).Thor Hushovd txirrindulari ezagunena da, Tourreko etapak eta maillot berdea ere irabazi zituenlako. Herrialdean, eta 2013tik, Arctic Race of Norway (Artikoko Norbegiako lasterketa) lasterketa egiten da, iparraldean. Lehen ekitaldiaThor Hushovdek irabazi zuen. Orain dela urte gutxi, munduko txapelketa bertan egin zen.
Emakumezkoen selezkioak Europako txapelketan ibilbide guztiz arrakastatsua izan du, zazpi aldiz txapeldun eta historiako talderik onena izanda:1998an,2004an,2006an,2008an,2010ean,2014an eta2016an. Munduko txapeldunak izan dira1999an,2011n eta2015ean, eta txapeldunordeak, 4 aldiz.