NorobirusakNorovirus generoan sailkatzen direnbirusak dira,Caliciviridae familiako partaide direnak. Genero honetan espezie bakarra dago gaur egun (2014an): Norwalk birusa,serotipo desberdinak dituena.
Norobirusak giza-patogenoak dira.Gastroenteritis akutua eragiten dute,errotabirusekin baterajanari-intoxikazio birikoen eragile nagusiak izanik. Sortzen duten gastroenteritisa gorotz-aho bidetik transmititzen da: edateko ura eta prestatu gabeko janari kutsatuak (arrainak, batez ere) dira gaitzaren sorburua. Janari-intoxikazio gehienetan gertatu ohi bezala, neurri higieniko kaskarrek beherako epidemikoak sortzen dituzte: zeharkako kutsadura, kozinatu gabeko janarien kontsumoa, eta higienerik gabeko elikagaien manipulazioa birusaren eramaileen aldetik, besteak beste.
Errotabirusen aldean, norobirusek adin guztietako jendeainfektatzen dute (errotabirusek umeengan sortu ohi dituzte gastroenteritisak)
Norobirusek harizpi bakarrekoRNA dute material genetiko gisa. Birus txikiak dira, eta biluziak (ez dute kanpoko bilgarririk). Geruza lipidikoa ez dutenez, erresistenteak diraalkohol,eter etadetergenteekiko, bainakloroak akabatzen ditu.
Birus hauek sortzen duten gastroenteritisak 24-48 ordukoinkubazio epea du.Goragaleak, beherakoak, gorakoak eta sabeleko mina dira sintoma nagusiak. Baitasukar arina eta nekea ere. Gaitza ez da larria, eta bost egunetako epean berez sendatzen da. Adineko jendeak eta osasun egoera oso kaskarra dutenek besterik ez dute arrisku berezirik. Birusak sortzen duenimmunitatea ahula da, sei hilabete inguru besterik ez baitu irauten.