Normandia [ 1] Metropolitar Frantziaren ipar-mendebaldeko muturrean dagoeneskualdea da,Normandia Garaiaren etaNormandia Beherearen fusioaz2016ko urtarrilaren 1ean sortua. Bateratze hura2014ko abenduaren 17an erabakitako eskualde hauteskundeen inplementaziotik dator. Eskualdearen eremua, gutxi gorabehera,Normandia eskualde historikoarena bera da.
Eskualde mugakideakBretainia hego-mendebaldean (Ille-et-Vilaine ),Loirerria hegoaldean (Mayenne ,Sarthe ),Erdialdea-Loira Harana hego-ekialdean (Eure eta Loir ),Île-de-France ekialdean (Yvelines ,Oise Harana ) etaPikardia iparraldean (Oise ,Somme ).
Gaur egun Normandiak 29.906 km2 ditu, eta 3.322.726 biztanle (2012ko urtarrilaren 1ean), 3.327.966 2021ean.
2016an , hiriburuaRouena mugitu zen, eta eskualdeko parlamentuaCaenen dago.
Normandia eta departamentuak. Eskualdea osatzen duten departamenduak eta udalerri nagusiak:
Calvados (14): 700.633 biztanle 2021ean.Iparraldean,Mantxako kanala itsasoa dugu,Britainia Handia uhartetik banatzen duena. Mendebaldean,Cotentineko penintsularen mendebaldean,Anglo-normandiar uharteak ditugu.
Sena ibaia hemen itsasoratzen da,Le Havre etaHonfleur artean.Caenen ,Orne ibaiko bokalea dago.
Orografiari dagokionez, altuera apaleko mendiak daude eskualdean, 118 eta 416 metro artekoak.
Gouyko kobazuloa da Europako iparraldeen dagoenalabar-artearekin , gizakiaren arrasto nabarmenarekin beraz.Paleolitoa garaikoak dira.
Herrizeltak bertan egon zirenErromatar Inperioa iritsi arte. Herri hauek dokumentatuta daude, Inperioaren garaian:Abrincates (Avranches),Aulerques Diablintes (Jublains),Aulerques Éburovices (Évreux),Bajocasses (Bayeux),Calètes (Lillebonne),Esuvii (Exmes),Sagii (Sées),Lexoviens (Lisieux),Unelles (Coutances),Véliocasses (Rouen) etaViducasses (Vieux).
Normandiako Dukerria 911 eta1204 urteen artean existitu zen lurraldea izan zen.Karolingioen gainbeherarekin hasi zen, eta Frantziako Erresumarekin bat egitean amaitu.XI. mendean , 50 urtez, Normandia eta Ingalaterra elkarrekin egon ziren,Gilen_I.a_Konkistatzaileak hango Erresuma bereganatzean.
Normandiako Lehorreratzea , bestela, eskualdean izandakoXX. mendeko gertaerarik garrantzitsuena izan zen, herrialde eta mundu osoko historia baldintzatu zuena,Bigarren Mundu Gerran .
Gilen I.a Ingalaterrakoa (1028 inguru -1087ko irailaren 9a ), Normandiako dukea etaIngalaterrako erregea.Théodore Géricault (1791 -1824 ) margolaria.Gustave Flaubert (1821 -1880 ), idazlea.Erik Satie (1866 -1925 ), musika konpositore eta pianojolea.Teresa Lisieuxekoa (1873 -1897 ), lekaimea eta santua.André Breton (1896 -1966 ), idazlea etasurrealismoaren sortzaile nagusia.Christian Dior (1905 -1957 ), moda diseinatzailea.Eugène Boudin (1924 -1998 ), margolaria.Jacques Anquetil (1934 -1987 ), txirrindularia.Raynald Denoueix (1948 -) futbolaria eta entrenatzailea.François Hollande (1954 -), politikaria eta herrialdeko presidentea.Philippe Montanier (1964 -) futbolaria eta entrenatzailea.Bruno Duhamel (1975 -), komikigilea.