NordhausenAlemaniakoTuringia estatuaren iparraldean dagoen hiria da. Harz mendien oinean dago etaNordhäuser Doppelkorn likoreak famatu du. Garai batean tabako industria garrantzitsua ere izan zuen.
Westfaliako Bakearen ondoren (1648) Brandenburg-Prusiaren esku gelditu zen.Napoleondar GerretanPrusiako tropek hartu zuten Nordhausen eta hiri aske izateari utzi zion. Gerrak bukatzean Prusiaren menpeko Saxoniako probintzian sartua izan zen.
Gurutze Santuaren katedrala (Dom „Zum Heiligen Kreuz“): X mendeko eliza katedral bihurtu zen 1220an, Nordhausen hiri inperial askea izatean. Dorreak, kripta eta klaustroa erromanikoak dira eta nabea gotikoa.
Errolanen estatua: XVII mendeko estatua hau hiriaren sinbolo da.
1Kolonia etaDortmund westfaliar zirkuluaren hiriburuak izan ziren, garaiaren arabera. 2Anberes nagusi bilakatu zen, behinBrujas,Zwingo ubidea zela eta, helezin bilakatu zenean.