Nominatiboaindoeuropar hizkuntzengramatika-kasu bat da:perpausarensubjektua adierazten du eta, aditz iragankorrarekin,akusatiboa eskatzen du, objektu zuzena adierazteko.
Atzizkiak nominatiboaren oinarrizkoak dira:
- adibidez,grezieraz:ὁ λύκος (o lýkos) - otsoa;
- adibidez,latinez:Dominus est in domo - Jauna etxean dago;
- adibidez,polonieraz:Cziasto - Pastela.
- antzinakogalieraz: uiros - gizona
Nominatiboa subjektua daperpausean; adibidez,latinez:Flavius venit -Flabio dator.
Subjektua ere bada nor-norkaditzarekin; adibidez,latinez:Puella gladiatorem vidit -Neskak gladiadorea ikusi du.
Kopulatiboarekin, nominatiboa atributu eta subjektu da; adibidez,latinez: Mare est viridis -Itsasoa berdea da.
Euskaraz, ez da erabiltzen nominatiboa kasua.
Indoeuropar hizkuntzak diren gaztelania eta frantsesaren kasu nominatiboa euskarara itzuli behar denean, euskarazkoabsolutiboa edoergatiboa erabili ohi da, ergatiboa nor-nork (edo nor-nori-nork) aditza duten perpausetako subjektuan, eta absolutiboa bestelakoetan. Adibideak:
- El perro viene -->Txakurra dator
El perro nominatiboan ......Txakurra (absolutiboan) - El perro es negro -->Txakurra beltza da
El perro nominatiboan .......Txakurra (absolutiboan) - El perro ve los pájaros -->Txakurrak txoriak ikusten ditu
El perro nominatiboan .......Txakurrak (ergatiboan, nor-nork aditza duten perpausetako subjektuan) - El perro le trae la piedra a Maite -->Txakurrak harria ekarri dio Maiteri
El perro nominatiboan ......................Txakurrak (ergatiboan, nor-nori-nork aditza duten perpausetako subjektuan)