Erromatarrennomena (pluraleznominis) oraingo abizen edodeituraren antzekoa da.Gens edoleinua adierazten zuen eta familia askok gens bera izan zezaketen, hau da, arbaso bereko ondorengoak zirela esaten zuten. Beraz,nomen-a belaunaldiz belaunaldi heredatzen zen eta komuneko balizkoarbaso horren ondorengo guztiak izendatzen zituen. "gens, gentis" substantiboa femeninoa da eta horregatik,nomen-ak aipatzen direnena aldaera femeninoa erabili ohi da: Julia, Sergia, Servilia, Tullia[1]...
Nomena (edogentilicium-a edonomen gentile-a ere deitua),Tria nominaren parte bat zen,praenomeanaren ondoren jartzen edo esaten zena. Emakumeek aitaren familiaren izena gordetzen zuten eta ez zuten senarrarena hartzen. Hau da, mutilentzat "abizen" modukoa zena, neskentzat "ponte-izena" zen. Adibidez,Julia gens-eko neskatoek «Julia» ziren denak eta «Cornelia» deitzen zietenCornelia familiako emakumeei. Bereizteko, besteak beste,minor,maior,tertia... hitzak gehitzen ziren haien izenetaracognomen moduan, jaiotza-ordenaren arabera.
Europako beste herri indoeuroparretan ez dagoen osagai originala zennomen-a.Nomen-ak ugariak ziren eta, oro har, ez ziren laburtzen.
Familia batzuek besteengandik bereizteko, "cognomen"-a erabiltzen hasi ziren, nolabaitekogens bateko adarra edo leinu-adarrak eratuz[2]. Julia leinuak, adibidez,cognomen hauek erabili izan zituen: Zesar (Caesar), Julo (Iulus), Menton (Mento), Libon (Libo) etaBursio. Geroagocognomen-ak beste funtzio batzuk ere izan zituen, hala nola, pertsonarenizen-tipia izatea.
Gizonen kasuannomen-a maskulinoz erabiltzen zen eta emakumeen kasuan, femeninoz.
Libertoek, esklabo ziren garaian, euren jabe izan zirenen nomena heredatzen zuten, eta, emakumeen kasuan, egiten zen gauza bakarra, abizena femeninoan jartzea zen.