Nogaiera[1][2] (ногай тили, ногайша)nogaien hizkuntza da,turkiar familiakoa. 87.000 inguru[3] hiztun ditu,ErrusiakoDagestan,Karatxai-Txerkesia etaTxetxenia errepubliketan,Stavropol krain etaAstrakhan oblasten.
Karatxai-Txerkesian eta Dagestanen hizkuntza ofizialetako bat da, eta eskoletan irakasten da ikasgai bat gisa[4]. Bi aldizkari argitaratzen dira nogaieraz gaur egun:Шоьл Тавысы[5] (Xol tavysy, "esteparen ahotsa") astekaria, Dagestanen etaНогай Давысы[6] (Nogai davysy, "nogaien ahotsa"), astean bi aldiz ateratzen dena, Karatxai-Txerkesian. TRTTurkiako irrati eta telebista agentziak astean behin irrati saio bat eskaintzen du nogaieraz[7].
Hiru hizkera bereizi ohi dira[8][9]:
- aknogaiera ("nogaiera zuria"),Kubanen bizi diren nogaiek hitz egiten dutena;
- karanogaiera ("nogaiera beltza"), Dagestanen;
- nogaiera edo erdialdeko nogaiera, Stavropol krain.
Hizkuntza estandarra aknogaieran eta karanogaieran oinarritzen da.
Nogaierahizkuntza eranskaria da. Izenekkasua eta zenbakia markatzen dute,atzizkien bidez; horrez gain, atzizki posesiboak ere erabiltzen dira. Aditz formak orainaldia-geroaldia, geroaldia (zehaztua eta zehaztugabea) eta lehenaldia (zehaztua eta zehaztugabea) dira.
XVIII. mendetik hasita,alfabeto arabiarrez idazten zen nogaiera[8]. 1928analfabeto latinoan oinarrituta idazteko sistema bat sortu zen, eta 1938tik aurreraalfabeto zirilikoa erabiltzen da nogaieraz idazteko. 1950ko azken erreforma ondoren, honako hauek letrak ditu:
| А а | Б б | В в | Г г | Д д | Е е | Ё ё | Ж ж |
| З з | И и | Й й | К к | Л л | М м | Н н | Нъ нъ |
| О о | Оь оь | П п | Р р | С с | Т т | У у | Уь уь |
| Ф ф | Х х | Ц ц | Ч ч | Ш ш | Щ щ | Ъ ъ | Ы ы |
| Ь ь | Э э | Ю ю | Я я | | | | |