| Nitrox | |
|---|---|
| Konposizioa | oxigeno etaNitrogeno |
| Identifikatzaileak | |
Nitroxurpekaritza teknikoan zein dibertimenduzkoan erabiltzen denoxigeno etanitrogeno nahaste bat da. Airea gutxi gorabehera %21 oxigeno eta %79 nitrogenoz osaturik dago. Nitrox edo aberastutako airea normalean aire arruntak baino oxigeno gehiago duen nahasketei deitzen zaie; hau da %21 baino oxigeno gehiago dutenei. Bi nahaste estandar daude Nitrox I, oxigeno %32 eta nitrogeno %68 duena eta Nitrox II oxigeno %36 eta nitrogeno %64 duena.
Aire aberastua erabiltzearen abantaila handiena arnasten den gasean nitrogeno kopurua murriztea da. Gorputzak urpekaritzan xurgatzen duen nitrogenoakdeskonpresio gaixotasuna (Bends) izatearen arriskua sortzen du. Arnasten den nitrogeno kopurua murriztean gaixotasun horiek jasateko arriskua murrizten da ere.
Nitrox erabiltzen, hondoko denborak luzatu egin daitezke. Deskonpresio gabeko mugak nitrogeno absortzioan oinarritzen direnez, nitrogeno gutxitzeak hondo denbora luzatzen du. Zenbait urpekarik Nitrox erabili ondoren neke gutxiago sumatzen dutela esaten dute (airea erabiltzearekin alboratuaz).

Oxigenoa 1.2-1.4bar baino presio partzial handiagoetan toxikoa izan daitekeenez, Nitrox erabiltzea (honek aireak baino oxigeno kopuru handiago du) arriskutsua izan daiteke sakontasun jakin batzuetan. Hala ere arrisku hori erraz kudeatu daiteke nahaste bakoitzari dagokion sakontasun-muga errespetatuaz.
Nitrox-arekin zerikusia duen beste arrisku bat (duen oxigeno kontzentrazio handigoarengatik sortzen dena ere) oker erabiltzean su hartu dezakeen produktu batean bihurtu daitekeela da. Arrazoi hau dela eta erabiltzen diren zilindro eta balbulak pertsonal espezializatuak garbitu eta egiaztatu behar ditu sarritan.

Gaur egun nitrox erabiltzeko beharrezko diren entrenamendua eta ziurtagiriak eskaintzen dituzten talde ezberdinak daude. Normalean bi maila ezberdinetan banatzen dira: Oinarrizkoa (estandarreko nahasketa bat edo biak) eta aurreratua (nahasketa konplexuagoak). Beste edozein urpekaritza motan bezala entrenamendua ezinbestekoa da.