Nina M. Davies (1881ekourtarrilaren 6a –1965ekoapirilaren 21a) etaNorman de Garis Davies (1865eko iraila –1941ekoazaroaren 5a)[1] ezkondutako bikote britainiarra marrazkilariak eta egiptologoak izan ziren. 1920Ko hamarkadan Antzinateko Egiptoko irudiak marrazten eta kopiatzen aritu ziren. Sarritan elkarrekin argitaratzen zutenN. de Garis Davies ezizenarekin eta, horregatik, oso zaila da jakitea irudi bakoitza bietatik norena zen.
Nina M. Daviesen jaiotza izena Anna Macpherson Cummings zen eta Grezian jaio zen,Salonikan. Gurasoak ingeles eta eskoziar jatorrikoak ziren eta hiru ahizpa izan ziren. Aita, Cecil J. Cummings, 1894an hil ostean, Eskoziara itzuli ziren bizitzera.[1]
Nina M. Davies Ingalaterran eskolatu zuten[2] eta gaitasun artistiko handia zuela ikusita, famimlia Londresera joan zen, arte ikasketak burutu zitzan.[3]
EgiptokoAlexandrian oporretan zebilela 1906an, Norman de Garis Davies ezagutu zuen.[2]Hampsteaden,Londres ezkondu ziren 1907ko urriaren 8an[1] eta Tebasko nekropolitik gertu bizitzera joan ziren eta hilobietako horma irudiak dokumentatzen hasi ziren.[2]
Nina M. Davisek bere denboraren erdia New Yorkeko Metropolitan Museoarentzat irudiak egiten igarotzen zuen eta beste erdiaAlan Gardinerrentzat hilobietako irudiak kopiatzen, beste hainbat museoetako bildumetan amaitu zutenak. Faksimil ugari egin zituen, gaitasuna baitzuen irudiak azkar, zehatz eta sistematikoki dokumentatzeko.[2]
Norman de Garis Daviesel teologia ikasi zuen Glasgowko unibertsitatean eta gradua eta masterra lortu zituen eta Marburgeko unibertsitatean posgradua egin zuen. Eliza kongregazionistaren ministroa zenAshton-under-Lyne herrian, Egiptora joan zenean lehen aldiz 1897an.[1] EgiptonFlinders Petrierentzat egin zuen lanaDenderan. Egiptoko Esplorazio Elkartearen miaketa arkeologikoen buru bihurtu zen.[1] 1898 urte ingurutik 1907ra, hilobiak dokumentatzen aritu zen Norman de Garis Davis Egipton, esate baterakoTell el-Amarnan.[4] Aditua bihurtu zen hieroglifoak interpretatzen, margolanen testuinguruan.[2]


1907an espedizio bat eratu zen Egitora joateko eta hango horma irudien faksimilak egiteko New Yorkeko Metropolitan museoarentzat. Norman, Nina eta beste artista batzuek hilobietako irudiak dokumentatu zituzten, pintzeladak eta koloreak ia berdin erreplikatzeko teknika erabiliz. Ia gehienetan, kopiek jatorrizko eszena islatzen zuten, denborak edo gizakiek egindako kalteak ere marraztuz. Kasu batzuetan, aldiz, jatorrizko irudia egin zenean izango zuen itxura ematen saiatu ziren.[4] Irudi Atalaren zuzendaria zen Norman[4] eta lan bikoitza egiten zuen: hieroglifoak interpretatzea eta irudiak kopiatzea.[2] Kopien artistek lanak sinatu egiten zituzten: Ninak “Na.deGD” erabiltzen duen eta Normanek “No.deGD”, baina batzuetan “NdeGD” sinatzen zuten eta ez dago argi bietatik zeinek egin zituen irudi horiek.[2]
Aztertu zituzten hilobiak Nilo ibaiaren mendebaldeko ertzean zeuden, Tebas hiritik mendebaldera. Museoak bereziki interesa zeukan hilobiak ziren bai egiptoar ofizialenak, bai errege-erreginenak (Erregeen Haranekoak nahiz Erreginen Haranekoak) bai etaDeir el-Medinako artisten hilobiak. Metropolitan Museoaren arabera, Egipton kontserbatu diren Antzinateko margoen iturri aberatsena ziren aztarnategi haiek.[4]
Hilobietako irudiek aldaerak dituzte dinastien eta erreinaldien arabera, eta berri ematen dute garai desberdinetako eguneroko bizitzarena, flora eta faunaren aldaketena eta zeremonia eta hilobiratze ohiturena. Teknika artistikoak ere denbora zehar aldatu egin ziren. 350 faksimile margotu zituzten eta, gaur egun, Metropolitan museoaren Egitoko sailaren erakusketaren ardatza dira.[4]
Bikoteak beste aztarnategi batzuk dokumentatzen ere egin zuen lan, bai Londresko Egiptoko Esplorazio Elkartearentzat (Egypt Exploration Society), bai eta Chicagoko Unibertsitateko Ekialdeko Institutuarentzat, esate baterako:Abidos etaAmarna.[5]
1939an Ingalaterrara itzuli ziren. Norman 1941ean hil zen eta Nina 1965an.[5]

Metropolitan Museum of Art museoak de Garis Daviesen 423 lan ditu bere bilduman guztira.[6] Haien artean aipagarrienak honako hauek dira:
British Museumak ere badaitu Nina de Garis Daviesen 22 margolan, 1936an museoariAlan Gardinerrek emandakoak.[7] Haien artean: